Ba ote dakixu? | 2021eko Martxoaren 25a
Duela 150 urte, Pariseko Komuna (3/12)
1871ko martxoaren 18ko jazarraldiaez zuen iraultzailebatzorde batek antolatu, joanden astean erran bezala, mugimenduespontaneoa izan zen.Federatuen batzorde zentralakez zuen berehala egoerarenkontrola ukan. Martxoaren21ean, mila manifestari, bonapartistaketa erregetiarrak, Vendômeplazan bildu ziren AitzindaritzaGorenaren hotela ebakuatzeko.Federatuen kontraborrokatu ziren eta tiroketaodoltsu bat gertatu zen (hamarbat jende hil ziren). Ber egunean,batzorde zentralak Naziobiltzarraren dekretuak ezeztatuzituen eta neurri berriakdeliberatu:luzamen berri bat merkataritzazorren mailan, Mont-de-Piétékogauzen saltzeko debekua,Guardia Nazionalen soldata berrizezartzea, alokatzaileen kanporatzekodebekua. Autoritatepolitika berri bat instalatu zen.Arduradun politiko batzuk nahizuten, halere, gatazka saihestu.Georges Clemenceau-k, partikularki,Pariseko diputatu gisa,dena egin zuen konponbide batatzemaiteko.
Pariseko batzordezentraletik Versailles-eko gobernurajoan-jin bat baino gehiagoegin zituen proposamen horrekin:Pariseko herriko bozakantolatu, komuna iraultzailebaten proklamazioa saihesteko.Baina, bi alderdiek konponbidehori ez zuten onartu. Batzordezentralak Errepublika nahi zuensalbatu eta podere demokratikobat nahi zuen finkatu. Horretako,martxoaren 26an, herrihauteskundeak antolatu zituen.Martxoaren 28an, Pariseko KomunaHerriko Etxean proklamatuzen, bihotz berotasun handiarekin.Egiazko sezesio bat (apirilaren19an, batzorde zentralak formulahori ukanen zuen: "Komunapodere bakarra da; bere autonomiaabsolutua da". Gerla zibilaideki zen.
"Parise gaztigatu beharda!"
Bere aldetik, Versailles-eko gobernuakbere hautua jada eginzuen, bi jeneral hil izan zirelarikmartxoaren 18an. Gerlaren hautua.Berehala, Jules Favrek, kanpoarazoetako ministroak, hitzmendekatzaileak ukan zituen:"Jazarraldiarekin ez da hitzartzenahal. Menperatu behar da, Parisegaztigatu behar da!". Baina,jazarraldiko lehen egunetan,apiril hastapena arte, Thiers-engobernuak ez zuen deusik egin.Egia erraiteko, ez zuen gauzahandirik egiten ahal. Armistiziokobaldintzak frantses armada40.000 soldadutara mugatuazuen. Gobernuaren posizioaahula zen. Horretako, Marx-ek,1871n idatzi zuen liburuan ("Gerlazibila Frantzian"), Komunakparada eder bat huts egin zuelaVersailles-eko indarren kontrakoarmarik ez eramateagatik jazarraldiarenlehen egunetan idatzizuen. Hautu horrekin, Thiers-idenbora utziko zuten armadaazkartzeko eta berriz antolatze- ko. Thiers-ek armadaSatoryko kanpamenduan,Versailles-enondoan, bildu zuen,biztanle zibiletatikurrun. Propagandaintentsibo bat eramanzuen soldaduenartean. Kasetak, zeinetankomunarenkideak hiltzaile bezalaerakutsiak baitziren,hedatuak ziren gizonguzieri beren herraazkartzeko.
Thiers-ekMac Mahon jeneralaizendatu zuen tropenburuzagi gisa. Gainera,Bismarck-ekinfrantses armadarenazkartzea negoziatu zuen. Berehelburua lortuko zuen. Armada130.000 soldadu arte ahal zuengoititu eta 60 000 gerlako presoaskatzea lortu zuen (orotarat,310.000 baziren). Ordainetan,bake hitzarmeneko baldintzakoraino gogortuak ziren. Akordiohorrekin, Thiers-en gobernuakbehar zituen indarrak ukanenzituen Parise oldarrean atakatzekobaina lehenik Parise ingurukogotorlekuak berriz hartubehar zituen. Komunak, berealdetik, teorian, 200 000 guardianazional bazituen baina egiazki60 000 gizon bakarrik borrokatukoziren. Indarren desorekahandia zen baina, halere, bi hilabetez,Komunak esperientziapolitiko iraultzailea eramanenzuen.










