Herriz Herri - Jutsi (NB) | 2020eko Irailaren 17a

Jutsi

PL

Aita Salla misionestak utzigaitu

Berria jin zauku Betharrametiknola 93 urtetan Pierra Salla,Otsaraneko semea pausatu zela.Han berean eginak izan diraehorzketako urratsak eta AitaSalla, Betharramistek daukatenberen hilerrian pausatuko da.Aita Salla, 1955ean Thailandiaratjoana zen eta 52 urtez lan egindu. Gero hamar bat urtez DonapaleukoBetharramisten etxeanegon da eta duela hiru urte alderaBetharramerat joana zen.

Berriki aipatzen ginuen Oztibarrekofamilia eder bat; hunaorain berriz bertze bat etsenplugarrihor dugula. Otsaraneanbaziren 12 haurride eta horietarikhiru apeztu eta bat seroratuziren; maleruski zoritxar batgertatu zen, Mugerren zelarikbikari, Franxua Salla apeza hilbaitzen istripu batetan. Horidenentzat gertakari zinez peningarriaizan ginuen. Oroit gira erenola ama Gaxuxa fede handikoemaztea zen eta memento latzhortan erakutsi zaukan fedearenindarra zer den.

Mende erdi bat pasa misionesteginik, herritik urrun, errespetuzagurtzen zaitugu Pierra eta guregogoan ez dutugu ahantzikozure umiltasunezko solas goxoeta irri pollit haiek.Gure dolumin eta atxikimenduafamiliari doala.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3560. zbk

Gure Hitza | 2020/09/17

Larrazken hastapen huntako berri

Jean-Louis Harignordoquy

Aroaren partetik, gerta ditaike larrazken soberaeuritsua ukaitea, usaian baino aise idorragoakukan ditugun azken 9 hilabete hauenondotik.

Txinako sukar horren kutsua uste ez den lekuankurri baitabila, lantokietan maskara erabilibehar ukaitea ez da segurki batere goxomediku eta erizainentzat, xahar-etxeetakolangileentzat, saltzaileentzat, eta ikasleen aitzineanluzaz mintzatu behar duten erakasleentzat.

Gaitzetik beiratzeko, ez litaikea aski izanenjendeek elgarretarik metro baten artea zaintzea?

Baldintza gogorretan lan egiteak, kexaduraksorraraziz, harremanen mintzea ekar dezake.Nola-nahiz gero eta ageriago da hezkuntza etaosagarri sailetan giza baliabideak lehenbailehenemendatu behar litaizkeela.

Hainbeste ospakizun, elgarretaratze handi etalehiaketa ezeztatuak izan direlarik, FrantziakoItzulia ez. Uste zuten buruilean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016