Euskal diaspora | 2021eko Martxoaren 04a
"Bizi gira... kutxa bira" kanpainak EH osoa zeharkatuko du, Diasporan hasirik
Joseba Etxarri
VIEDMA, ARGENTINA.
EuskalHerri osokoa den kanpaina bat,Diasporan (Argentinan, PatagoniakoViedma eta Patagonesko AberriEtxea Euskal Etxea lagun) abiarazi,Diaspora ere gurea dela eta EuskalHerria dela aldarrikatuz: hori eginendu martxoaren 20an EuskalHerriko Ipar eta Hego aldeak urteguziz ekintzez eta ekimenez lotueta elgar-ezagutarazten lanean ariden Iparra Hegoa elkarteak "Bizigira... kutxa bira" kanpainarekin.Koronabirusaren karietara mugitzea,harremantzea edo(ta) biltzeaoztopatu edo debekaturik, nonbrehandiko Korrika eta Herri Urratsbezalako euskal bestak kantzelaturik,egoera hori gainditu nahi ukandute. "Jendea mugitzea ez da libro,baina kutxa bat mugitzen ahalda", pentsatu zuten eta zurezkoeuskal kutxa tipi bat eginarazi dute,herriz herri ibiliko dena, eduki berezizbetetzeko.
"Herritarrek bideoak, EuskalHerriarekikoeta euskararekikoagiantza,asmo eta xedeak adieraztendituzten mezu eta aldarrikapenaksartuko dituzte kutxan",azaltzen dute. Bere ibileran, kutxakAmets Arzallus bertsulariak idatzi‘Hitza da gure lurra’ testua eramanendu, Euskal Herri osoari zuzendua,pasatzen den herri guzietanirakurrikodena. Eta kanpainaestreinatuz, Diasporan irakurrikoda, aurten euskalgintzan 20 urtebetetzen ari den Viedmako EuskalEtxean, bat eginik Euskal Herriaeta bere Diaspora partaidetza etapartzuergo bereziki sinboliko honekin.Lehenago entseatu ziren Diasporakolagunak Korrika bezalakoeuskal ekimen garrantzitsuak Diasporanhas zitezen, baina orain lortudute "Bizi gira... kutxa bira"-rekinDiasporako euskaldun eta euskaltzaleakeuskalgintzako eta EuskalHerriko parte direla aldarrikatu etaaitortzea.
Kutxa, joan den igandean eramandute Argentinara, urtarriletikGipuzkoako Lazkaon, Maiztegibarnetegian ikasten arizan direnDiasporako kideek. Eta martxoaren20an "Bizi gira... kutxa bira"abiarazi ondotik itzuliko da EuropakoEuskal Herrira, ibilbideahemen segitzeko. “Guretzat garrantzihandia du Diasporak partehartzea Kutxa Biran", azaldu dioteHERRIAri antolatzaileek."ViedmakoEuskal Etxeak Diaspora osoaordezkatuko du, baina gainerakoeuskal etxe guziei ere zabaldu nahidiegu aukera, kutxa heien ekarpenezere bete dezaten”. “Horregatikdeia luzatu nahi diegu: martxoaren20tik apirilaren 8ra bideo labur batgrabatu eta igor diezaguten, kanta,dantza, bertsu, agur bat edo nahiduten mezua euskaraz bildu eta,beren amets eta ilusioak partekatuz.Guk mezu horiek guztiakjaso eta kutxan sartuko ditugu”."Huna behar da igorri: kutxabira@betxepare.eus helbidera, edowhatsappez +33 685379899ra".