Herriz Herri - Hazparne (L) | 2020eko Irailaren 17a
Hazparne
Kontseiluaren bilkura
Urriaren 17an bilduko da herrikokontseilua, Mendeala gelan(20:00). Huna zoin izanen dirensolasgaiak:- Hiri barnearen arraberritzea.- Euskal Herriko EPFL-a (EtablissementPublic Foncier Local) deituaizan da, Herriko Etxea laguntzeko,lur apailaketa estrategia batenmuntatzen laguntzeko, lur harathunateneramaiteko eta zaintzeeginkizunean aritzeko.
- Aurrekondu nagusia: ordainduakizan ez diren hartze agirienordaintzea.
- Pay FIP plataformarekilako hitzarmena(hunek, tokiko kolektibitateekkartaz edo zuzenki bankutik,organismo publikoen pagatzekoahala emaiten du).
- CLECT-rako (Commission Localed'Evaluation des ChargesTransférées) kideen izendatzea.- Sekuritate apailaketa:Labiriko autobus aterbea.
- Oihanen ErakundeNazionala: 2021 urtekoegur moztea.
- Lanpostu batzuen sortzea.
- Herriaren kontu ikuskatzearenondorioak.
Bilkura, nahi duenari idekiada.
"Bi urte, lau hilabete eta egunbat"
Zerendako biziko bi urte sakrifikatzendira? "Bi urte, lau hilabete etaegun bat" dokumentalak, hori eginduten sei gizonen istorioa kondatzendu. Hauek, 1990eko urteetanNafarroan bortxazko soldaduzkarenkontra altxatu ziren. Dokumentalpolitiko, sozial eta intimohunek intsumituen mugimenduaaipatzen du, lekukotasun batzueriesker. Gizon horiek, arrazoin desberdinbatzuengatik, presondegirajoaitea nahiago izan dute, armadarajoaitea baino. Eta azkenean,estatuaren kontrako borroka irabazidute.
Lander Garrok egina duen dokumentalhau, irailaren 20an ikusgaiizanen da Haritz Barne zineman(18:00).











