Azalekoa | 2021eko Azaroaren 11a
Hizkuntzen ondarea babestu eta sustatu
M.O.
Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak Jagon jardunaldiak antolatu dituzte. Anitz aipatua izan da "Molac legea", Paul Molac bretoi deputatuak baitu legebiltzarrera eraman. Jardunaldietarako bidaia Euskal Herrira egina zuen. Hitzaldi desberdinak proposatuak ziren, eskola saretako ordezkariek, juristek eta hautetsiek, hizkuntza politikari buruz beren ikusmoldea eman dute.
Ekitaldi ofizialaJean-René Etchegaray
Baionakoauzapezak ekitaldia abiatudu, berekin zituela Andres UrrutiaEuskaltzaindiko presidentea,Antton Curutcharry EuskararenErakunde Publikoko presidenteaeta Luxi Detchart EuskalKonfederazioko ordezkaria.Jean-René Etchegarayen lehenhitzetan, Paul Molac deputatuahor izanez, hizkuntza gutituakonartuak izan daitezenukan duen ausartzia txalotudu. Legea onartu eta, KonstituzioKontseiluaren jarrera salatudu, "frantses instituzioak esklerosiakjota daude" ihardestenzuela. Oroitarazi du berehalakoihardukitzea izan zela, Baionanberean, 10.000ko bat jende bilduz.Euskal Elkargoak moziobat bozkarazi zuela gogoraraziz,hautetsi guziek bat egitenzutela. "Lehendakaritzarakohauteskundeak hurbiltzen aridira, aldarrika dezagun, bultzaditzagun hautagaiak posizioahartzera" erranez bururatzenzuela hitzaldia.
Andres Urrutia Euskaltzainburuak, Euskaltzaindiak EuskalHerriko lurralde guzietanlan egin beharra adierazi du,horretarakoEuskal Konfederazioapartaide ezinbestekoa delagehitzen zuen. Euskaltzaindiakeuskararen normalizazioanduen ardura nabarmendu du,lan akademikoaz gain, euskararendefendatzaile ere izan beharduela. Euskara ez dela apaletanegoiteko gauza, baina baibizirik. "Molac legetik haratagojoan behar da, ofizialtasuna lortuarte" zioen.
Antton Curutcharry Euskal ErakundePublikoko presidenteak"mendeak pasa direla, galernaguzien gainetik hizkuntza bizida, bizirik baina joano eta gerozailtasunetan joa" hasi du hitzaldia.Molac legea Legebiltzarreaneta ondotik Senatuan onartuaizaiteak, hats berria eman duelapozik agertu da, memento historikoabilakatuz. Horren ondotikKonstituzio Kontseiluarenerabakiak, mobilizazio azkarrakfrantses estatu guzian eragindituela, erakutsiz jendarte, hautetsieta hezkuntza sare guziakbateratuz denek gauza berdinadefendatzen dutela.
Luxi Detchart, Euskal Konfederaziokokideak azkenik hitzahartu du, Jagon jardunaldienbeharra azpimarratuz, euskarenbeharrak zein diren gogoetatzendirelakoz. Aurtengoak berezitasunaukanez, artean lege batbozkatua izan baita. Gogoanzuen "Pour que vivent nos langues",Paul Molac eta FrançoisAlfonsi eurodeputuaren laguntzariesker kolektiboak eramaitenduen lana. "Frantses estatukoagintari batzuk hizkuntzaoztopatu nahi badute ere, azkendenbora hauetan ez da inoizhainbat ikasle izan" frogatuzhizkuntz gutituen leku garrantzitsua.
Paul Molac-enlekukotasuna
Paul Molac Bretainiako deputatuakgaur arte iragan prozesuazehaztu du, "harritxo batensartzea" izan da bere egitatea,eskualdeetako "sarraila batzukhausteko". "Estatuak egiten duherritarra" gehitzen zuela, ekarriduen legea bide horretarik doalafrogatuz. Urteetan zehar, murgiltzesistema onartua izaiteko izandiren lege desberdinak azalduditu, aitzinamendu batzuk izanbadira ere, oztopoak gogoraraziditu, sail horretan "teknokratabatzuk ikuspegi totalitarioa"dutela gehitzen zuen. Ohartzenda, jendarteak hizkuntzen gaiabereganatua duela eta ez duelaulertzen zergatik ez diren onartuak."Defendatu dudan legea,urrats horretarik heldu da, enehizkuntzaren militante iraganak,arazoak nun ziren ikustera eramannau". Legebiltzarrera ekarrizuen legea jurista batzuekin landuzuen, 75-1 artikulua agertzenden "Frantziako ondarearenhizkuntza" deklinatzen ahal zelaikusia izan zen. Onartu du ezzuela uste, ez Legebiltzarrean,ez eta Senatuan pasatuko zenik.Artean hauteskundeak iraganik,senatore berri batzuen laguntzaeskuratu zuen. KonstituzioKontseiluaren errekurtsoa gaizkiidatzia dela azaltzen zuen, frogatuzsoilik erabaki politikoadela. Frantziako konstituzioarenaldatze beharra azpimarratu du,esperantzazko mezu batekin hitzaldiabururatzen zuela, "egitenez diren borrokak dira galtzen,segi dezagun hunen eramaiten!".
