Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2021eko Martxoaren 04a

Amikuze

Lur Berriren biltzar nagusia!

Lur Berri kooperatibak bere urtekobiltzar nagusia, otsailaren19an egin du bideokonferentziamoduan. Eric Narbais-Jaureguy,joan den urtean izendatulehendakariak eta Olivier Gemainzuzendariak, 2019/2020kourtearen harat hunatak aurkeztudituzte.

Oroitu behar da Aiziritzen finkatuaden enpresa hau 1936an sortuzela eta 5.000 laborari biltzendituela Frantzia hegoaldean.Kooperatibak berak 455 langileditu eta grupa osoak 5.000. Berepeko diren hogeita bost adarrakhiru arlotan sailkatuak dira: laborantza,banaketa eta hazkurria.Urteko diru sarea, 2019/2020an,1.448 milioikoa izan da.

Oztopo anitz ukanik ere berezikiCOVID-19arengatik, kooperatibakbere aktibitateak garatuditu. Arto hazitako sailean, partaidetzazabaldu du CortevaAgriscienrekin eta arto hazitakoeremuak %7,8ez iragan dira(4758 ha eta hauetan 370 biologikoan).Baratzeki sailean ereaktibitateak garatu dira (1340ha eta hauetan 37 biologikoan).Zereal mailan, bilketak %19eziragan dira. Hegazti sailean, LurBerrik bere garapena segitzendu bereziki oilasko mailan idekiduen sail berriarekin. Banaketasailean ere (Gamm Vert, Mr Bricolage),goititze azkarra lortu du(%7). Erregai mailan, gorapenhandia ezagutu du Massondolantegia hartuz geroztik (%13).

Beste sail batzuetan, zailtasunbatzu ezagutu ditu hala nolaLabeyrie enpresan, gibel merkatuarenapaltze batekin. Bestalde,Lur Berrik haragi saileankontrolatzen zuen Arcadie Sud-Ouest enpresa nekezian izanez,iraunbide judizialean ezarria izanzen 2020ko uztailaren 6an. LurBerri, Frantzia mailan haragi saileanari den Bigard taldearekinuztartu zen eta auzitegiak onartuzuen horiek egin eskaintza, Angelukohiltegiaren hartzeko baitaere Tarbes, Auch eta Mont deMarsanen ziren guneak. Haatik,Donapaleun kokatua denPedavia ez zen partaidetza hortansartu. Saprimex/Carnivore,Marseillako enpresak hartuzuen.

Lur Berrik, barneko ibilmoldeaere aldatu du. Orain arte haragieta landare sailetan barreatuakziren aktibitateak, bateratu ditu"laborantza" poloa sortuz. Sarehuntako ekoizpenak, polo bereankudeatuak izanen dira hemendikaitzina eta polo hunenburu, Frédéric Hialé izendatuaizan da. Lur Berriko zuzendarinagusi axuant kargua ukanendu.

Lurzaindiak laborari batbilatzendu Arüe herrian plantatzeko

Lurzaindiak, laborari bat instalatunahi du Arüen duen etxaldebatean. 9 ha kondatzen ditu etahazkuntza edo zereal egitekoegokia dela dio elkarteak. Instalatunahi duenak, laborantzabiologikoan ari beharko dueta ez da eraikuntzarik egitenahalko. Eskaintza hau, deia instalatuakdireneri idekia da ere.Xehetasun gehiago ukaiteko,deitzen ahal da 07 81 59 65 77.Interesatua denak, bere kandidaturabidali behar du martxoaren10a aitzin, Lurzaindia HaizeBerri 64120 Izura-Azme edoinfo@lurzaindia.eu.

Ihauteriak ezeztatuak Donapaleun!

Joan den ibiakoitzean, ihauteriakegitekoak ziren Donapaleun.Dei bat egina zen sentsuhortan bainan azkenean egitekobaimenik ez ukanez, antolatzaileekezeztatu dute. Joan denurtean bezala. Espero helduden urtean posible izanen dela!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3583. zbk

Gure Hitza | 2021/03/04

Dezagun kanta

Peio Jorajuria

Perseverance robot ibiltaria igorria izan daMarte planetara, ikergailu sofistikatuenezosatua, supercam eta beste. Berehala irudiederrak helarazi ditu gauden lurtarreri,miresmena sustatuz bazterretan. Hangohaizea ere entzun da eta errana izan da Marterenkantua honaino etorri zaigula. Hemenaldiz beste kanturik da. Kantuak haizea ezdu alde. Haizeak nahiago ditu Larrungomazeletako sute klandestino nigargarriakbuhatu, ezinez eta kantua airatzen lagundu.Frantses estatuko lurretan, kantua eta kulturazbeztitua den guzia ezdeus gisa kontsideratuakdira, bigarren graduko ahusagailu.Alta, bizi dugun egoera sanitarioak gutarteansustatu duen ilunduratik atera nahibadugu, zer da hobe irria eta kantua baino?

Gure herrian ostiral arratsetan hamar-dozenabat lagun biltzen ginen kantuz aritzeko,sinpleki, gutarteko musikari adiskide bateklagundurik. Bi bozetan, ahal ginuelarik. Zeren,egia erran, ez gira denak errexiñolak.Batzuk...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016