Gure Hitza | 2020eko Irailaren 17a
Larrazken hastapen huntako berri
Jean-Louis Harignordoquy
Aroaren partetik, gerta ditaike larrazken soberaeuritsua ukaitea, usaian baino aise idorragoakukan ditugun azken 9 hilabete hauenondotik.
Txinako sukar horren kutsua uste ez den lekuankurri baitabila, lantokietan maskara erabilibehar ukaitea ez da segurki batere goxomediku eta erizainentzat, xahar-etxeetakolangileentzat, saltzaileentzat, eta ikasleen aitzineanluzaz mintzatu behar duten erakasleentzat.
Gaitzetik beiratzeko, ez litaikea aski izanenjendeek elgarretarik metro baten artea zaintzea?
Baldintza gogorretan lan egiteak, kexaduraksorraraziz, harremanen mintzea ekar dezake.Nola-nahiz gero eta ageriago da hezkuntza etaosagarri sailetan giza baliabideak lehenbailehenemendatu behar litaizkeela.
Hainbeste ospakizun, elgarretaratze handi etalehiaketa ezeztatuak izan direlarik, FrantziakoItzulia ez. Uste zuten buruilean antolatzeakkutsatzeko arriskutik kanpo utziko zituela.Prudhomme zuzendaria segurik hunkia izanda.
Euskal Herriko arranguretan, beti hor dauzkaguFranziar Estatuak konpondu nahi ez dituenauziak. Jazko G7 denboran, lausenguz bezalaMacron-ek Biarritzen erabili solas ederrakondoriorik gabe geldituak. Larunbatean, jendetasuneta zuzentasun eske, bakegileek etaBake Bideak antolatu euskal preso politikoenaldeko ekitaldiak milaka herritar bil ditzala!
Eskola sartze denbora huntan, Hiriburukoeskola publikoko burasoei murgiltze ereduadebekatua izan zaie. Erabaki ahalgegingarria!Udan Euskal Herrian gaindi hainbeste ministroibiltzen delarik, hemengo hautetsiek Pariserainojoan behar ukan dute Hezkunde Ministeritzakoburuzagiekin hortaz mintzatzera, etaororen buru aitzinamendu gutirentzat. Hiriburunbildu auzapez eta legebiltzarkideei juntatuzaizkie euskal erakaskuntzaz arduratzen direnegitura guziak: Ikas Bi, Biga Bai, Seaska, EuskalHaziak, bai eta Euskal Konfederazioa. Horrelaindar guziak metatuz baizik ez baita Pariseradeiadarra helaraziko.
Astekari hunen geroarentzat ere badugu kezkapizkor bat. Gure hizkuntza eremuaz konduhartu gabe, ez ahal daukute kenduko legezkoabisuen argitaratzeko baimena! Agian RoselineBachelot kultur sailburuak onartuko duVincent Bru deputatuak HERRIArentzat ofizialkigaldatu diona.
Orain, huna aurtengo larrazkenak ekarri berrion zonbait. Saran iragan da euskal idazleenbiltzarra. Zuzen den bezala, ekoizle eta artistaguziek nahi dute irakurtuak eta entzunak izan.Laborantzako lurrak laborantzarendako geldiditezen lan baliosa deraman Lurzaindia batasunarenbiltzar nagusia da ibiakoitz huntan,eta Lurrama azaroko bigarren asteburuan.Hastera doa Xibero, Lapurdi eta Baxenabarrekobertsularien xapelgoa, 28 gazterekin. Gero,esperantza dugu Euskaraldiak berriz harroaldieder bat emaiten ahalko diola jendarteari.
Bururatzeko, ibarreko ate idekien urte hontan,goresmenak zor dizkiogu Claude Martinezurepeldar erakasle gazteari, Jean Etxeparemediku jakintsu zenaren idazlanak eta bertzepaper anitz ikertu ondoan, biziki polliki eta argikieuskaraz kondatzeagatik joan den mendehastapenean Alduden gertatu eztabaida minberabatzuen berri. Errepikatzea merezi lukeenmintzaldi zinez interesgarria!Eginak egin, hartuak hartu, balia eta goza gaitezenlarrazkenaz!