Juristaren begirada
Eneritz Zabaleta zuzenbideko doktoreakazaldu du "Molac legea" hiru zutabetan dela:ondarea, erakaskuntza eta erabilpena. Erakaskuntzareninguruko puntuek dute berezikiarazoa sortu, paradoxa egoera sortuz. "Batetik,euskaraz ikasi ahal izaiteko aukera eskolaguzietara hedatu behar da, era berean,murgiltze sistemak eskaintzen duen aukeraezbaian jarri da" azaltzen zuen. Hari beretik:"Legean sartu delako, hainbeste urtez martxanizan den sistema pedagogikoa ukatuaizan da, baina bestalde, Legebiltzarrari urterotxostenak egin beharko zaizkio, Seaskarenedo(ta) murgiltze eredua eskaintzen dutensareen eta ikasgelen egoera zertan den azaltzeko".Murgiltze ereduan, bi gauza besterik ez direlaazaltzen zuen: "Murgiltze pedagogikoankomunikazio hizkuntza ez dela frantsesabatetik, bestetik, erakusten den hizkuntza ereez dela frantsesa.
Murgiltze eredua konstituzioarenaurka jotzeko arrazoinamendua, hainzuzen, bi puntu horietan da, baina horrek ezdu zehazten nun den arazoa, beraz ez dajakiterik juridikoki nundik jo litekeen, egoeragainditu ahal izaiteko".Juristak ohartarazi du azken 30 urteotan seinaleelebidunak onartuak direla eta KonstituzioKontseiluaren erabakiak, zeinu diakronikoak(~) ez dituela onartzen. Frantsesezez diren ikurrak debekatzeko interpretazioabiziki hertsia dela erraiten zuen, "ñ" delakoa,Robert hiztegian agertzen da, bai estatukopaper ofizialetan, bretoieraz eta euskarazdebekatuak direlarik.Ikusten den bezala gauzak ez dira argi. EneritzZabaletak zioen bezala, "Aterabidea zein?Ez da aterabiderik! Jurista batzuk uste dugukonstituzioa dela aldatu behar".
Erakaskuntza sarekoak, egunerokoan
Ondotik mahai ingurura hurbildu dira Seaska,Euskal Haziak eta Biga Bai eskola saretakoordezkariak, hauekin zutela Uda Leku,aisialdi sailean murgiltze sisteman bakarradena. Lehen partean bakoitzak ikasle kopuruenzenbakiak eman ditu, erakustera emanezurtez urte ikasle kopurua handituz doala.Denek azpimarratu dute, klaseen idekitzekoarazoak izan direlarik, denek bat egin dutela,mezu berdinarekin, murgiltze sistemaren beharra,haurrek euskara ikas dezaten. Ildo beretikKonstituzio Kontseiluaren jarrera ez delajuridikoa, baina bai politikoa errana izan da.Gaur egun haur gehienek euskara ez baduteeskolan ikasten, euskararen geroa lanjereanizanen da, burasoetan biek edo batak ezdakielako, ondorioz familian frantsesak gainahartzen baitu.Maddi Bordagarai Uda Lekuko arduradunak,eskolaz gain, aisialdi zentro euskaldunen beharraaldarrikatu du. Alor horretan eskas handiadela azpimarratuz, dei egin du botere publikoeketa hautetsiek kontutan har dezaten.
Hautetsien aldi
Mathieu Bergé Akitania Berriko kontseilariak,Max Brisson senatariak eta Antton CurutcharryEEPko presidente karguaz gain, EuskalElkargoan hizkuntza politikaren arduraduenak, beren ikusmoldea eman dute. HiruakEuskararen Erakunde Publikoko presidenteizanak edo dira, murgiltze sistemaren beharragoi aipatu dute. Hauentzat ere, KonstituzioKontseiluak hartu erabakia, arazo politikoajuridikoa baino gehiago dela argiki adierazidute. Mathieu Bergék zioen "Errepublika ezda Frantzia. Errepublika kontratu sozial batda, elkarrekin dugun proiektu komuna, hizkuntzekmuinean egon behar dute. Ideologiajakobinoaren hondarrek hor jarraitzen dutelako,ideologia bakar gisa".
Max Brissonek,Legebiltzarrean, lehen bozaldian erakaskuntzarilotu artikuluak baztertuak izanez,Senatuan emendakinak ekarrizituenak eta gehiengo handiz aldebozkatuak izan zirenak, azaldu dualderdi desberdinen artean egin zenlana. "Egia da, indar politikoak, jendarteanez bezala, borrokan ari direlamaila gorenean, jakobinoek ez dutebeti irabaziko, separatismoa aipatutatentsioa eta histeria eragiten dutenarren. Blanquer-ek ulertu ez duenada gibelera egitea ez dela posible izanen".Antton Curutcharryk oroitarazidu, segurtasunik ez izanik ere, 2 gelaberri ideki direla, bilkurak iragaiten aridira. "Aski kontent atera gira, bainaparean diren funtzionarioak ez diraerabakiak hartuko dituztenak. Ororenburu, oinarrizko galdera beti etorrikoda, zer egingo dugun konstituzioarekin"gehitzen zuela. Halere 3 hautetsiakbaikor agertu dira, martxan dendinamika azkarra ikusiz, euskarareninguruan militante anitz daudela, irabazikodugulako esperantzarekin.Eguna bururatu da Sagrario Alemaneuskaltzaina eta Luxi Detchart EuskalKonfederazioko kidearekin, bi urteroelkarrekin egiten dituzten Jagonjardunaldiak berriro antolatuak izanendirela hitzemanez.











