Gure Hitza | 2021eko Martxoaren 25a

Gaur egin dezakeguna, biharko ez utzi

Azken denbora hauetan entzuten da, Inseekagertu zenbakietan oinarrituz, Ipar EuskalHerrian herrietako populazioaren kopuruaemendatzera doala. Duela oraino ez hainaspaldi 300.000 biztanle inguru ginen,azken urte hauetan emendatzera joan dena,gaur egun kasik 313.000ko bat girelarik.Ohartzen gira, bereziki Lapurdi kostalderahurbiltzerakoan, herri batzuk zeharkatzean,zenbat eraikin berri eginak edo(ta) egiten aridiren, baieztatuz entzuten ditugun populaziozenbakien gorakada.

Hori entzuterakoan gogoeta batzuksorrarazten dauzkit, herritar berri horiekEuskal Herrira bizitzera eta lan egiteraetortzen direlarik, ea dakiten eskualdehunek bere berezitasunak dituela? Ala besteedozein lurraldeetako xoko batera etortzenbalira bezala hemen plantatzen dira?Iduritzen zait gehienak ez direla ohartzenhemen gure hizkuntza propioa badugula, ezeta kultur ohidura azkarrak oraino bizi direla.Horrek kezka sortzen daut, jakinez euskaragaltzen ari dela eta, gure hizkuntzasalbatu nahi badugu beharrezkoa da gureegunerokotasunean mintza gaitezen.Ez dut leporatu nahi jende berri horienetorrera, baina erakutsi behar diegu gureberezitasunak zein diren.

Herri anitzetan euskal kultur elkarteakbadaude, hauen zerrenda ere proposatzeainteresantea litzateke, harri batez bi xori,gure ohiduren ezagutzeaz gain, integratzekoparada eskainia izanen baitzaie. Herrikobestak, Libertimenduak, ihauteriak... zenbatekimen ez dira gure herrietan antolatuak,herritar berri horiek ohidura horien sentsuazjakinean ez direla. Dantza, bertsularitza,antzerkia... eta kabalkadak herri bati biziaemaiteaz gain, beharrezko den kultura da,lurralde bateko herritar bezala kokatzengaituena.

Nere iduriko, Herriko Etxeek bai etaEuskal Elkargoak ardura handia badute,hauen esku baita ere egoiliar berri horiekerrezebitzean, esplikatzea hemengohistoria zein nolakoa den. Egitura publikohoriek herrien azpiegiturak antolatzendituzten gisa berean, biztanle berri horierigogoa eman behar diote Euskal Herriarenhistoria ezagutzeko nahikaria ukan dezaten.Euskara ikasteko zer posibilitate baduten,horretarako euskara ikasteko elkarteakzein diren azaldu behar zaie. Zergatik ez,pertsona horieri ikasteko gogoa emaiteko,aitzin dasta bezala lehen kurtsoen segitzekodiru-laguntza bat eskaini?Eskaintza hori zabaltzen ahal litzatekehemen sortuak direneri ere lurralde huntakohizkuntzaren ikastea beharrezkoa delakoz.

Asteburu huntan, euskararen alde Korrikattipi-ttapa herriz herri gau eta egun ibiliko zen,milaka jendek beren hizkuntza aldarrikatukozutela.Gure hizkuntza eta kultura atxikia izan dadinhunarat bizitzera etorria den populazio berrihorri ez badugu lehenbailehen behar direnneurriak hartzen, gure euskal nortasunagalduko da. Gaur egin dezakeguna, biharkoez utzi!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3586. zbk

Gure Hitza | 2021/03/25

Gaur egin dezakeguna, biharko ez utzi

Azken denbora hauetan entzuten da, Inseekagertu zenbakietan oinarrituz, Ipar EuskalHerrian herrietako populazioaren kopuruaemendatzera doala. Duela oraino ez hainaspaldi 300.000 biztanle inguru ginen,azken urte hauetan emendatzera joan dena,gaur egun kasik 313.000ko bat girelarik.Ohartzen gira, bereziki Lapurdi kostalderahurbiltzerakoan, herri batzuk zeharkatzean,zenbat eraikin berri eginak edo(ta) egiten aridiren, baieztatuz entzuten ditugun populaziozenbakien gorakada.

Hori entzuterakoan gogoeta batzuksorrarazten dauzkit, herritar berri horiekEuskal Herrira bizitzera eta lan egiteraetortzen direlarik, ea dakiten eskualdehunek bere berezitasunak dituela? Ala besteedozein lurraldeetako xoko batera etortzenbalira bezala hemen plantatzen dira?Iduritzen zait gehienak ez direla ohartzenhemen gure hizkuntza propioa badugula, ezeta kultur ohidura azkarrak oraino bizi direla.Horrek kezka sortzen daut, jakinez euskaragaltzen ari dela eta, gure hizkuntzasalbatu nahi badugu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016