Mundu zabalean | 2021eko Azaroaren 11a

Herrian bizi nahi dugu

JB

Herrian%20bizi%20nahi%20dugu

Hori da Ipar Euskal Herrian bai eta ere EuskalHerritik kanpo beste toki anitzetan, geroeta ozenkiago entzuten dugun oihua.Arrazoizko prezioan bizitegirik ezin atzemanezurruntzen ari direlarik herritarrak, batezere gazteak, "Egoiliar Estatusa" aterabidebat daitekeela entzuten da eskualde ezberdinetarik.Zer da hori? Europako herri ezberdinetanzer gertatzen da?

Espekulazioak bizitegien krisiaakuilatzen

Egoera berdintsua munduko gune ezberdinetanagertzen da, batez ere eskualde turistikoetan.Frantzian, argi gorria piztu dutenlehenak izan dira Korsikarrak. Hango egoeralarria da: bigarren egoitzen proportzioabeti handitzen ari baita. 2017an INSEEkegin azken kontaketaren arabera, bizitegien%30 bigarren egoitzak ziren, gaur egungehiago dudarik gabe eta kostaldeko gunebatzuetan proportzioa %80a arte goratzenda, Bonifacio, Calvi ala Porto-Vecchio bezalakoherrietan.Bretainian, nahiz proportzio orokorra apalagoaden, kostaldetik hurbiltzean goratzenda eta herri frankotan bigarren egoitzek%50eko heina pasatzen dute eta orotara250.000 bizitegi kondatzen dira urtean bederatzihilabetez hutsik gelditzen direnak.Gauza bera Chamonix inguruan, MontBlanc ibarrean, bizitegien bi herenak bigarrenegoitzak dira eta sekulako zailtasunakdituzte hango langileek prezio normalekobizitegi baten atzemaiteko.

Espekulazioaren domino efektua

Hemen ezagutzen dugun tendentzia beradenetan agertzen da. Bakantza sasoitikkanpo hutsak diren etxeen kopurua betiemendatzen ari da, espekulazioaren ondoriozbizitegi guzien prezioak goiti doatzi,ezin eskuragarri bilakatuz tokiko jendeentzat,domino efektu batekin, alokairuak ereemendatzen baitira. Garestiegiak bilakatudiren gune turistiko horietatik, tokiko jendeakurruntzea bortxatuak direlarik. Iparraldeanbizi dugun fenomeno berbera hedatzenari da eskualde ezberdinetan.

"Egoiliar Estatusa" aterabidea?

Arazo orokor horren aitzinean, aterabideaxerkatzen eta proposamen berri batzuenegiten hasiak dira herritarrak. Gorago aipatuherrietarik mugitu den lehena Korsikaizan da, 2013an plazaratu duten "EgoiliarEstatusarekin".Bi hitzez erraiteko, bizitegi bat erosi nahiduenak frogatu behar du azken bost urtetanKorsikan bizi izan dela. Horrela sahetsdaitezke kanpotik espekulazioa baliatzeneta akuilatzen duten jendeak, bai eta eregero eta gehiago agertzen diren nazioartekoinbertsio kutxak.Bretainian ere holako jokamolde bera dutealdarrikatzen, heien kostaldea ez dadinbakarrik udatiar edo erretretadunen eskuizan. UDB alderdi abertzalearen eskakizunnagusienetarikoa izan da, joan denekaineko hauteskundeetan oihartzunederra ukan duena. Nil Caouissin hautetsiakidatzi duen "Manifeste pour un statutde resident" liburuxkarekin kanpaina denborandebatea akuilatu du eta BretainiaEskualdeko Kontseilaria hautatua izan da.

Zer ondorio?

