Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2021eko Martxoaren 04a

Ortzaize

Heriotze

Aste guziz heriotze bat baduguherrian. Aldi huntan LevinekoThierry Zarranz da zendu.Mendian ibilaldi baten egitenari zelarik, bihotzeko kolpe batukan eta han berean gorputzgelditu da. Egun hauetan betetzenzituen bere 50 urteak.

Ortzaizeko eliza zerratua izanez,Irisarriko elizan iraganda ehorzketako elizkizunaeta eliza gaineraino beteazen Thierryri azken agurrarenegiteko.

Hunkia den familiari gure doluminakeskaintzen ditugu.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3583. zbk

Gure Hitza | 2021/03/04

Dezagun kanta

Peio Jorajuria

Perseverance robot ibiltaria igorria izan daMarte planetara, ikergailu sofistikatuenezosatua, supercam eta beste. Berehala irudiederrak helarazi ditu gauden lurtarreri,miresmena sustatuz bazterretan. Hangohaizea ere entzun da eta errana izan da Marterenkantua honaino etorri zaigula. Hemenaldiz beste kanturik da. Kantuak haizea ezdu alde. Haizeak nahiago ditu Larrungomazeletako sute klandestino nigargarriakbuhatu, ezinez eta kantua airatzen lagundu.Frantses estatuko lurretan, kantua eta kulturazbeztitua den guzia ezdeus gisa kontsideratuakdira, bigarren graduko ahusagailu.Alta, bizi dugun egoera sanitarioak gutarteansustatu duen ilunduratik atera nahibadugu, zer da hobe irria eta kantua baino?

Gure herrian ostiral arratsetan hamar-dozenabat lagun biltzen ginen kantuz aritzeko,sinpleki, gutarteko musikari adiskide bateklagundurik. Bi bozetan, ahal ginuelarik. Zeren,egia erran, ez gira denak errexiñolak.Batzuk b...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016