Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Herriko bestak direlarik, larrazkena hurbiltzen ari dela marka! Aurten irailaren 12an, ostegun huntan hasiko dira, Hodi Aldean uda huntan iragan kabalkadaren parte bat proiektatua izanen da. Ostiral arrastirian (16:00-18:00) haurrentzat jostailuak izanen dira, trinketean Elite Pro pilota txapelketako finalerdiak (17:30), arratsean joan den astean aipatu bertsu afaria Jon Maia eta Nerea Elustondorekin (20:00), edo plazan "Chouffe gaua" Artzabale eta Frigo taldeek animaturik. Larunbatean...
Herriz Herri | 2024ko Irailaren 05a
Bertsu afaria
Buruilaren 13an (20:00), herriko besten kari, Etchebarne ostatuan Jon Maia eta Nerea Elustondo bertsulariak hor izanen dira, gai emaile Xalbat Altzugarai izanen delarik. Hor bildu etekinak Xalbador kolegioaren alde izanen dira. Afarian parte hartzeko 05-59-29-62-63 deitu.
...Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Joan den igandean denbora eguzkitsu eta beroa baldin bazen, Lekorneko plazan ere bazen giro, hurbilduak ziren 2.000 ikusleak xoraturik etxera joan baitira. Dantzari paregabeak ikusi ditugu, zirtzilek plaza beren jokoarekin airosten zutela. Hortan geldi! Ez dugu deus salatuko heldu den larunbatean bigarren aldikoz emana izanen baita (17:00).
Aupa Lekorne, segi horrela euskal kulturaren ohidurak atxikitzen!
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Kabalkada hurbiltzen!
Jadanik astekari huntan aipatu bezala, uztailaren 28an igandearekin (16:00) eta agorrilaren 3an larunbatarekin (17:00) herriko gaztek antolaturik, 200 bat herritarrek kabalkada emanen dute. Txartelak salgai emanak dira, herriko Etchebarne ostatuan, Hazparneko Xuriatean, Baionako Elkar saltegian, Ortzaizeko Goikoetxea poterian eta Donapaleuko Pagola saltegian (15€), Hello Assoren bidez ere egin daiteke.
Bi emanaldien ondotik...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
673 bozkatzailetarik, 495ek bozkatu dute, horietan 5 xuri eta 5 ez bali. Echaniz (Fronte Popularra) 182, Lopez 121, Cachenaut 91, Lassalle 73, Mirande 13 (EAJ-PNV) eta Ribeiro (LO) 5.
...Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Apirilaren 13an Hodi Aldean (20:30) antzerki gaualdi proposatua da, "Couple ouvert à deux battants" obra emana izanen da. Dario Fo eta Franca Rame bikote italiarraren antzerki hunek, senar batek emazteari proposatzen dion ezkontza askatasuna aipatzen du, irri egiteko memento goxoa.
Prezioa 8 euro, 16/21 urte artean 5 euro, haurrentzat kitorik. Lekuak sms bidez atxiki behar dira 06-63-77-43-82. Jatekoa eta edatekoa izanen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016