Kostaldean | 2021eko Martxoaren 04a
Mendia nola geriza hobeki
Bazterrak minbera daude, bizikiminbera, denek gogoan aitzinekoasteburuan sute izigarri batzuk nolakomakurrak egin dituzten Larrunmendiaren alde hortan! Kasik zortziehun hektara erre kiskalduak etakondatu gabe mugaz bestaldekoak,han gaindi mila hektara nunbaithan! Gertakari latza eta hitsa,garbiki erraiteko hitsa baino hitsagoa,ez bada ere jendetan makurrikizan. Nahiz hori gutik egin duen etaeskertu behar dira segur aski erneibili diren suhiltzaileak, badira jendeak,gehienak suhiltzaile horienlaguntzarekin, doi-doietarik eskapatudirenak suaren menetik. Aldiz,badira pottokak erre direnak, suakarrunt setiaturik! Ardiak ere ba. Bestalde,bi borda.
Joan den egunean, bospasei auzapezbildu dira Urruñan, Euskal-Elkargoa babesle kartsu, eta gogorkisalatu dituztefunts hortan gertatuizigarrikeriak! Heientzat ez da dudarik,su horiek hola piztu dituztenakez ditazke izan artetan han edohemen mendia garbitu nahiz su batedo beste pizten dituzten horietarik, bainan dira zinez gaixtagin atrebitu hutsak,gisa hartarat behar direnak zigortuakizan. Ageriko da zer jalgiko denhortakoak direnek akulatzen ari dituztenikerketa horietarik bainan denek nahiginuke jakin egiaz egi zer gertatu den.Anartean, bildu diren hautetsiek argi etagarbi agertu dituzte beren arranguraguziz saminak. Harrituak eta sesituaknolako kalteak izan diren Saratik hasteeta Biriatuko zolaraino, Hendaia joarte, Azkainen gaindi. Ziburu ere hunkiadenen buru, zeren-eta Urruñakolurretan da Ziburuko mendia deitzendena eta horko lur gehienen jabe daZiburuko herria. Joan den udazkeneanbazituen hor zernahi zuhaitz gazte landatuak,23.000 euro gostarik, eta denakerre dira!
Bildu diren hautetsiek osoki beren gainhartu dituzte Solange Demarcq-EguigurenBiriatuko auzapezaren solasak,arrunt harritua eta sesitua ikusiz 260hektara erre direla Xoldokogaina aldean!
Bestalde, nola sutea hedatzearekingaitzeko haizea ere bazen, haize horrekharrotu hautsak jautsi dira DonibaneLohizune alderat, Urdazuri ibaiarenhegiraino, han gaindi ere bazterrakazkarki zikinduz.
Horiek hola, bildu diren hautetsiek ahobatez erabaki dute behar diren urratsguzien akulatzea, eta gostaia gosta,mendi guziari berriz lehenbailehenemaiteko bere betiko itxura paregabea.Bai eta ondoko urtetan gero etaarta gehiagorekin segitzeko eskualdehortako egoera. Holakorik ez dadienberriz gerta! Ageri batean, Euskal-Elkargoak goraki dio berak ere sailhortan erne segituko duela, holakosaila guziz premiatsua daukala-eta.Eta badira, Urruñan bereziki, menditarrakjadanik hasiak arbola landatzensuak funditu lurretan, mendiaren alderatekoatxikimenduaren agertzeko ezditakeela urrats baliosagorik.Goseak ez ditzan hil: sute horien ondorioahau ere, badira zernahi abere,mota guzietarik, alde bat mendiandirenak eta mendia larrutua izanezez dute jatekorik, edo ez aski segurik.Hendaian, multxo bat muntatu da jatekoabiltzen duena abere gaixo horienpazkatzeko. Izan zaldi, pottoka, behi,betizu, ardi, xakur, gatu eta beste. Baieta berdin urtxintxa eta gau-ainara.Urruñan ere badira abere horien pazkatzenarizan direnak eta holakoekbadute segur mereximendu











