Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2020eko Irailaren 17a

Irisarri

Pilota

Gure elkarteko pilotariek, primaderanhasi xapelgoa, udanbururatu dute. Buruz buruka,gazteen B mailako finalerdian,Paolo Bidart-ek galdu du 27 -30,Lau Herriko Xan Daguerrerenparean. Ezpeletako trinketeanjokatu den partidaz, ez da gauzahandirik erraiteko, hain dajoko hori zaila, bainan Paolok,hola segituz, bestaldiko izanendu finalean jokatzeko parada!

Lehiaketako finalak, herrikoplazan.

Azkenean hurbildu zauku finaleneguna eta ibiakoitz huntan,buruilaren 19an, hitzordu nagusiadugu.Arratsaldean (14:30), hirugarrenmailako finala: B Urruty-F Jaureguy/ P Bidart-X Bidart. Gero,bigarren mailarena: B Larramendy-P Trolliet / X Muscarditz-J Choury. Azkenik, lehen mailarena:B Thicoipe-J Phagaburu /Y Franchisteguy-N Etcheverry.Ondotik zintzur bustitzea pilotaelkarteak eskainirik, eta geroohi den bezala, zikiro jatea,Gure Doia trinketean! Deneri,ongi etorri!

Esku baloia

Esku baloiko xapelketa lasterhasiko da.Gure gazteak ari dira jadaniktrebatzen lehen partida helduden igandean irailaren 20an,Assonen, jokatuko dute, hangotaldearen aurka. Suerte on.


Joan den asteko ezteien segidan

Iragan astean aipatu ezteietarik landa gogoratu zaizkit aita zenari

entzuten nizkion bi bertsu.

Lagunekin haizelarik mahainean jarria

Izan hadi alegera eta maitagarria


Hersturetan dagonari eginaraz irria

Bihotzean sar dakion bozkario berria.

Euskal anderetan dituk baliosenak beti

Erlea bezain langile bildotxa bezain ezti


Pasatuko haizenean hogoi urtetan goiti

Hurbiletik beha zakok holakoa den bati.

Uste dut duela ehun urte pasaturik, Piarres Dibarrart-ek eman kantu hau orain ere bali dela.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3560. zbk

Gure Hitza | 2020/09/17

Larrazken hastapen huntako berri

Jean-Louis Harignordoquy

Aroaren partetik, gerta ditaike larrazken soberaeuritsua ukaitea, usaian baino aise idorragoakukan ditugun azken 9 hilabete hauenondotik.

Txinako sukar horren kutsua uste ez den lekuankurri baitabila, lantokietan maskara erabilibehar ukaitea ez da segurki batere goxomediku eta erizainentzat, xahar-etxeetakolangileentzat, saltzaileentzat, eta ikasleen aitzineanluzaz mintzatu behar duten erakasleentzat.

Gaitzetik beiratzeko, ez litaikea aski izanenjendeek elgarretarik metro baten artea zaintzea?

Baldintza gogorretan lan egiteak, kexaduraksorraraziz, harremanen mintzea ekar dezake.Nola-nahiz gero eta ageriago da hezkuntza etaosagarri sailetan giza baliabideak lehenbailehenemendatu behar litaizkeela.

Hainbeste ospakizun, elgarretaratze handi etalehiaketa ezeztatuak izan direlarik, FrantziakoItzulia ez. Uste zuten buruilean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016