Holako neurri bat aplikatuz pentsatzendute bigarren egoitzen erosteko galdeattipituko dela, itsuski emendatu diren prezioakapalaraziz. Bigarren egoitzen merkatuattipitzearekin, etxe edo apartamentuhorietarik batzuk bizitegi nagusiko merkaturapasa daitezke, hurbileko galdearierrexkiago erantzunez, prezioak normalizatuztokiko erostunentzat.Beste ondorioa da, bigarren egoitzarengaineko zergetarik diru sartze gutiagodaitekeela herrientzat, bainan urte guzianherrian bizi diren jendeen kopurua emendatzenbada, herriko bizi ekonomikoa etasoziala azkartzeko mentura segura da.Azkenik, etxeak salduz dirua irabazi nahidutenen benefizioa da hunkitua izanen.Azken urte hauetan izan den gainbalioikaragarria berriz hein normalera pasatuzherritar saltzaileek konprenitu behar dutediru gutixago irabaziz beste herritarrerieta bereziki gazteeri lurralde huntan normalkibizitzeko aukera emaiten dutela,denen onetan.

Europako herri batzuetan jadanikerabilia den neurria

Frantziako Gobernuak dio, behin eta berriz,"Egoiliar Estatusa" Frantses Konstituzioarenkontra jartzen dela, gainera ezduela Europako araudiekin bat egiten.Alta Europako zenbait tokitan hasiak diraholako neurria aplikatzen.Aspaldidanik, 1951. urteaz geroztik, FinlandiakoAland ugarteetan konstituzioamoldatu dute, beti helburu berarekin:lurra galtzera ez utzi, herritarren eskuetansegurtatuz. Lurra edo bizitegia erosi nahiduenak, behar du bederen bost urtez hanbizi izan eta gehiago dena, handik 5 urtebaino gehiago herritik kanpo bizi denakgaltzen ditu ugarte hortako jabetzak.Berrikiago, Italiako Bolzano probintzian,Tyrol hegoaldean, 2018an, espekulazioaeta bigarren egoitzen proportzioa soberaemendatzeagatik, egoiliar estatusa martxanezarri dute.Beraz egin molde hori jadanik erabiltzenda bizitegien merkatua erregulatu nahiduten Europako hainbat herritan. Gogoetakere abiatu dituzte Katalunian, Probentzan,Gales herrian bai eta ere, orokorkiagobizitegien aldetik tentsio egoerandauden hainbat herritan.

"Egoiliar Estatusa" demokraziarenalde

Batzuk diote egoiliar estatusa jendeenbaztertzaile dela. Interesgarria da entzuteazer dion Jean Pierre Dubois, Parisenkonstituzio zuzenbideko erakaslea izanaeta Giza Eskubideen Ligako ohorezkopresidenteak: "Lurralde baten geroa eraikitzenda epe luzerako instalatzen direnjendeekin, lurraldean bizi eta lurraldeabiziarazten dutenekin." "Tokian bereanbizi diren jendeekin eraikitzen da demokrazia."Egoiliar Estatusa biharko erronka da.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3616. zbk

Gure Hitza | 2021/11/11

Ehun urte

Jean-Louis Harignordoquy

Azaroaren 2an iragan da hilen eguna. Ez baitaOmiasaindu bezala igandetzat hartua, jendegehienak bezperan joan gira gure etxeetakohilobiak loreztatzera, maite gintuenezoroitzera. Gure berriketariei esker, astekarihonek xeheki aipatzen ditu herrietakozenduak. Aurten ere herioak beren familieikendu dizkie herrigintzari oraino asko ekarzezaketen andre eta gizon zonbait, obratuzutenagatik ahantziko ez ditugunak.Suertez, bakar batzuk ehun urtetara heltzendira. Horietan da oraino burua argi daukanFilipe Oihanburu idazlea, euskaltzalea,abesbatza gidari eta Etorki taldeko zuzendariartistiko ohia. Gure goraintziak helaraztendizkiogu.

Komuzki hedabideak baliatzen dira presunaezagunen sortzeko ehungarren urteburuazheietaz berriz mintzatzeko. Jaz, Iratzederolerkariaz eta Xalbador bertsulariazartikulu batzu idatziak, irrati eta telebistaemankizunak zabalduak izan ziren.Aurten, urte bat gazteago ziren langilebalios eta kulturgile batzuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016