Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2020eko Irailaren 17a

Garazi

Garazi

Garaziko Mutxikoakelkartearen sartzea

Joan den martxoan gelditzeabehartuak izanez, asteazkenhuntan berriz aktibitatea abiatudu. Asteazken guziz bilduko da(20:30), Izpuran Faustin Bentaberrigelan. Dantza kurtsoakedozein maila dutenentzat dira,erakaslea da egokitzen galdearenarabera. Urteko kidetza20€tan da, irailean hasten direnentzat10€ galdegina izanenzaie.Elkartearen xede da, dantzaikasteaz gain, elkaarretaratzekotoki bat izan dadin, berazdakitenak ere goxoan hurbiltzenahal dira.Urtean zehar ekimen batzuk antolatzendituzte, urtarrilean Mutxik'aperOedo maiatzean MutxikoGaua. Hilabeteko laugarrenigandean Donibane GarazikoHerriko Etxe aitzinean animaziobat ere antolatzen dute.

Izpurako gelan biltzen badira,gaur egun eskatua den osasunneurriengatik, gela handia izanez,dantzarien artean beharden tartea atxikia delakoz.Interesatua denak, mutxikoak64@gmail.com helbidehuntara idatz dezala.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3560. zbk

Gure Hitza | 2020/09/17

Larrazken hastapen huntako berri

Jean-Louis Harignordoquy

Aroaren partetik, gerta ditaike larrazken soberaeuritsua ukaitea, usaian baino aise idorragoakukan ditugun azken 9 hilabete hauenondotik.

Txinako sukar horren kutsua uste ez den lekuankurri baitabila, lantokietan maskara erabilibehar ukaitea ez da segurki batere goxomediku eta erizainentzat, xahar-etxeetakolangileentzat, saltzaileentzat, eta ikasleen aitzineanluzaz mintzatu behar duten erakasleentzat.

Gaitzetik beiratzeko, ez litaikea aski izanenjendeek elgarretarik metro baten artea zaintzea?

Baldintza gogorretan lan egiteak, kexaduraksorraraziz, harremanen mintzea ekar dezake.Nola-nahiz gero eta ageriago da hezkuntza etaosagarri sailetan giza baliabideak lehenbailehenemendatu behar litaizkeela.

Hainbeste ospakizun, elgarretaratze handi etalehiaketa ezeztatuak izan direlarik, FrantziakoItzulia ez. Uste zuten buruilean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016