Kostaldean | 2020eko Irailaren 17a

Ondarearen egunak

Ondarearen%20egunak

Aurten ere iraileko hirugarrenasteburuan ospatuko dira OndarearenEgunak. Betiko karberarekin bainan kasu eginez.Neurri bereziak beti hor alabainan.Horra zergatik hitzordugehienentzat izenak behardiren aitzinetik eman turismobulegoetan.Ez gira xehetasunguzietan sartuko bainan DonibaneLohizunen eta Ziburunkonparazione gaitzeko egitaraunasaia badute pikoan ezarria.

Bi egunez, larunbatean etaigandean, goizeko 10ak etaerdietarik goiti, ederlan erakusketahandi bat badiaren bazterhortan, 120 artista partzuer.Denbora berean, Santa Barbarakoaldean, Irungo gaztebatzuk apainketa bereziakeginen dituzte, gaia ere zinezberezia ez da dudarik, gaurkoizurritea gogoan ariko baitira.Bisitaldiak izanen dira asko etaasko tokitan, portuan bistandena, "Airosa" eta beste zonbaituntzi partaide, Donibanekoelizan eta Herriko Etxean, baieta, nola ez, Luis XIV erregeazonbait aste egon zen etxe paregabean.Gomita luzatua gisaberean Akotzeko kapera polliterat.

Bisitaldiak ere ZiburukoLeihorra etxe guziz ederrean-zazpi bisitaldi larunbatean etabeste hainbeste igandean- baieta Zokoako Egiategia egoitzan.Ahantzi gabe igandean,arratsaldeko 5etan, Dukonteneaparkean eskainiko den ikusgarria,"Bidea", Donibaneko historiarenkondalari bost jokolarierne, musikari bat lagun. Bestaldeoraino, Dukontenea egoitzanikusgai erakusketa bat,urriaren 11 arte segituko dena,sorginez eta sorginkeriaz. Asteburuhuntan, erakusketa horrenkarietarat, bi ibilaldi ClaudeLabat ikerle jakintsunarekin,larunbatean arratsaldeko 2etan,igandean arratsaldeko 2ak etaerdietan. Beste ibilaldi aipagarribat igande goizean, Jakintzaelkartearekin, Akotze alderat.Egitarau gustagarria ere Hendaian,dela hiribarnean, delaAbbadiako gazteluan. Besteakbeste bi ibilaldi ikusiz PierreLoti idazle famatua nun egonzen eta hor zen denboran ezagutuzituen tokiak. Lehen bisitaldialarunbatean, arratsaldeko2ak eta erdietan, bestea igandean,arratsaldeko 3etan.Urruñan ere izanen da zer ikuseta bereziki Urtubiako jauregian,bai gazteluan berean baieta inguruko kanpo arraroan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2020/09/17

Organo ederrak

Organo%20ederrak

Gure elizetan badira organo(edo orgina) ederrak. Urruñakoareninguruan sortu elkarteanahi da baliatu Ondarearenegunetaz organo horietarik zonbaitenhobeki ezagutarazteko,erakusteko zoin egokiak etazoin baliosak diren. Gisa hartako hitzorduak baditu beraz moldatuak,jendea bil dadien ikusteratnolakoak diren. Entzuteratnolako musika duten zabaltzen,bakoitxak zoin dituen bere berezitasunak.Organo joiten ikastenari den lagun multxo bat partaide,horrek ere anitz munta baitu.Lehen hitzordua larunbatarekin,irailak 19, arratsaldeko 2ak eta erdietan,Baionako Jondoni Estebeelizan. Ondokoak biharamunean,igandearekin beraz, arratsaldeko3etan Azkainen, 3ak eta erdietanHazparnen, Urruñan eta Ziburun.


Irakurri segida

Kostaldean | 2020/09/17

Hendaiako Errepiran

Obra pizkorrak hasi dituzte HendaiakoErrepira auzoaldean,frantsesez Joncaux deitzen duteneremuan. Euskal Elkargoarengain, Herriko Etxea ere partaide.Alde batetik, eurite handiak izaitearekin,uren ateratzeko irriskuhandirik ez dadien gehiago izan.Bestetik errextasun gehiago jendeaaiseago ibiltzeko hor gaindi,bereziki oinez ibilki direnak edoberdin bizikleta batekin. Obrakere aparkalekuak egokiago izaiteko.Berdegune berriak ere muntatukodira. Hots, beste itxura bat emanen zaio bazterrari. Obrahoriek gostako dira hiru miliuneuroz goiti eta iraunen dutenunbait han bost hilabete (aroaikusiz). Errepira alde hortan,duela berrogoi bat urte muntatuakgehienak segurik, badira105 lantegi eta orotarat 1.400lanpostu. Gisa bereko obrakakulatuko dira ere, gogo berarekin,Donibane Lohizunen, Jaldaiauzoaldean, eta hor ere izanenda bospasei hilabeterena.


Irakurri segida

Kostaldean | 2020/09/17

Zonbat zikinkeria!

Hendaian, lagun multxo batekmuntatua du talde bat, elkartebezala plantatzen ari ere dena,denbora pasa berezi bati emana.Iman-harri (aimants) batzuekinurean xekatzen dute nunbaditazkeen burdinkiak, norbaitekbotatuak, eta ohartuakdira burdinki horietarik, xehe etalarri, badela ez idurika zernahi!Herriak laguntzen ditu pisuenakdirenen ondartegi batetarateramaiten. Lan hortan artzekodenek eskularruak ezartzendituzte burdinki gehienak herdoilduakdirelakotz. Harrituakdaude nolaz baden hor gaindihoinbeste zikinkeria, denak ingurumenaren kaltetan.


Irakurri segida

Kostaldean | 2020/09/17

Atsegingarri

Donibane Lohizunen, igandearratsaldean, beroak bero arraspolliki iragan da Herriko Etxeariesker muntatu kantaldia, zoinetanNiko Etxart eta HiruSoinu ederki txalotuak izan baitira.Atsegingarrida ikustea gisahortako ikusgarriak berriz moldatzenahal direla.

Irakurri segida

3560. zbk

Gure Hitza | 2020/09/17

Larrazken hastapen huntako berri

Jean-Louis Harignordoquy

Aroaren partetik, gerta ditaike larrazken soberaeuritsua ukaitea, usaian baino aise idorragoakukan ditugun azken 9 hilabete hauenondotik.

Txinako sukar horren kutsua uste ez den lekuankurri baitabila, lantokietan maskara erabilibehar ukaitea ez da segurki batere goxomediku eta erizainentzat, xahar-etxeetakolangileentzat, saltzaileentzat, eta ikasleen aitzineanluzaz mintzatu behar duten erakasleentzat.

Gaitzetik beiratzeko, ez litaikea aski izanenjendeek elgarretarik metro baten artea zaintzea?

Baldintza gogorretan lan egiteak, kexaduraksorraraziz, harremanen mintzea ekar dezake.Nola-nahiz gero eta ageriago da hezkuntza etaosagarri sailetan giza baliabideak lehenbailehenemendatu behar litaizkeela.

Hainbeste ospakizun, elgarretaratze handi etalehiaketa ezeztatuak izan direlarik, FrantziakoItzulia ez. Uste zuten buruilean antolatzeakkutsat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016