Gure Hitza | 2021eko Martxoaren 04a
Dezagun kanta
Peio Jorajuria
Perseverance robot ibiltaria igorria izan daMarte planetara, ikergailu sofistikatuenezosatua, supercam eta beste. Berehala irudiederrak helarazi ditu gauden lurtarreri,miresmena sustatuz bazterretan. Hangohaizea ere entzun da eta errana izan da Marterenkantua honaino etorri zaigula. Hemenaldiz beste kanturik da. Kantuak haizea ezdu alde. Haizeak nahiago ditu Larrungomazeletako sute klandestino nigargarriakbuhatu, ezinez eta kantua airatzen lagundu.Frantses estatuko lurretan, kantua eta kulturazbeztitua den guzia ezdeus gisa kontsideratuakdira, bigarren graduko ahusagailu.Alta, bizi dugun egoera sanitarioak gutarteansustatu duen ilunduratik atera nahibadugu, zer da hobe irria eta kantua baino?
Gure herrian ostiral arratsetan hamar-dozenabat lagun biltzen ginen kantuz aritzeko,sinpleki, gutarteko musikari adiskide bateklagundurik. Bi bozetan, ahal ginuelarik. Zeren,egia erran, ez gira denak errexiñolak.Batzuk boz pollitaren jabe, bestek karrankagehiago, nahiz ez giren kazola zilatuengisan kantuz ari, gaztetan gure adiskidebatzuri leporatua izan zitzaien bezala. Kantuzaritzeko plazer hutsarentzat bilduak. Bainahara, badu urtea ez girela elkarretaratu,urtea ez dugula elkarrekin kantatu. Urtea!Luze egiten du. Kantuz aritzea, ostatu xokobatean adiskideekin noizean behin kafeñobaten hurrupatzea bezala zaigu, eta hori ereezin egin!
Hegoaldean, kultur gelak idekiak dira,antzoki, zinegela, museo eta beste, neurrizorrotz batzuk berme. Kantua, musika, bertsuagoza ditzakete. Iparraldekoak jelosgira. Zer loria litekeen hemen ere horietazgozatzea! Ene ustez lanjer izpirik sustatugabe. Berrikitan so egiten nion Euskal Telebistanmendiak eta musika uztartzen dituenUrmuga kontzertu sailari: Bizkaitik Zuberoaraino,Iturrigorritik Hiru Erregeen Mahairaino,hiru asteko mendi ibilaldi musikatuanaturaren erdian, kontzertuak batean oihanean,bertzean ur erreka bazterrean, mendilepoan edo berdin harpe barnean, mendizaleeketa musikari eta kantariek bat eginik.Bihotz altxagarri! Noizko berriz gisa berekoibilaldi musikatua?
Frantses kultur ministroak, Bachelot andereak,deklaratu du uda aitzinttoan kontzertugune zenbait idek litezkeela Frantzian barna,esperimentazio gisa, bost milako bat partehartzailerenmuga iragan gabe haatik. Eta,ongi pasatzen balitz, gisa hortan udako festibalekere ateak zabalik ukan litzaketela. Guhemen gutxiagoz kontenta gintezke. Asteburuhuntan berean ospatuko da Emazteeneguna. Baina hor ere gehienetan birtualageldituko da, kanturik gabea. Aurten betekoda Jean-Pierre Iratchet bidarraitar euskaltzalearensortzearen mendeburua, PiarresIparla eta Otto Piarre-ren lumapean astekarihuntan famatua egin zena. Hitz ederrakidatzi zituen kantuaz. "Kanta eta kantaraz,gogoa kantu xaharrez bete artio. Kantarazetxean, kantaraz herrietan, kantaraz haurrak,kantaraz gazteak. Jendea ez ditakekanturik gabe egon. Munduko bazter guzietankantuz dago jendea nigarretan, kantuzlotserian, kantuz alegrantzietan". Marterenkantua entzuten den huntan, altxa dadila eregu baitako kantua.










