Kostaldean | 2021eko Martxoaren 25a

Txema Egiguren

Txema Egiguren

Hendaian, bazterrak bat-batean ilundu dira berria hedatudelarik Txema Egiguren zendu zela. Oraino arras gaztea,hiru haurren aita, eragin zabaleko gizona, errotik Euskal-Herriariatxikia, gure mintzairaren eta gure kulturaren zerbitzarisuhar, biziki ezagutua Hendaian berean bai eta Euskal-Herriguzian gaindi. Zonbat urrats ez du egin, eta beti kar berarekin,dela ikastolen alde, dela gure ohidura ederrenen sustatzeko.Duela hamabost urte, bere lagun batzuekin sortu zuenHendaiako Danborrada, laster handitu eta azkartu zena. Geroztik,Bixintxokari, danborrada horrek nola ez ditu airostueta harrotu herriko bestak, zernahi atabalari elgarretaratuzgiro alegera batean!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2021/03/25

Raphael Lassallette

Raphael Lassallette
Raphael%20Lassallette

Hendaian, bi dolu handi aste berean,RaphaelLassallette pausatu da 84 urtetan.Luzaz erakasle izana, eta guziz preziatua,politikari lotuzen arras gazterik,alderdisozialistarenkondu. Auzapezegon zenhogoi urtez(1981-2001)obra asko etaasko akuilatuz,hala nolaS o k o b u r uauzoaldearengarapenaeta deskantsu-portua,ez bazen ere hastehartan segurikdeneng u s t u k o a.Kontseilu Jeneralean ere egon zen 13 urte(1988-2001). Fededun argia eta jarraikia,biziki mintza errexa, jendetasun goxo batenaxola handia bazuena. Euskaldungoaz erearrangura handia zaukana, ikastola sustatuzeta berak euskara ikasteraino. Ohidureriazkar atxikia, agorrileko euskal-bestarenalde azkarki bermatuz besteak beste.


...

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/03/25

Konsortzio herri-elkargoan

Hiru auzapezak, Txomin Sagarzazu, Jose Antonio Clavero eta Kotte Ecenarro
Hiru%20auzapezak_%20Txomin%20Sagarzazu_%20Jose%20Antonio%20Clavero%20eta%20Kotte%20Ecenarro

Mugaren hegiko hiru hiri elgartzen ditu Konsortziodeitu elkargoak, elkarlan askorensustatzeagatik, Hendaia, Irun eta Hondarribia.Biltzar nagusia egin da iragan astean.Kultur, kirol eta beste sail askotan nahi dute aitzina segitu, oraiko giroak ez badituere gauzak errexten. Hiru auzapezak diraaldizka elkargoburu. Urte batentzat karguhori hartu du Jose Antonio Clavero Irungoauzapezak.


...

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/03/25

Donibanen Herri Berri beti aparkaleku handiaren kontra

Donibane Lohizunen, obra handiak aurtenhastekoak dira, Foch plazaren etainguruko karrika horien antolaketa eta horberean sei ehun bat autoren aparkalekuhandi baten muntatzea lurpez eta urpez.Joan den larunbatean, Herri Berri abertzaletaldeak prentsaurreko bat egin duobra horien tokian berean. Garbiki errandute aparkaleku horren kontra direla. Hastetikhala izan direla eta beti hala daudela. Hoinbeste autoren horrat ekarrarazteak ezduela deus onik. Aise galkadura eta kutsaduragehiago izanen dela, denen kaltetan.Kutsadura horren beldurrarekin taldekokide zonbait agertu dira gisa hartarat jauntziak.Itxuren arabera aparkaleku hori eginenda bizkitartean bainan prentsaurrekoamuntatu dutenek nahi zuten deplauki erakutsiarrunt kontra direla eta kontra egonenere, sos bat sekulan bozkatu gabeproiektu horrentzat. Nahi dute donibandarrekhori jakin dezaten eta untsa burutanhartu. Gaineratiko obra zonbait onartzendituzte, beste asko ez.


...

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/03/25

Odol emaitea Ziburun

Odola eskas dela artategietan, bi egunezsegidan, martxoak 30 eta 31, asteartea eta asteazkena, arratsaldeko 3etarik 7etarat,odola emaiten ahalko da Ziburun, kirolzelaitik hurbileko bilgune berrian. Aldia aitzinetiksegurtatu behar internetez idatzizmon-rdv-dondesang.


...

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/03/25

Hendaiaren izenaz

"Hendaian nago xoraturikan", hori kantatzenzuen Iparragirre bertsulari famatuak.Herri horren izenaz preseski Oroitzaelkarteak, historiaz eta ondareaz azkarkiarduratzenden elkarteak, bere internetekogunean plazaratu du lan bat arras interesgarria,Pierre Thillaud herritar ikerleakmoldatu bere bederatzigarren "pintxoa".Erakutsiz herriaren izena bera hamabostgisetarat segurik idatzi dela mendeak jineta mendeak joan. Lehen hizkia "H" edo"E", azkena "A" edo "E", nun ez den "I". Eta nundik heldu da izen hori? Batzuentzat"handi" eta "ibi" elgarri josiz, beste batzuengustuko "handi" eta "ibai". Gaur guti ibiltzendelarik "ibi" hori, frantsesez "gué" dena.Beste puntu bat ez dena argitua, herrikoarmarrietan zendako batean ikusten denbalea eta bestean izurdea.


...

Irakurri segida

Kostaldean | 2021/03/25

Eskola berri bat Hendaian

Gora-behera frangoren ondotik, aspaldikoxede bat gauzatuko da Hendaian. Obranhasiak dira eskola giristino berri baten eraikitzekoHondartzaldean. 12 gela izanen diraeta obrak bururatuak behar litazke hemendikurteño baten buruko. Horrat jinen diraorain arte Pierre-Loti karrikako gela xaharretandiren haurrak. Jadanik hor den eraikinaxaharberrituko dute eta gero parrokiakbaliatuko du bilkura askoren egiteko.


...

Irakurri segida

3586. zbk

Gure Hitza | 2021/03/25

Gaur egin dezakeguna, biharko ez utzi

Azken denbora hauetan entzuten da, Inseekagertu zenbakietan oinarrituz, Ipar EuskalHerrian herrietako populazioaren kopuruaemendatzera doala. Duela oraino ez hainaspaldi 300.000 biztanle inguru ginen,azken urte hauetan emendatzera joan dena,gaur egun kasik 313.000ko bat girelarik.Ohartzen gira, bereziki Lapurdi kostalderahurbiltzerakoan, herri batzuk zeharkatzean,zenbat eraikin berri eginak edo(ta) egiten aridiren, baieztatuz entzuten ditugun populaziozenbakien gorakada.

Hori entzuterakoan gogoeta batzuksorrarazten dauzkit, herritar berri horiekEuskal Herrira bizitzera eta lan egiteraetortzen direlarik, ea dakiten eskualdehunek bere berezitasunak dituela? Ala besteedozein lurraldeetako xoko batera etortzenbalira bezala hemen plantatzen dira?Iduritzen zait gehienak ez direla ohartzenhemen gure hizkuntza propioa badugula, ezeta kultur ohidura azkarrak oraino bizi direla.Horrek kezka sortzen daut, jakinez euskaragaltzen ari dela eta, gure hizkuntzasalbatu nahi badugu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016