Euskal diaspora | 2020eko Irailaren 17a
Bakersfield eta San Frantziskoko Euskal Etxeak eta Boiseko 'Ansots'
Joseba Etxarri
BAKERSFIELD,KALIFORNIA.
Koronabirusak astindutako garaihuntan, Euskal Etxeak ere jasatenari dira doaike itxialdi, debeku etamurrizketen ondorioak eta ekitaldiakkantzelatzearekin batera,diru-iturriak ere kendu zaizkie, nahizeta gastu finkoek gehienetanhor segitzen duten. Horren aitzinean,eta bere piknik eta elgarretaratzejendetsuak bertan beheitiutzirik, Bakersfield-en, hiriko KernCounty Basque Club-eko lagunekazoka edo feira bat antolatu duteirailaren 26an, janaria saldu etasosa biltzeko. Aitzinetik behar damanatu, jakina, eta gero eguneanberean Euskal Etxetik pasa eta bildu,etxean jateko. Ardiki, lukainka,mihi sandwichak; tomate, ilar, saltsarekin,eta arno botila ere manadaitezke, ondoren etxera eramaneta bakotxa familia edo adiskideekinbildurik, segurtasun neurriakerrespetaturik jateko. Irailaren26an jasotzeko, baina ostiral hau,irailaren 18a da ondarreko egunaemailez edo Euskal Etxearenwebgunetik manatu ahal izateko.Dohaintzak ere egiten ahal dira,Euskal Etxearen lagungarri.
SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA.
Joan den astean aipatugenuen bezala, San FrantziskokoGure Euskal Etxekoek iragan asteburuanantolatu zuten antzekoekitaldi bat, kasu huntan piknikeguneko menu bertsua prestaturik,Euskal Etxetik bila pasa etaelkarteari laguntzeko. Behar daerran arrakasta handia izan zelaeta San Frantziskoaldeko euskalkomunitateak arrapostu bikainaeman ziola deialdiari. Bolondrestalde handi bat arizan zen gogorlanean, etxeko piknikean ohi bezala, eta auto ilada handia sortuzen janaria biltzeko: orotara 130auto pasatu ziren eta bostehunafaritik goiti saldu. Autoak beha zirelarik,San Frantziskoko BasqueClub-eko Zazpiak Bat taldekogazteek dantzatu zuten, laneanzein beha zirenen gozagarri. Zeruabadia aldean ilun eta estaliaKalifornia jasaiten ari den suteenondorioz, Euskal Diaspora Egunaospatzeko manera polit hau ukanzuten San Frantziskon, elgartasunezGure Euskal Etxea lagundueta aitzinarazten.
BOISE, IDAHO.
Boisen, bestalde,"Ansots, Basque Chorizos& Catering" jatetxe edo jantokiberria zabaldu du euskal komunitateanarras ezagutua den DanAnsotegui-k, bere emazte Tamaraeta alaba Ellie-rekin batera. Euskalmusikari gisa, trikitilari, txistularieta atabalaria da Dan, hainbatekimenen antolatzailea, besteakbeste Txantxangorriak Euskal MusikaEskolarena (trikitia, panderoa,txistua, txalaparta...) eta BoisekoOrdago, Gaupasa, Amuma SaysNo taldeetako partaide, eta lehenago,Jimmy Jausoro-ren Bandakoa.Estatu Batuetako Arteen SariNazionala ere jaso zuen, 2019an.Euskal enpresari gisa, BoisekoGernika Taberna sortu zuen, ondorenThe Basque Market, Txikiteojantokian parte hartu zuen etaorain, Ansots hau zabaldu du, kalitatekojanariarekin, ogitartekoak,euskal ekoizpenekin, sagarnoa,euskal arnoak, garagarnoa ereahantzi gabe. Euskal etxetik blokebatera. Ongi etorri ekimen berriarieta zorte on!










