Mundu zabalean | 2021eko Martxoaren 25a

Txertoen espekulazioa

JB

Farmaziako industriak erabiltzen duendiru egiteko estrategia argitan emana dabizi dugun COVID-19 izurritearekin.

Alta, oroitzen gira, duela urte bat abiatuzen lehen konfinamenduaren garaian ezzirela xede ederrak eskas. Entzun ginuenpandemiaren ondotik sortuko zen jendarteberrian, txertoak mundu guziko ontasunpublikoak izanen zirela.

Joan den azaroan, Emmanuel Macronpresidenteak deklaratu zuen: "koronabirusarenkontrako txertoa agertuko delarik,planetako erresuma guzien eskuragarriizan beharko da, bi abiadurako munduareneszenarioa baztertuz."

Bainan xedeak hitz hutsak bilakatu dira.Joan den urtarrilean, Tedros AdhanomGhebreyesus, Munduko Osagarri Erakundeedo OMS-ko zuzendari orokorrakzioen: "Gaur egun, 40 milioi txerto dosibanatuak izan dira 40 estatu aberatsenetan,bainan 25 dosi baizik ez dira emanakizan herri pobreenetan. Bada hor katastrofemoral baten arriskua." Alta nazioartekoelkartasuna sustatzeko, erakundeak,bi tresna xutik ezarri ditu: bata COVAX izenekoegitura, erosketa elkartea, mundukoherri guzietan txertoa eskuragarri izan dadin,eta bestea CTAP edo Covid-19 TechnologyAccess Pool. Erran nahi baitu txertoenteknologia eskuratzeko elkargoa, eritasunaeta txertoaren inguruko ezagutzakahal bezain bat partekatuak izan daitezenjende guzien osagarriaren probetxurako.Bainan azken egun hauetako gertakariekez dute batere holako bidea erakusten.Estatuen gainetik, farmazia industriakbere interesen aldeko jokamoldea azkartudu, adibide baten emaiteko, Astra Zenecaenpresa txerto dosien banaketa murriztenari da herri anitzetan tentsio handi bat sortuz.Hala nola Europak molde elkartuan90 milioi dosi negoziatu zituen aurtengolehen hiruhilekoentzat. Bainan heren batbaizik ez da etorri eta ondoko hilabeteentzatmanatuak ziren 180 milioi izarietatik,enpresako buruak 70 milioi bakarrik etorrikodirela jakinarazi du.

Mundu guzia hunkitzen duen izurriteariburu egiteko txerto dosi produkzio ikaragarriamartxan ezartzeko zailtasunak izanditzakeela ulergarria da, aldiz benefizioizugarriak egiten dituzten farmazia enpresengardentasun falta onartezina da.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2021/03/25

Farmazien irabaziak handitzeko estrategiak

Farmazien%20irabaziak%20handitzeko%20estrategiak

Gardentasun falta hori salatzen du, Farmaziaenpresen estrategiak hurbiletikaztertu dituen, Public Eye erakundeak.Plazaratu duten txostenean agertzen damultinazional horiek sekretuan atxikitzendituztela sendagaiak egiteko moldeak,entsegu kliniko frango, bereziki heien interesenaldekoak ez direnak, bai eta ereerremedioen prezioa kalkulatzeko moldea.Eskuetan duten boterea gobernuena baino handiagoa izanez azkenean.

Dirua egiteko estrategian duten besteegin molde frango ere Public Eye erakundeakzehazten ditu: irabazien arabera definitzendituztela ikerketen lehentasunak,asmakuntza agiriak gakotzen dituztelaprezioak nahi bezala finkatzeko, erremedioenmerkatua herri aberatsenen beharrerierantzuteko moldatzen dutela, heieninteresen araberako azterketa klinikoakegiten dituztela. Arriskuak gobernuensustenguarekin, beraz diru publikoarekin,hartzen dituzte eta benefizioak pribatizatzenakziodunen artean banatuz, azkenikbotere politikoaren...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2021/03/25

Txertoak denentzat eskuragarri izaiteko deia

JB

Txertoak%20denentzat%20eskuragarri%20izaiteko%20deia

Urte hastapenetik, Amnesty Internationalerakundeak argi gorria piztu du, COVID-19eritasunari buru egiteko erantzun globalaizan behar dela mundu osoan erranezeta denentzat kaltegarri daitekeela herripobreenek ez dezaten ukan koronabirusagaraitzeko erremediorik edo txertorik.Horregatik, COVID-19 birusaren kontraborrokatzeko tresnen produkzio deszentralizatuaeta biderkatua izaiteko jabegointelektualaren inguruko nazioartekoaraudien gainditzeko dispentsa edobaimen berezia ukaitea Amnesty Internazionalbezalako hainbat nazioartekoerakundek galdegiten dute. 100 bat herrieta Munduko Osagarri Erakundeak eredesmartxa sustengatzen dute, farmaziaenpresa handiek, estatu nagusien sustenguarekin,diru zama handia irabaztekofermuki atxikitzen dituzten lizentziak edoerremedioen egiteko baimen esklusiboak,bizi dugun egoeran, partekatuakizan daitezen.

Osagarria jende guzien eskubidea baita,estatuek zaindu behar duketena.


...

Irakurri segida

3586. zbk

Gure Hitza | 2021/03/25

Gaur egin dezakeguna, biharko ez utzi

Azken denbora hauetan entzuten da, Inseekagertu zenbakietan oinarrituz, Ipar EuskalHerrian herrietako populazioaren kopuruaemendatzera doala. Duela oraino ez hainaspaldi 300.000 biztanle inguru ginen,azken urte hauetan emendatzera joan dena,gaur egun kasik 313.000ko bat girelarik.Ohartzen gira, bereziki Lapurdi kostalderahurbiltzerakoan, herri batzuk zeharkatzean,zenbat eraikin berri eginak edo(ta) egiten aridiren, baieztatuz entzuten ditugun populaziozenbakien gorakada.

Hori entzuterakoan gogoeta batzuksorrarazten dauzkit, herritar berri horiekEuskal Herrira bizitzera eta lan egiteraetortzen direlarik, ea dakiten eskualdehunek bere berezitasunak dituela? Ala besteedozein lurraldeetako xoko batera etortzenbalira bezala hemen plantatzen dira?Iduritzen zait gehienak ez direla ohartzenhemen gure hizkuntza propioa badugula, ezeta kultur ohidura azkarrak oraino bizi direla.Horrek kezka sortzen daut, jakinez euskaragaltzen ari dela eta, gure hizkuntzasalbatu nahi badugu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016