Euskal diaspora | 2021eko Martxoaren 25a

Argentinako 2021 Euskal Astea; NABO 'Bizi Emankorra' Miren Artiach eta Janet Indarentzat

Joseba Etxarri

NABOKO KIDE BERRIA. Saint Pierre eta Miqueloneko Euskal Etxea NABOko kide da martxoaren 13tik. Hala onartu zuten aho batez NABOko kideek data hortan Zoom bidez egin bilkuran. Ondorioz, 42 dira mementu huntan ofizialki NABOko kide diren euskal elkarteak, horietarik 2 Kanada aldekoak, 39 Estatu Batuetakoak eta orain bat Frantziakoa. Zorionak eta ongi etorri!
NABOKO%20KIDE%20BERRIA.%20Saint%20Pierre%20eta%20Miqueloneko%20Euskal%20Etxea%20NABOko%20kide%20da%20martxoaren%2013tik.%20Hala%20onartu%20zuten%20aho%20batez%20NABOko%20kideek%20data%20hortan%20Zoom%20bidez%20egin%20bilkuran.%20Ondorioz_%2042%20dira%20mementu%20huntan%20ofizialki%20NABOko%20kide%20diren%20euskal%20elkarteak_%20horietarik%202%20Kanada%20aldekoak_%2039%20Estatu%20Batuetakoak%20eta%20orain%20bat%20Frantziakoa.%20Zorionak%20eta%20ongi%20etorri!

MACACHIN, ARGENTINA.

Geroeta jende gehiagori ari zaizkiomunduan COVID-19aren kontrakotxertoak jartzen, eta hori da esperantza.Europan bertan txertaketaarras emeki doa oraindik ere, bakarrikpopulazioaren kopuru txikibat immunizatuta, egoera uhinkahobetzen eta gaiztotzen, arduraargi jakin gabe zergatik. Osasunegoerak larri segitzen du, eta ezda batere argi gauza noiz eta nolaapalduko den, eta ondorioz ezda errexa planik egitea eta jakiteanola egonen giren konparazio seihilabeteren buruan. Horren jakitundira Argentinan Macachingo EuzkoAlkartasuna euskal etxekoak.Argi dute osasun autoritateekagintzen dutena segituko dutelaeta, ber denboran argi adierazidute, osasun egoerak laguntzenbadu heien nahikaria 2021ekoEuskal Aste Nazionala egitea dela.Mementuko, segitzen dute planekineta egunak ere markatu etaplazaratu dituzte: ahal badute aurtengoEuskal Aste Nazionala azaroaren15etik 22ra eginen dute.Egoerak ez badu hobera egiten,abisatuko dute, baina mementuko,lanean segitzen dute datahoriek finkaturik.

BIZI EMANKORRA. NABO

IparAmeriketako Euskal Elkarteen Batasunakdeliberatu du martxo huntan,2021eko bere 'Bizi Emankorra'sariak bi emazte haueri ematea:Boiseko Miren (Rementeria) Artiach-i eta Renoko Janet (Carrica)Inda-ri. Biak AEBan sortuak, biekala biek lan ederra egin dute Es-tatu Batuetako euskal etxeen etaeuskaldunen alde. Miren (Rementeria)Artiach bere bizitza osoaneuskarari, euskaldunei, euskalkulturari eta Boisen alor horietansortu izan diren ekimen abantxuguzietako partaide izan da, EuskalEtxetik hasi eta tartean euskaraklaseak, abesbatza, Music Camp(Udaleku), Euskal Museoa, EuskalIkasketak, Euskal Herriarekikoelkartasun ekimenak, Oinkari etaetengabe eginiko beste hamaikalan euskaltzale. Luze Pete Cenarrusarenbulegoburu izatean, euskaldunekbeti ukan dute IdahokoKapitolioan lagun eta kontaktubikaina.

Janet (Carrica) Indak, aita bankarraeta ama danimarkarraukan zituen. Fallon-en (Nevadan)1945ean sortua, geroago Eurekanbizi eta ondarrean Renon finkatuzen. Michel (Mike) Inda aldudarrarekinezkondu eta Miren Artiachenkasuan bezala, euskaltasuna bereondoko belaunaldieri pasatua die,berean alaba Denise eta honensenar Paul-en bidez eta hauenalaba Maitane Mirenekin. MirenArtiach bezala, NABOko hastapenetanaitzindari izan zen, MusicCamp (Udaleku) bezalako ekimenaksustengaturik. Renoko ZazpiakBat Euskal Etxeko delegatueta NABOn federazioko idazkari,diruzain eta lehendakari ere izanzen. Zorionak eta mila esker handibat bieri!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3586. zbk

Gure Hitza | 2021/03/25

Gaur egin dezakeguna, biharko ez utzi

Azken denbora hauetan entzuten da, Inseekagertu zenbakietan oinarrituz, Ipar EuskalHerrian herrietako populazioaren kopuruaemendatzera doala. Duela oraino ez hainaspaldi 300.000 biztanle inguru ginen,azken urte hauetan emendatzera joan dena,gaur egun kasik 313.000ko bat girelarik.Ohartzen gira, bereziki Lapurdi kostalderahurbiltzerakoan, herri batzuk zeharkatzean,zenbat eraikin berri eginak edo(ta) egiten aridiren, baieztatuz entzuten ditugun populaziozenbakien gorakada.

Hori entzuterakoan gogoeta batzuksorrarazten dauzkit, herritar berri horiekEuskal Herrira bizitzera eta lan egiteraetortzen direlarik, ea dakiten eskualdehunek bere berezitasunak dituela? Ala besteedozein lurraldeetako xoko batera etortzenbalira bezala hemen plantatzen dira?Iduritzen zait gehienak ez direla ohartzenhemen gure hizkuntza propioa badugula, ezeta kultur ohidura azkarrak oraino bizi direla.Horrek kezka sortzen daut, jakinez euskaragaltzen ari dela eta, gure hizkuntzasalbatu nahi badugu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016