Herriz Herri - Hazparne (L) | 2021eko Martxoaren 25a
Hazparne
Libertimenturaz
Libertimendua Libertimenturazbilakatu da martxoaren 13an,larunbat goizez Hazparnen. Bizikidiskretuki arizan dira prestaketa lanetanHazparne eta inguruko herribatzuetako gazteak. Biziki diskretukihedatu da ere hitzordua... etajendea etorri.Dantza, antzerki, bertsu entzun etaikusi da; denak kalitate handikoak.Azken denboretan gure inguruangertatuak jorratu dira: Lauak lantegikokanporatzeak, Lehengo Hazparne,jaka horiak, Bake Artisauak,Ttattola, etxebizitza arazoak, auzapezohia eta oraikoa eta... beste.Bakotxak berea hartu du eta jendealoriatu da.
Pierre Duhour karrika
Martxoaren 15ean, zeremonia batizan da Lapurdiko aparkalekuan,Ezkia ikastolara doan karrikarenpuntan. Horrat bilduak zirenhogei bat pertsona karrika horrenbataiatzeko. Pierre Duhour karrikadeitu dute.1890ean Beskoitzen sortu zenPierre Duhour. EzkontzearekinHazketa Xoritean plantatu zen. Hamabosturtez itsas gizon izan eta,zernahi ofizio egin zuen ondotik.Bainan ospea eman dion egitatea berezia da: biziki luzaz Eskualdunaeta Herria kasetetan 2.000 artikuluzgoiti euskaraz idatzi ditu. Bestaldeidatzi omen du frantsesezere. Luma bizia zuela erran da.Familiakoak hor ziren auzapezaeta kulturaz arduratzen den JosephLafitteren inguruan, bainanere ikastolako haurrak. Hauekbertsu batzu eskaini dizkiote PierreDuhour zenari.
Bultza
Honela deitzen da AEK, helduerieuskara erakusteaz arduratzenden elkarteak abiatu duen kanpaina.Bi urtetarik egiten den Korrikaez da eginen aurten, denek ezagutzenditugun arrazoiengatik.Beraz Korrikak pizten duen biziaeta diru pixka baten biltzeko eregertakari batzu apailatuak dira.Horietarik bat iraganen da Hazparnen,beste Iparraldeko hamarherrietanbezala. Jendea deitua daelgarretaratzerat eliza saihetsekoplazan eguerditan. Elgarrekin kantuzartzeko parada. Bereziki kantatukoda "Euskal Herrian euskaraz"kantua. Izanen dira ere bertsu,marrazkilarieta beste animaziobatzu. Bultza AEK eta Bultza euskara!!











