Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2020eko Irailaren 17a

Aiherra

Aiherra

Mattin Durruty eta Xabi Harguindeguypilotariek finaleangaldu

Frantziako txapelketaren kondu,Mattin Durruty eta Xabi Harguindeguypilotari gazteek, eskuhuska, joan den igande arratsaldeangaldu zuten, Donapaleukoplazan, Itsasuko Xabi Carricarteta Estebe Parachuren aurka,30 / 11. Aldi huntan pare gotorrazuten parean, halere sasoinederra egin dute.Biba zuek deia hortara helduriketa segi aitzina, istantean trinketekotxapelketa hasiko baita.

Ezkontza:Agnès eta Arnaud

Joan den larunbat goizeanbazen mugimendu gure herrian,batez ere eliza eta plaza inguruan.Agnès Biscay herritar gazteaeta Arnaud Oyhenart iholdiarbizilaguna ezkondu ziren, familiakoeta gazte anitzez inguraturik.Meza aitzin, Agnès-en kabalkadakojendarme lagunek sorpresaegin zioten, eliza inguruanjendarmez jantzirik jendeari ongietorria eginez. Iholdiko klikakzonbait aire eder eman ondoanelizatik ateratzean, bestak AiherrakoDenen Etxean segitu zuenaperitifa eta apairuarekin. Bikote gazteak Iholdin finkatudu bere ohantzea. GoresmenakAgnès eta Arnaud.

Herriko kontseilua: 1.114 biztanle

Joan den agorrilaren 31n bilduzen Herriko kontseilua. 15kontseilarietarik 14ek partehartu zuten. Huna bilkuran hartuerabakien berri: aurrekontunagusiari buruzko aldatzea erabakizuten; hilerriaren araudiorokorra finkatu; Bikaldekobidea orain arte pribatua zenaherriko bide bilakatzea deliberatu;hauteskunde listen kontrolbatzordean sartzeko A-MarieDarguy kontseilaria izendatu;Gozategiko merkataritza lokalak,hauek okindegia eta ostatuarenazpian daude, 2 enpresekerosteko baldintzak finkatu.Horrek erran nahi du Gozategiazpiko eremu guzia (240m2) bienpresek beteko dutela, hauekdira TEC SERVICES Lesieurjaunaren enpresa eta NEC HYGIENEET SERVICES Faure jaunarenenpresa. Herriko Etxeakorotara 107.500€ren truk saldukodu Gozategi azpi guzia.Haatik 86.415,73€ gosta direnobrak bere gain hartuko ditu.Bestalde, auzapezak, Herriko Etxe berriari buruzko lehen planakerakutsi ditu. Hunen zaharberritzea2021ean egin beharliteke, beraz heldu den urtean.Bururatzean jakin dugu Aiherranjoan den urtarrilean egin jendekondaketaren ondorioz, ofizialki1.114 biztanle direla, hots duela5 urte baino 101 gehiago. Azkenberria, ageri den bezala, herrikojantegiko obrak denak bururatudirela eskola sartzea aitzin.

"Gozategia kantuz" ostiralean,19:00etan

Kantuz aritzea maite dutenek,heldu den ostiralean kabalkadakopartaideek proposatu hitzorduaez dute huts egin nahiko.NAT eta WATSON kantari musikariekin(19:00-22:00), 3 orenez,Gozategia ostatura hurbildukoden jendea kantuz artzenahalko da, ostatu barnean etakanpoan denbora ederra izanezeta behar diren distantziakerrespetatuz, barnean bakarrikeuria balitz. Kasu huntan tokiak40 jenderi mugatuak izan beharlukete. Gau ederraren menturadudarik gabe. Etor zaitezte kantatzekogogoarekin, eta denboraberean ostiral arrats guzizbezala, pintxo onen jastatzekogogoarekin!!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3560. zbk

Gure Hitza | 2020/09/17

Larrazken hastapen huntako berri

Jean-Louis Harignordoquy

Aroaren partetik, gerta ditaike larrazken soberaeuritsua ukaitea, usaian baino aise idorragoakukan ditugun azken 9 hilabete hauenondotik.

Txinako sukar horren kutsua uste ez den lekuankurri baitabila, lantokietan maskara erabilibehar ukaitea ez da segurki batere goxomediku eta erizainentzat, xahar-etxeetakolangileentzat, saltzaileentzat, eta ikasleen aitzineanluzaz mintzatu behar duten erakasleentzat.

Gaitzetik beiratzeko, ez litaikea aski izanenjendeek elgarretarik metro baten artea zaintzea?

Baldintza gogorretan lan egiteak, kexaduraksorraraziz, harremanen mintzea ekar dezake.Nola-nahiz gero eta ageriago da hezkuntza etaosagarri sailetan giza baliabideak lehenbailehenemendatu behar litaizkeela.

Hainbeste ospakizun, elgarretaratze handi etalehiaketa ezeztatuak izan direlarik, FrantziakoItzulia ez. Uste zuten buruilean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016