Azalekoa | 2020eko Irailaren 17a

Euskal MOOV, oroitzapenak atxikitzeko!

MO

Euskal%20MOOV_%20oroitzapenak%20atxikitzeko!

Gure jendartean aldaketa handienetarik bat da bideoen bidez edozein gertakari grabatuak direla. Lehen, etxe guzietan tirante xoko batean argazkiak baldin baziren, orain bideoaren bidez dira oroitzapen horiek atxikiak. Marion Mouchague baionar neska gazte bat da, "Euskal Moov" enpresa sortu berria izanez, joan gira harekin solastatzera.

Bideogintzako formazioa

Marion Mouchaguek Baionako IUTankomertzial ikasketak egin ondoan, La Rochelleraburuz joan zen digital ikasketensegitzeko lizentzia lortu zuen. Han ohartuzen bideogintzan pasio bat bazuela, betidanikargazki edo(ta) bideo hartzea gustukoazuela zioen. Ikasketa horiek eginondoan, komertsio sailan 5 urtez lan egindu, laster ohartu zen merkataritzako ofizioariburuz ez zuela baiztezpadako tirarik.Lan ordu anitz, bai eta igandetan laneanartzea behartua izanez, hobe zuela eginzuen bigarren formakuntzari buruz abiatzea.Urte bat hartu du "Euskal MOOV"enpresaren sortzeko, proiektu berria ongiosatzeko, egin ahala untsa eta errezagohasteko gisan.

Enpresaren sorrera

Gaur egun lantegi, elkarte, familiako etalagunarteko gertakari bat delarik, denakbideo baten bidez grabatuak dira. MarionMouchaguek hori ikusita, pentsatudu beharrezkoa zela, lehen argazkilariakziren bezala, kamera baten bidez berezerbitzua eskaintzea edozein gertakarirenfilmatzeko. Sare sozialen bidez bereburua ezagutzen ari da. Berrikitan astekarihuntan aipatu dugun "Lilika", Izpuran kokatuaden mendian ibiltzeko enpresarekinharremanetan sartu da. Caroline Aphessetchemendiko gidarekin bidaia batzukegin ditu bere kamera eskuetan. Baionarneska gazteak esperientzia bikaina zelazioen, jendeekin hurbiltasuna lortuz etaLilika enpresarentzat ere bere promoziorakoerabiligarria izanez.

Ipar Euskal Herriko Ofizialeen Ganbaranizena emana du, egitura hunek segipenlan bat sergurtatzen diola erraiten zaukun,formazio bat eskainiz, sustengu bat deladudarik ez du.

Bezeroaren zerbitzurako

Marion Mouchaguek zioen, denak ordenagailukopantailan ikusi nahian, hartuirudiak laster igorri behar direla. Komunikazioagentziek diru zama handia hartzendutela zioen, baionar neska haubezala bakarrik ari diren independenteekmerkeago arizanez arrakasta badutelazioen. Horrez gain bezeroarekin hurbiltasungehiago badela ere erraiten zaukun,ekoiztu behar den bideoa elkarrekinproiektua osatzen duelakoz, pertsonarenbeharrak entzunez. Marion Mouchaguebezeroarekin lehen hitzorduan biltzen delarik,nahiak zein diren entzuten ditu, bereproposamenak mahai gainen ezartzen,teknikoki beharrak zein diren azaltzen.Ondotik grabatu eta, bezeroarekin berrizbegirarazten du, beharrez zuzenketakegin eta bere lana hortan bururatzen da.

Bezeroen eskaerak desberdinak ditu.Kirol eta kultura elkarte batentzat hilabetebaten lana dela zioen, erreportaia bideoakdirela azaltzen zaukun. Eztei, urte betetze...hots familiako gertakari batek besteegin molde bat eskatzen duela zioen,emozioak dira agertu behar, "istorio batda film bat bezala, berriz begiratzen ahaldena" gehitzen zuela. Lantegi batentzataldiz komunikazio zuzenagoa dela erraitenzaukun, irudiaren bidez zerbait "saldu"behar izanez.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3560. zbk

Gure Hitza | 2020/09/17

Larrazken hastapen huntako berri

Jean-Louis Harignordoquy

Aroaren partetik, gerta ditaike larrazken soberaeuritsua ukaitea, usaian baino aise idorragoakukan ditugun azken 9 hilabete hauenondotik.

Txinako sukar horren kutsua uste ez den lekuankurri baitabila, lantokietan maskara erabilibehar ukaitea ez da segurki batere goxomediku eta erizainentzat, xahar-etxeetakolangileentzat, saltzaileentzat, eta ikasleen aitzineanluzaz mintzatu behar duten erakasleentzat.

Gaitzetik beiratzeko, ez litaikea aski izanenjendeek elgarretarik metro baten artea zaintzea?

Baldintza gogorretan lan egiteak, kexaduraksorraraziz, harremanen mintzea ekar dezake.Nola-nahiz gero eta ageriago da hezkuntza etaosagarri sailetan giza baliabideak lehenbailehenemendatu behar litaizkeela.

Hainbeste ospakizun, elgarretaratze handi etalehiaketa ezeztatuak izan direlarik, FrantziakoItzulia ez. Uste zuten buruilean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016