Gogoa hazi | 2021eko Martxoaren 25a

BATAIOAZ

Maite Irazoqui

Aixak 60 urte ditu. Marokonsortua da bere bertze bortzhaurrideak bezala eta herrialdehortako usaiak ikasi ditu, etxekoakbai eta kultura eta erlisionekoak.Huntan Korana ikasi dumusulman guziek bezala. Eginikasketak erakutsi zioten bertzelabizitzeko manerak bazirela,bakotxaren duintasuna etabereziki emazteen duintasunaerrespetatzeko bideak bazirela.Ez zuen gizonen menpean bizinahi, ez bertzek hautatu senarbati lotu, ez eta Jainko guziahaltsubaten beldurrean berebizi osoa pasatu. Hogei urtetan,familia, herria, kultura, erlisioneauztea deliberatzen du etaFrantziarat etorri da, bere libertateaukaiteko. Libertate karioa,ez baita errex denak uztea!

Bere bidaia edo lekuz aldatzetan,Baionan kokatzen da. Berefamiliarekin harremanak segitzenditu, anaia bat Bretainianfinkatzen da, hura ere askatasunbila, eta bere erlisioneabaztertzen du, erran nahi du ezdituela pratikatzen egunerokobortz otoitzak, ez eta konfiantxaegiten Jainko beldurtiar horri,urrun dena eta sumisioa inposatzenduena.

Ezkondu eta haur beharretandelarik, eritasunak jotzen du.Hurbileko bikote batek proposatzendio otoitz egitea elgarrekin; onartu eta harritua egonda ikusiz gizon-emazte horiekxuxenean mintzo direla Jainkoari,konfiantxan, lañoki. Sendatueta, bere bizia segitzendu, hiru haur ukaiten dituzteeta harremanakatxikitzen ditubikotearekin. Polliki polliki hurbiltzenda erlisione katolikorat,gehiago jakin nahiz giristinoenJainkoaz. Nor da Jesus hori,maitasuna zabaltzen duen hori,harremanetan sartzen denajendeekin, gure bizia hartuduena gu salbatzeko? Hamarbat urteren buruan, bataioa galdetzeamenturatzen da. Eta hor,eza ukaiten du. Bere senarrajadanik ezkondua izanagatiketa berexia bere lehen emazteaganik,utzi behar du edo ezdaiteke bataiatua izan.

Pena handia ukaiten du eta parrokiako apezak ere. OrduanEbanjelista komunitateari hurbilduda eta heiek onartu duteberen Elizan. Giristino Protestanteenadar bat da. LiburuSaindua deitzen den Biblia irakurtzendute anitz eta hura dagehienik beren gidaliburua JesuKristo segitzeko. Beraz, Aixamusulmanetik giristino egitenda, Jainkoaren maitasuna etahurbiltasuna goraki bizitzen dueta zabaltzen. Loriaturik mintzoda bere lekukotasuna emanez,bilatzen zuen libertatea hor aurkitubaitu, Jainkoari buruz emaitendiren urratsetan.

Zer da beraz bataioa? Mugabat? Baldintza bat? Ate idekibat? Azterketa bat? Lehiaketabat? Ongi etorri bat? Jainko Aitarenbeso zabalak? Jainkoarenamodioaren agerraldia?

Pazko bestakari, urtero gazteeta heldu, bataiatuak dira. Luzazsortu berriak ziren bataiatuak,doi doia bi edo hiru egunzutelarik. Orain, buraso anitzeknahi dute engaiamendu horiberen haurreri utzi, hautua egin dezaten libreki eta hola ikustenda kolegio eta lizeotan gaztefrango bataioa galdetzen. Izanere sakramentu hori engaiamendubat da. Bekatua kentzendu, Jainkoaren haur bilakaraztendu eta Elizan sartzeak hunenmisioari lotzen du1. Bihotzberritzekobataioa da.

Bataioak badu bertzerik ere.Jesus berak nahi izan du bataiatuaizan eta Joanes bataiatzailearigaldetu zion; hunek ezzuen holakorik egin nahi bainanJesusek berriz galdetu zion etauretik atera orduko, Jainkoarenhitza entzun zen: "Hau da nereSeme maitea; hau dut atsegin".Bataioa Jainkoaren agerraldiada, haren maitasuna eta hurbiltasunaerakusten duena. Mugagabeko ongi etorria egiten duenJainkoaren oparia.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3586. zbk

Gure Hitza | 2021/03/25

Gaur egin dezakeguna, biharko ez utzi

Azken denbora hauetan entzuten da, Inseekagertu zenbakietan oinarrituz, Ipar EuskalHerrian herrietako populazioaren kopuruaemendatzera doala. Duela oraino ez hainaspaldi 300.000 biztanle inguru ginen,azken urte hauetan emendatzera joan dena,gaur egun kasik 313.000ko bat girelarik.Ohartzen gira, bereziki Lapurdi kostalderahurbiltzerakoan, herri batzuk zeharkatzean,zenbat eraikin berri eginak edo(ta) egiten aridiren, baieztatuz entzuten ditugun populaziozenbakien gorakada.

Hori entzuterakoan gogoeta batzuksorrarazten dauzkit, herritar berri horiekEuskal Herrira bizitzera eta lan egiteraetortzen direlarik, ea dakiten eskualdehunek bere berezitasunak dituela? Ala besteedozein lurraldeetako xoko batera etortzenbalira bezala hemen plantatzen dira?Iduritzen zait gehienak ez direla ohartzenhemen gure hizkuntza propioa badugula, ezeta kultur ohidura azkarrak oraino bizi direla.Horrek kezka sortzen daut, jakinez euskaragaltzen ari dela eta, gure hizkuntzasalbatu nahi badugu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016