Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2021eko Martxoaren 25a
Donibane Garazi
Bultza... korrika!
Aurten ez dugu Korrika ikustekoparadarik ukanen. BainaAEK-ko kideak ez dira etsiturikgelditu eta Garazi-BaigorrikoGau Eskolak gomitatzen gaitu,martxoaren 28an (12:00) Bultzadeitu ekimenean parte hartzera.Euskaltzaleek hitzordua HerrikoEtxe aitzinean emana dute.Egitaraua: ekitaldiaren abiatzeabertsutan (12:00); ondotikmarrazkia zuzenean; AEK-renmezuaren irakurketa; "EuskalHerrian euskaraz" denek emaniketa bururatzeko "talde-argazkia".Galdegina da bakoitzakedateko eta jatekoa ekartzea.Bultza euskara eta igande arte!
Etorbide elkartearen biltzarnagusia
Joan den larunbat goizean, martxoaren20an, iragan da Etorbideelkartearen biltzar nagusiaDonibane Garaziko Cité Administrativeegoitzako gela batean.2018ko maiatzean sortu zenEtorbide elkartea migratzaileedo etorkineri behar-beharrezkoaduten laguntza ekartzeko.Badu kasik hiru urte beraz bereildoa badaramala Etorbidek.Euskal Herriko "Etorkinekin"kolektiboaren partaide da, beste11 elkarterekin. EtorbidekoAñamari Costera eta BéatriceMainhaguietek kudeatu dutebiltzar nagusia, iragan urtekoharat-hunatak, diru kontuak etageroari buruzko perspektibakeztabaidaraziz. Aitortu behar daCovid-19ak sustatu duen egoerasanitarioak gauzak zaildu dituela.2020an ez da animaziorikegin ahal izan, salbu martxoanIzpuran, "Herriko bozak" antzerkiapublikoari erakutsiz.
Dirusartze guti beraz alde hortatik.Beharrik hor dira bihotz onekodiru emaile leialak (7.275€) etaGarazi-Baigorri eskualdeko 22Herriko Etxe, 44etatik, 6.500€-ren eskaintzaileak.Etorbidek bost gazte (16-19urte) laguntzen ditu beren formakuntzan,CAP, BacPro etagisa horietako ikasketetan. Bestalde,gizon bat eta hiru familiaere laguntzen ditu. 43 urtekogizona etxe batean aterpetuada hiru urte huntan. DonibaneGarazin bada ere familiabat, ama bere bi alabekin,osoki elkartearen gain, HerrikoEtxeak diru laguntza bat eskainirik.Donibane Garazin beti,beste familia bat, aitamak lauhaurrekin, aitzinttoan Arrosanzaudenak. Eta Baigorrin bestefamilia bat, aitamak beren hiruhaurrekin, herriak prestatutakoapartamendu batean, herritarlaguntzaile multxo batez sustengatua.Etorbidek ahal denlaguntza ekarki diote deneri,alokairua ordaindu, lana bilatu,eskolatzea segurtatu, bide garraioakantolatu, janari bilketaerrextu, urrats administratiboakbete...
Merezimendu handikourratsak, boluntarioek bihotzonez betetzen dituztenak. Bainanezin uka jende horiek prekarietateandaudela. Beharrikhor dira, ezinbesteko partzuer,Bihotzeko Ostatu, Epizeria Sozial,Sokorri Katoliko eta beste.Badu hiru urte nunbaitan familiahoriek hemen gaindi daudela.Administrazioak hemen gaindiegoiteko geriza ofiziala errefusatuadiote. Oraindik bi urtebadute bigarren galde batenegiteko eta eza ukaiten badutekanporatuak izanen dira. Elkarteakdena eginen du bi urtehorietan geriza horren ardiesteko,Cimade bezalako egiturakondoan dituela aitzina jotzeko.Hain zuzen, Cimade elkartekoordezkariak ez ditu gordegaurko egoera sanitarioaketa gobernuak terrorismoarenaitzakian eraiki duen urgentziaegoerak oraindik gehiagozaildu dutela etorkinen bizia.
Dena den, perspektiba ilunenaitzinean, elkartasuna sekulabaino beharrezkoagoa da, baijendeen aldetik, bai herrienaldetik, gure xokoetan ere migratzaileekukan ditzaten esperantzaizpi zenbait. Deia luzatuada beraz ahal duten guziek bidepoxiño baten egitea Etorbiderekin,denek elkar lauzkatuz baitiragauzak aitzinatuko.











