Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Martxoaren 25a
Aiherra
Heriotze
Abarratiako Marie RoseDalle Mule pausatu da.Arraiduansortua, helduden azaroan 91 urte eginbeharrak zituen. Gazterik Pariserajoanik lan egitera, kozinergisa, Pariseko ostatu handietanlan egin zuen (horrek erran nahidu jende handi edo nazionalmailan ezagutuak zirenak zituelaerrezibitzen bere jatetxean),hondarrerabere kondu 10 urtezostatu edo jatetxe bat kudeaturik.Erretreta hartuz geroz sorterrianbere senar zenarekin eraikiAbarratia etxean biziaren azkenpartea iragan du. Azken 2 urteetanaldiz, ezindurik Bordelekoxahar etxe batean sartu zen, semearenondoan izaiteko gisan.Marie Roseren ehorzketak joanden ostegun goizean iragan zirenAiherrako elizan.Gure doluminak uzten dituenHenri Barbier anaiari, Jean-Lucsemeari, hauen familiakoeri etaahaidego guziari.
Gozategia ostatuan laneskaintza
Aiherrako Gozategia ostatuaklangile bat xerkatzen du, zerbitzarigisa, astean 35 orenezgutxienez lan egiteko. Lankontratu mugagabea da, etalan sariarentzat, orenka SMICdelakoa proposatua da. Konpetentzienarabera, hau aldaliteke eta euskara jakitea preziatualiteke. Lanpostuaz interesatuakdirenentzat, huna Gozategiajatetxearen tel zenbakia:05 59 55 02 13.
"Bizi gira...kutxa bira"ekitaldia Aiherran
Zer da xuxen ekitaldi hau? Apirilaren11n gure herritik pasatukoden gertakaria da. Lehen aldiada ekitaldi hau antolatzen dela,eta herrigintza bizirik atxikitzeahelburu du. Alabaina oraikoneurri sanitarioengatik jendeariez bazaio posible mugitzea, zurezkoeuskal kutxa tipi bat aldizmugitzen ahal da, herriz herriibiliko dena, mezu bat barnean,Euskal Herriko itzulia eginez,Argentinatik martxoaren 20anibilaldia abiaturik. Zurezko euskalkutxa ttipia Euskal Herrian barna herriz herri dabil oraineta gure herrira apirilaren 11nItsasutik jinen zauku, igandearekin(16:00). Ondotik Baigorrialdera joan beharra da eta geroNafarroara, ibilaldia maiatzaren30ean Segura herrian bururatzekogisan.Apirilaren 11n kutxa etorrikodenean, herriko plazan bildukogira antzuolarrek landatu pagoarenondoan. Karia hortaraproposatuko den animazioarenberri ukanen duzue ondokoasteetan.
Herriko bestak ekainean
Berrikitan besta komitekoak bilduziren. Joan den urtean pandemiaistorioengatik ez baldinbazen herriko bestarik izan, aurtenantolatzen ahalko direnezez dakite oraino. Halere, esperantzazbeterik, datak finkatudituzte, eta egoera ezberdinenaraberako programen aipatzenhasi dira. Geroak erranen, bainaanartean oroit aurtengo Aiherrakobestak ekainaren 18, 19, 20eta 21ean iragan behar luketela!










