Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Martxoaren 04a
Senpere
Belar aterpea sutan
Joan den ostegunean, arratsaldehondarrean sua deklaratuda Urguri Eltzauzpean den kanpokobelartegian. Suhiltzaileeninterbentzio lasterrari esker,bizitegia bera babestua izan da.Zorionez kalte materialetan mugatuda suaren sarraskia, belarrundbalak eta tolazko leihorpeasuntsituak izan dira, baita tresnabatzuen artean traktorea ere.Pantxo jabea, izialdura eder batekinkittorik gelditu da.
Bizilekuen Tokiko Programa
Euskal Elkargoak eskatua zuenHerriko-Etxeeri beren iritziaeman zezaten programa huniburuz, huna Senperek emanduen erantzuna. Orokorki, programahori (2.650 bizitegi urtean,3.000 biztanle gehiago errannahi baita 75 bizitegi urteka gureherriarentzat),neurriz kanpokoaiduritzen zako, ez baititu askikontutan hartzenhemengo biztanleenbeharrak,ez eta biztanleenkopurua menperatzen. Gaineratbizitegi sozial edo prezioneurturakoak %44ak dirateke.Herriak nahi luke, egin beharrakdiren bizitegi sozialen kopurua,%60ra finkatua izan dadin, jakinezbiztanleriaren %70ak dretxolukeela. Hunen bitartez senpertarfamilia asko bizitegi sozialedo prezio neurtuzkoaren jabeedo alokatzailebilaka daitezke.Hemen bilduma arin bat baizikez da, bertze gai asko aipagaidira, Herriko-Etxeko webguneanzehazki aztertuak direnak, holabakoitxak bere ideia egiten ahalkodu.
Heriotze
Pena handirekin jakin dugu herritarongi ezagun baten heriotzea77 urterekin, Jacky Feillu.Parisen sorturikoa zen, bainanbere erroak Amotz aldean zitueneta bere herriminak hunathurbilarazi zuen, lanean hasirikDassaultenpresan. Handik lasterBitori bere emaztea duela 3urte zenduarekin muntatu zuenauto-eskola. Ehunka herritar,belaunaldi guzietakoak lagunduditu auto permisaren pasarazten.Bizi publikoan ere parte hartu duanitz alorretan, sindikalista gisa,herrikokontseilari, Spuc batasuneko arduradun, baita Hamalaurabatzordeko buru izanez. Nortasunhandiko gizon eta eleketariaparta hunek, jasanezina zueninjustizia eta ozenki plantatzenzituen bere aldarrikapenak. EritasunakBitoriren bidean eramandu.Penetan gelditzen diren alabaValérie eta Joelle baita hauen familiaeta senide guzieri, doluzkoagurrak bidaltzen dizkiegu.
Ikastolan ate idekitzeak
Martxoaren 6an, larunbat goizarekiniraganen da Zadubi ikastolarenate zabaltzea, urtero egitenden bezala. Seaskak kudeatzendituen ikastolek, aspaldidanikbermaturik dute beren murgiltzeereduak, eragin sakonak emaitendituela euskararen erabilpena etamantentzeari buruz. Garai bateanetxetan ikasten ginuen euskara,orain ikastolek baita eskola elebidunekhartua dute segida horiberen gain, haatik gure hizkuntzarenzaintzak denen inplikaziodinamikoa behar du.
Herriko kontseiluaren bilkura
Azkeneko biltzarra, joan denostegunean, erritmo bizi bateaniragan da, 15 gai zirelarik aztertzeko.Ez du sortu eztabaidazalapartatsurik, puntu gehienakaho batez bozkatuak izandira. Batek aldiz oposizioarenabstentzioa eskaini du, hau zenauzoetako batzordeen sortzeariburuzko deliberamendua. Aipatzekoahaatik, Amotzeko eskolanlaugarren klase bat idekitzekoasmoa dutela eta gaineratelebiduna (errektoreak onartzenbadu bederen). Dena den, eskolarenhanditzeko obrak abiatukodituzte lehenbailehen, 165.000€kostu batendako.










