Abisuak | 2021eko Martxoaren 04a
Epelondoren xokoa: SUAK SUHAR
Epelondo
Larrun mendi inguruko kasik bi mila hektarea joandira ketan duela bi asteburu. Egun haietan hego beltzak azkarbuhatzen zuen. Bera aldetik abiatu eta Biriatutik Irunerainohedatu zen marra gorria bortu mazelan, suge erraldoia etatematia bailitzan. Beste iturburu batzuk ere atzeman dituzteAzkaine eta Urruñako oihanetan. Eskualdeko suhiltzaileeta prefeturak alta, suak debekatuak zituzten, haize oldebortitzengatik. Sute horien jatorriak ez dira oraino argitu, bainapentsatzen ahal da nahitarakoak direla, batzuek eguraldiazprofitatu behar dutelako bazterrak sakonki garbitzeko: egiaz,ez dute besterik egiten ahal, ezinezkoa omen zaie.
Aldi honetan, suak ez du nehor kolpatu, Ezterenzubinduela zenbait urte bezala. Gogoan duzu irakurle, nola 2002kootsailaren 10 hartan, suak ibiltzaile talde bat setiatu zuen,haietatik bost hilik suertatzen zirela. Garai haietan, gaurkomoduan, suhakak egiteko baimenak premiazkoak ziren, suapiztu zutenek ez zutela deus eskatu. Sutik atera ziren ibiltariekonartu zuten egun hartan, neurri batean, lekuz kanpo aurkituzirela. Bi gizon auzipetu eta gaztigatu ziren afera horren ondotik.Baina hargatik, urte oroz, sute ikusgarriak hedatzen dira guremalkarretan, zilegi ala ez.
Iragan aldian, mugaren bi hegaletan, 200 bat ibiltariarriskutik jalgi zituzten. Zaldiak, pottokak eta betizuak salbatzeaez zuten lortu ordea. Suak, halaber, hainbat erlauntz eramanzituen. Aurten, dena hauts eta errauts denean, erleak polenikgabe egongo dira, gosez hiltzen. Larrunek, dagoeneko, ilargikopaisaia hutsaren irudia du, desolazio bat, batzuek suaz besterikegiten ahal ez dutelako!










