Azalekoa | 2021eko Martxoaren 25a

Plaza berpiztuz, ibarra bizi!

M.O.

Lekunberriko plaza
Lekunberriko%20plaza

Iratiko mendira joaitean nork ez du ikusi Lekunberri zeharkatzean bi ostatu zeudela. Biak segidarik gabe izanez, lehena hetsia eta bestea hestekotan, jakin dugu aldaketak zirela, joan gira Jojo Goyneheix herriko auzapezarekin solastatzera.

Herriko ostatuek, bizia emaiten

Jojo Goyneheix-ek erraiten zaukun ostatubat jadanik hetsia izanez, jakin zutelarikbigarrena ere bide beretik zoala, HerrikoEtxea eta "Hergarai Bizi" elkartea bilduziren gogoetatzeko komertzio horienberpizteko zer egiten ahal zuten. Bi egiturenartean adosturik bideragarritasunazterketa (étude de faisabilité) egiten hasiziren. Azterketa horrek, ikerketa proiektuarenkontzeptu guziak aztertzen ditu,lortu nahi den helburuaren arabera finkatzendituena (kalitatea, kostua, epea...).Gogoeta hortan sartzera zoatzila jakindute bi ostatuak salduak izan zirela denenplazerarentzat, herriko auzapezak zioenbezala, herri bati bizia emaiten duelakoz.

Larrañeta ostatua

Jojo Goyneheix-ek esplikatzen zaukungaraian Larrañeta ostatua epizeria, edantegiaeta jatetxea zela, azken urte hauetansegidarik ez izanez hetsirik zegoen.Plazerekin jakin zuten proiektu bat abiatzenzela, lekukoak diren Gilles eta LydiaGachin artzain soil direnek zutela segidahartzen. Aphanize mendian (Behorlegikaskoan) senar-emaztek ardiak bazkazatxikitzen dituzte eta nahi zuten bizitegibat atzeman. Larrañeta ostatuaz interesatuakizanez, paradaz baliatuz erosi dute.Lekunberriko auzapezak zioen ostatuhori lehen ere artzainentzat geldialdi lekuezagutu zuela, egoitza hortan aitzinekoenbide beretik gaur ere segida hartua delapozik agertu da. Plantatuko den bikoteakberak jadanik ekoizten dituen janariaksalduko ditu, besteak beste: gasna, aratxekieta urdeki. Horrez gain jateko moldeaere izanen da, snack gisako jatetxeaproposatuko baitute.

Murgiartenia hotela

Etxearen izena Murgiartenia bada, gehiagoezagutua da "Bar du Fronton" bezala.Etxe hortako jabeek ostatuaz gainlaborantza ere eraman dute, erretretakoadinera etorriak zirela segida bat norbaitieman nahi zuten. Jean-Philippe etaRégine Dutrey jadanik laborariak direnakinteresatuak agertu dira. Jojo Goyneheixekerraiten zaukun bikotearen segidarakoseme-alabak ere laborantzarako gostuaizanez, aita-amekin batean lanean ari direla,familia oso baten proiektua dutela gauzatuko.Murgiartenian "Landetxe" deitzendiren gune bat dute idekiko, baserrikoostatu hortan proposatuko dituzte jadanikmerkatuetan saltzen dituzten ekoizpenaketa hauekin batean edozein jatetxe bezalaapairuak proposatuko dituzte.

Ibar bati indarra emaiten

Lekunberriko auzapezarentzat bi proiektuakosagarriak direla zioen, bi familiekesperientzia daukatela, "ez dira deusetarikabiatzen". Horrez gain bi proiektuetan,ondotik heldu den belaunaldiak ere laborantzarakotira ukanez, egitasmo indartsuagoada.Hergarai ibarrean ostaturik ez izanez,holako guneetan pertsona batzuk plantatzea,jadanik ziren komertzioen segidahartuz, inportantea da, gainera laborantzaeta jatetxea uztartuz.Hergarai ibarrean bada pasaia, ez bakarrikGaraziko Irati aldean ibiltzeko, bainaere Zubero aldera pasatzen diren %70akguti gora behera hortik pasatzen dira.Lekunberriko plazak bizitasun zerbait hartukobadu, Hergarai ibar osoaren onerakoizanen dela dudarik ez du. Pasaian ibilikodirenek geldialdi goxo baten egitekoaitzakia ukanen dute, Garaziko ekoizpenonak dastatuz!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2021/03/25

Kriaxera: babesteko sinatutako protokoloa

Kriaxera:%20babesteko%20sinatutako%20protokoloa

Joan den martxoaren 9an,hazleak, sindikatuak eta hautetsiakPrefeturan bildu dira,protokolo bat izenpetu dute,kriaxera arraza zaintzeko gisan.Protokolo horrek derogaziobat, kutsadura gertatzenbalitz, ohiko kudeaketa salbuesteasuposatzen du etaberantenez berrikuspen klausulaaurreikusten du ekainabururatzean.Esperimentazio horrentzatIsabelle Pargade Hazparnekoauzapez eta Euskal Elkargokolaborantzaz arduratzen denpresidente-ordeak azaldu du55.000€ko diru laguntza emanaizan dela.


...

Irakurri segida

3586. zbk

Gure Hitza | 2021/03/25

Gaur egin dezakeguna, biharko ez utzi

Azken denbora hauetan entzuten da, Inseekagertu zenbakietan oinarrituz, Ipar EuskalHerrian herrietako populazioaren kopuruaemendatzera doala. Duela oraino ez hainaspaldi 300.000 biztanle inguru ginen,azken urte hauetan emendatzera joan dena,gaur egun kasik 313.000ko bat girelarik.Ohartzen gira, bereziki Lapurdi kostalderahurbiltzerakoan, herri batzuk zeharkatzean,zenbat eraikin berri eginak edo(ta) egiten aridiren, baieztatuz entzuten ditugun populaziozenbakien gorakada.

Hori entzuterakoan gogoeta batzuksorrarazten dauzkit, herritar berri horiekEuskal Herrira bizitzera eta lan egiteraetortzen direlarik, ea dakiten eskualdehunek bere berezitasunak dituela? Ala besteedozein lurraldeetako xoko batera etortzenbalira bezala hemen plantatzen dira?Iduritzen zait gehienak ez direla ohartzenhemen gure hizkuntza propioa badugula, ezeta kultur ohidura azkarrak oraino bizi direla.Horrek kezka sortzen daut, jakinez euskaragaltzen ari dela eta, gure hizkuntzasalbatu nahi badugu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016