Herriz Herri - Itsasu (L) | 2021eko Martxoaren 25a

Itsasu

Heriotze À¢'€'"

Martxoaren 15eanzendu da Marie-Léonie PINEDA,sortzez BORDA, Haitzekoa. 77urte zituen eta haren ehorzketaelizkizuna iragan da Itsasukoelizan joan den ostegunean.Dolumin beroenak helaraztendizkiogu familiari aldizkari hunenbidez.

Bilkura publikoa À¢'€'"

TokikoHirigintza Planaren arauakaurkezteko bilkura publikoaeginen da larunbat huntan,martxoaren 27an (10.00), Atharriezker paretako gelan. Egoerakmanatzen duenaren arabera,osagarri neurriak beharko diraerrespetatu: musukoa soineanekarri eta distantziak zaindu.Bestalde, bilkuran aurkitzekoizena behar da aitzinerat eman,martxoaren 25a aitzin, ostegunhau barne beraz. Hortarakohelbide elektroniko hauxebehar da erabili: concertation.urbanisme@communautepaysbasque.fr.

Abisua À¢'€'"

"Harlepoa" lekuangertatu bide lehertze batenondorioz, bide-segurtatzeobrak eginen dira apirilaren 6tikgoiti, hilabete batez. Ondorioz,Gerastoko bidea moztua izanenda Fagola eta Dorregaraialekuen artean. Berriz ere tokikobiztanleek pazientzia eta gogoona beharko dute obra hauekjasaiteko.

Bultza Gau Eskolak, BultzaEuskara! À¢'€'"

Aurten, Korrika ezdenez egiten, martxoaren 28an,Euskal Herriko hainbat herritan,"Bultza Gau Eskolak, BultzaEuskara" ekitaldia eginen da,euskararekiko atxikimenduaadierazteko.Itsasuko Gau Eskolak, ekitaldihori antolatuko du, herrikoplazan. Herri guzietan, egitaraubera izanen da:

- Bertsuak (12:00), Itsasukoikastolako haur batzuek emanbehar lituzkete.

- Marrazkia, zuzeneanmomentuan berean eginendena.

- AEKren mezua irakurriko da(12:05) eta Amaia BerunezOrdainek idatzi eta musikatubertsu-rapa entzunen da etakantatua izanen da.

- "Euskal Herrian euskaraz"kantua emana izanen da denekelgarrekin (12:15).

- Talde argazkia eginen damarrazkiaren aitzinean (12:25).Beraz, zuek ere euskararekikoatxikimendua ospatu nahibaduzue, ongi etorriak zireztemartxoaren 28an, Itsasukoplazara: "Bultza Gau Eskolak,Bultza Euskara".


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3586. zbk

Gure Hitza | 2021/03/25

Gaur egin dezakeguna, biharko ez utzi

Azken denbora hauetan entzuten da, Inseekagertu zenbakietan oinarrituz, Ipar EuskalHerrian herrietako populazioaren kopuruaemendatzera doala. Duela oraino ez hainaspaldi 300.000 biztanle inguru ginen,azken urte hauetan emendatzera joan dena,gaur egun kasik 313.000ko bat girelarik.Ohartzen gira, bereziki Lapurdi kostalderahurbiltzerakoan, herri batzuk zeharkatzean,zenbat eraikin berri eginak edo(ta) egiten aridiren, baieztatuz entzuten ditugun populaziozenbakien gorakada.

Hori entzuterakoan gogoeta batzuksorrarazten dauzkit, herritar berri horiekEuskal Herrira bizitzera eta lan egiteraetortzen direlarik, ea dakiten eskualdehunek bere berezitasunak dituela? Ala besteedozein lurraldeetako xoko batera etortzenbalira bezala hemen plantatzen dira?Iduritzen zait gehienak ez direla ohartzenhemen gure hizkuntza propioa badugula, ezeta kultur ohidura azkarrak oraino bizi direla.Horrek kezka sortzen daut, jakinez euskaragaltzen ari dela eta, gure hizkuntzasalbatu nahi badugu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016