Egun eta bihar | 2021eko Martxoaren 04a
Tematsu!
J-B D
Izurrite tzar hori beti hor-eta,Emmanuel Macron lehendakariabeti tematsu dago. Bizikitematsu! Nihundik ahalaz ez dubeste konfinatzerik nahi, badununbait han bi hilabete hori argieta garbi errana duela eta betisolas berak ditu geroztik. Arrazoinaote du ala ez? Hori geroakerranen du. Egia erran, hetsialditinki bat behar baginu berriz jasan,gauza izigarria litake itxuraguzien arabera. Gobernuburuakere ez du besterik erraiten,ezinbestean baizik ez ginukeelahortaratu behar. Bainan hara,eskualde askotan, gaitza berrizere azkartuz doa. Zer egin beharda? Anitzen gustuko, lekukabederen beharko da konfinatzezerbait. Alde bat ez bada, asteburuetanbederen. Funtsean,hortan dira Niza eta Dunkerquehirietan, bai eta hiri horien ingurukoherrietan. Hor gaindi geroeta eri gehiago bazelakotz,emendatze handia aste parebat barne. Hein bertsuko emendatzeabada bestalde hogoi batdepartamendutan, Iparraldean,Pariseko aldean eta Hego-Ekialdean.Aste huntan berean, igandeaaitzin beraz, ikusiko da horgaindi ere ez denez konfinatzezerbait izan beharko.
Gisa guziz, batzuk diote konfinatzetinki bat ahal bezen beranteginez aise hobe izanendela, beste frangok aldiz untsalazkonfinatze hori beharko zelaja egin joan den hilabetean, etahori ez delakotz egin ederrakbehar ditugula oraino pekatu.Hor ere, nork daki nork duenarrazoina azkenean?











