Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Martxoaren 25a

Senpere

Senpere

Herriko kontseiluaren bilkura

Larreko salan martxoaren 13angoizarekin iragan da. Hunen hasieranisiltasun minuta bat eginaizan da Poulet Philipperen oroimenez.Hunen heriotzak obretakoeta ingurumeneko axuant postualibratu du. Hunen ondorioz,kontseilari berri bat agertu da, hauda Camille Fourt eta ezinbestez,lehen bozketa Philipperen postarenordaintzeari buruz iraganda. Beraz Christophe Jaureguykaxuant kargu hori bere gain hartukodu. Gaiak andanaka aztertuakizan dira, hauetan aipatzekoa2020ko kudeaketa kontuenonartzea, hauek Hazparneko diruzainakaurkeztuak. Bigarren puntua,2021eko aurrekontuen norabideeneztabaidatzea nabarituazen, hau neurrizko solasaldietangelditu da. Dirudienez lur eta etxezergek emendatze ttipi bat ukanlezakete, jakinez bizitegi zergakezeztatuak direla eta gure herrianfuntsen tasa bertzetatik apalagodela. Apirilaren 10eko bilkurantasa horiek erabakiak izanen dira,gaur egun pandemiarengatik estatuarenparte hartzea ezezagunada, beraz irizpide guziak ez diraargi. Anartean auzapezak galdegitendu zuhurtziaz jokatzea, herrikofinantzen sendotzea beharrezkoabaitago, 2021eko urteak jazkoarenildo beretik iragan behar luke,baitezpadako proiektuetan mugaturik.

Herburuko bidegurutzea

Dantxarinea edo Sarako bideahartu dutenek azken egun hauetan,ohartu dira Herburuko (Cher-chebruit) biribilgunea bukatuadela, hitzeman bezala. Lanak ustebaino hobeki joan dira, epeakerrespetatuz, halako aisetasunbat emaiten du hor gaindi ibilkidireneri. Erran behar da aitzinekomoldaketa ez zela batere erosoa,orain aldiz trafikoa ongi errextuadago auto eta kamioi gidarienatseginetan.

Udaberrian sartzea

Betidanik neguaren zeharkatzeakhalako beldur ilun bat sortzendu gizartearen baitan, orain aldizpozgarria den udaberria dator.Arrantzaleak ur erreka bazterretanegun hauetan dabiltza, haatik iduriluke arrainek paderan finitzekogogorik ez dutela.Egunak luzatzearekin, eguzkiarenizpiek berotasun gehiago daramate,ez ahantzi ere ordutegiaheldu den larunbat eta igandearteko gauean aldatuko dela.Pazko eguna hurbiltzen ari da,hau udaberriko lehen ilargi-betearenondoko igandea baitagourtetik urtera, arau hunek Garizumarenhasiera baldintzatzen du,bai eta Salbatore eta Mendekosteegunak. Beraz igande huntan ospatukoda Erramu eguna, ohikoerramu benedikatzearekin mezaaitzin, heldu den astean emanendugu Aste Sainduko elizkizunenberri.

San Josep eta Arretxea

Azken epera hurbiltzen ari gira,martxoaren 31n bururatzen diraizen emaiteak San Josep eskolanedo Arretxea kolegioan, dudarikgabe harrera hoberena ukanenduzue.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3586. zbk

Gure Hitza | 2021/03/25

Gaur egin dezakeguna, biharko ez utzi

Azken denbora hauetan entzuten da, Inseekagertu zenbakietan oinarrituz, Ipar EuskalHerrian herrietako populazioaren kopuruaemendatzera doala. Duela oraino ez hainaspaldi 300.000 biztanle inguru ginen,azken urte hauetan emendatzera joan dena,gaur egun kasik 313.000ko bat girelarik.Ohartzen gira, bereziki Lapurdi kostalderahurbiltzerakoan, herri batzuk zeharkatzean,zenbat eraikin berri eginak edo(ta) egiten aridiren, baieztatuz entzuten ditugun populaziozenbakien gorakada.

Hori entzuterakoan gogoeta batzuksorrarazten dauzkit, herritar berri horiekEuskal Herrira bizitzera eta lan egiteraetortzen direlarik, ea dakiten eskualdehunek bere berezitasunak dituela? Ala besteedozein lurraldeetako xoko batera etortzenbalira bezala hemen plantatzen dira?Iduritzen zait gehienak ez direla ohartzenhemen gure hizkuntza propioa badugula, ezeta kultur ohidura azkarrak oraino bizi direla.Horrek kezka sortzen daut, jakinez euskaragaltzen ari dela eta, gure hizkuntzasalbatu nahi badugu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016