Ba ote dakixu? | 2020eko Irailaren 17a

Eibar, klub bat baino gehiago

Gilen Bacho

Eibar_%20klub%20bat%20baino%20gehiago

Gai arinago bat aste huntan. Eibarfutbol klubaren istorio pollitaaipatu nahi dut (eta bai, historiaez da nire pasio bakarra!). Espainiakolehen mailan da ("La mejorliga del mundo" umiltasun handiarekinEspainian erraiten dutenbezala!) eta hiri ttipiena da kasuhonetan (27.000 biztanlerekin).

Futbol modernoan, nun diruarenlekua ezagutzen dugun, mirakulubat da. XVIII. mendetik aurrera, armamentuindustria azkarki hedatuzen Eibarren. Horretarako, Eibarkobiztanleen eta futbol jokalarienizengoitia "los armeros" da. Armamentufabriketan lan egiteko jendeanitz behar zen eta leku anitzetanbezala futbolean ari izan zireneta beren lan kondizioen kontraasaldatu ere. 1920an, UGT sindikatuakgreba bat hedatu zuen etaEspainiako Estatuko lehen kooperatibasortu zen, Alfa enpresa.Haraneko enplegatzaile handienabilakatu zen. Lehenik bakarrik armagilebezala. Baina krisiak armagintzasektorea gogorki hunkituzuelarik, enpresa beste produkziomota batzutara berregokitu zen(adibidez bizikletak eta Lambrettascooter mitikoak). Krisiak bat bestearenondotik heldu ziren bainaorain arte sektore industriala Eibarrenazkar egon da. Horretako,Amaia Gorostizak, futbol klubarenpresidenteak (emazte bakarraLiga osoan), Eibarrek "ekintzailearima beti ukan" duela erraitendu. Amaiak arima hori pertsonalkisinbolizatzen du.

Berriz hartuduen amaren automobil lantegiaenpresa multinazionala bihurtudu. Klubaren baloreak esaldi batezlaburtzen ditu: "Umiltasuna,diskrezioa, indarra eta ongi eginlana". Lau urtez ez du sekulanentrenatzailerikkanporatu eta urteguziz konduak positiboak dira(Financial Times klasamenduanagerturaino!). Futbol munduansekulan ikusten ez diren gauzakedo kasik! Eibarren aurrekontua53 milioikoa da (Bartzelonakoa880 milioikoa!). TransparencyInternational elkartea Eibar klubariinteresatu da, inkesta egin du,xehe-xeheki miatu baina ezer ezdu atzeman eta bere nota gorenaeman du.

"Beste futbol bat posible da"

Ukrainako klub batek Jon AnderUlaziari, zuzendari nagusia dena,formula magikoa zein zen galdeginzion. Ez zela formula magikorikbaina "justu gure amatxienkudeaketa etsenplua kalkatu" zutelaihardetsi zion. Formula magikoa "ez duguna ez gastatzea" da.Jon Ander-entzat, "beste futbolbat posible dela" ideia amatxiekdute sortu.

Bere ustez, "egiten du80 urte klubak herri kluba bat bezalafuntzionatzen" duela. 2007an,Eibar bigarren mailara igan zen.Egiten zuen 18 urte ez zuela mailahorretan jokatu. Espainiako hirulehen mailetan, Eibarrek zuen aurrekontuttipiena. Egiazko balentria!Joseba Llorente jokalaria epokahortan hor zen. Egun oraino, oroitzapenizigarri onak baditu: "Eibarrenfamilia bat atzeman nuen, bereerritual ttipiekin. Eibarrera itzultzenginelarik, Pancorbo hirian gelditzenginen beti, Eibarren ondoan,partidaz berriz mintzatzeko, basobat arno eta txorizo ogitarte bateninguruan. Egun ez da gehiagoposible baina gauza horiek taldeabatzen zuten". 2014an, ezin pentsatuzkoaheldu zen, Eibar lehenmailara igan zen. Baina sorpresazinez txarra fite helduko. Krisiarenondotik, aitzineko gehiegikeriaksaihesteko, Ligak erabaki bathartu zuen: Ligako talde guziek 2.1milioiko kapitala ukan beharzuten. Eibarrek422.253 eurobazituen bakarrik.Zorrik gabe (ezda usaiakoa Ligan) baina ez askidirurik.

Orduan, zer egin? Ez zenakziodun aberatsikjinen (klubarenestatutuek akziodun batekakzioen %5 baino gehiago ukaiteadebekatzen dute). Orduan,Eibarrek Crownfunding kanpainabat eraman zuen. Akzio bakoitza50 eurotan saldua zen. Arrakastahandia izan zen Hegoaldean bainaere mundu guzian (69 herrialdetanerosiak izan ziren!). Bainadenboraldi bukaeran, Eibar 18.zen eta bigarren mailara berrizjoan behar. Baina Elchek finantzaproblemak bazituen eta bigarrenmailara igorria izan zen. EtaEibar lehen mailan egon. Egoerahori ez zen sekulan pasatu Ligan90 urtez. Mirakulu berri bat! Eibarrenpasatu diren bi munduko txapeldunenesaldiek dena erraitendute: "Egiazko futbola zer zen handut ulertu" (David Silva), "Eibarren,gizondu naiz" (Xabi Alonso). Bai,zinez, Eibar klub bat baino askozgehiago da!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3560. zbk

Gure Hitza | 2020/09/17

Larrazken hastapen huntako berri

Jean-Louis Harignordoquy

Aroaren partetik, gerta ditaike larrazken soberaeuritsua ukaitea, usaian baino aise idorragoakukan ditugun azken 9 hilabete hauenondotik.

Txinako sukar horren kutsua uste ez den lekuankurri baitabila, lantokietan maskara erabilibehar ukaitea ez da segurki batere goxomediku eta erizainentzat, xahar-etxeetakolangileentzat, saltzaileentzat, eta ikasleen aitzineanluzaz mintzatu behar duten erakasleentzat.

Gaitzetik beiratzeko, ez litaikea aski izanenjendeek elgarretarik metro baten artea zaintzea?

Baldintza gogorretan lan egiteak, kexaduraksorraraziz, harremanen mintzea ekar dezake.Nola-nahiz gero eta ageriago da hezkuntza etaosagarri sailetan giza baliabideak lehenbailehenemendatu behar litaizkeela.

Hainbeste ospakizun, elgarretaratze handi etalehiaketa ezeztatuak izan direlarik, FrantziakoItzulia ez. Uste zuten buruilean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016