Herriz Herri - Sara (L) | 2020eko Irailaren 17a

Sara

GANEX

Sara

Bestak: ezeztatuak izan badiraere, hala ere igandea egun bereziaizan da. Meza nagusitik landa,beteranoen bi oroitarrietan loreakpausatuak izan dira. Lur Berri gelaJean Aniotzbehere izendatu dute,auzapez egon zelarik antolatuaeta erreberritua izan zen. Omordiakoerrebotea Jean Fagoagaizendatu dute, xisteraz pilotarifamatua izana, eta hau ere auzapezegona, memento hortanegina izan zen. Saran mementobatez, xistera jokoan ari ziren pilotarianitz izan ditugu, partikulazkiJean Lemoine, denek ezagutzenginuena. Ez ditut denak izendatuko,zeren segur bat edo bertzeahantziko dituztala. Udako torneokoluzeko finalen kari. Anjelusarenondotik bere izena idatzi harriazabaldu dute. Battitt Laborde auzapezakomendu du, nola pilotariederra izan den eta pilota plazahorrek bere izena ekartzea mereziduela. Jean Fagoagak erantzundio kontent dela kontseiluarenegitateaz eta pentsatzen duela,errebote horrek, egun hortaniragan bezalako partira ederrakikusiko dituela. Leire bere alabattikia eta Joanes-ek Aurresku dantzatuzegin diote agurra. Ondotikdenek, Jean Aniotzbehere gelan,beterano eta hor zirenek aperitifapintxoekin hartu dute. Beti egunhortan gazteriak plazan antolatuazuen ostatua, talo eta pintxoekin,ilunabarrean kantaldia Primaderataldearekin ikusgai zen. Horrabestarik ez, bainan Saran igandeederra izan dugu, eskerrak deneri.

Abisu:

-Azkaingo AEK-k abisatzen duburuilaren 18an, ortziralez, gureherrian permanentzia bat eginenduela (16:00-19:00) gazteenetxean euskarazko klasetan partehartzeko.

- Herriko Etxeak jakinarazten duherriko lurretan, 2 hektareako lurpeza bat libro badela, interesatuakdiren laborariak, Herriko Etxeanburuilaren 30 aitzin paperak betetzekopresentatu behar dira.

Pilota ligaren torneoa errebotean- lehen maila: Luzean:CarricaburuFrédéric, Franchisteguy Beñat, Carricaburu Jérôme,Eyheramono Raphael eta OnchaloFrédéric-ek irabazi dute 13-06Driolet Bruno, De Parades Eneko,Sistiague Joel, Funosas Mikel etaErrandonea Xan Hardoytarrenkontra.

Frantziako txapelketan eskuhuska errebotean - artekoenfinala: Urruñan: Mariluz Julien etaIribarren Oihan-ek galdu dute 30-06 Errecart Iban eta Hiriart XimunAiretik-ekoen kontra.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3560. zbk

Gure Hitza | 2020/09/17

Larrazken hastapen huntako berri

Jean-Louis Harignordoquy

Aroaren partetik, gerta ditaike larrazken soberaeuritsua ukaitea, usaian baino aise idorragoakukan ditugun azken 9 hilabete hauenondotik.

Txinako sukar horren kutsua uste ez den lekuankurri baitabila, lantokietan maskara erabilibehar ukaitea ez da segurki batere goxomediku eta erizainentzat, xahar-etxeetakolangileentzat, saltzaileentzat, eta ikasleen aitzineanluzaz mintzatu behar duten erakasleentzat.

Gaitzetik beiratzeko, ez litaikea aski izanenjendeek elgarretarik metro baten artea zaintzea?

Baldintza gogorretan lan egiteak, kexaduraksorraraziz, harremanen mintzea ekar dezake.Nola-nahiz gero eta ageriago da hezkuntza etaosagarri sailetan giza baliabideak lehenbailehenemendatu behar litaizkeela.

Hainbeste ospakizun, elgarretaratze handi etalehiaketa ezeztatuak izan direlarik, FrantziakoItzulia ez. Uste zuten buruilean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016