Herriz Herri - Senpere (L) | 2021eko Azaroaren 11a

Senpere

Senpere

Egurrezko joko festibala

Ekitaldi hori urtetik urtera ohikoabilakatzen ari zauku, Arbasoelkarteak antolatzen du, azaroaren13 eta 14an. Larreko kulturguneaniraganen da (10:00-18:00), sekulako arrakasta beharluke. Haurren ikusmin handiasortzen du, jakinik 50 jokoinguru proposatuak direla, ongijolasteko gisan. Sarrerak 2€tan(4 urtez pekoek dohainik), indarrakhartzeko jateko eta edatekoakproposatuak izanen dira.

Mintzaldia ostiraleanLarraldean

Azaroaren 12an (18:00) Amotz-Larraldean, Gartzen Garaiokemanen du hitzaldia "AiaraldeaEkintzen Faktoria"-ri buruz. Ekimenhori Lapurdi 1609 elkarteakantolatzen du eta deneri zabalduada. Aiaraldea da Bizkaikolurralde bat, Bilbotik hurbil,45.000 biztanle biltzen dituena,Francoren garaian arrunt erdaldunbilakatu zena. Gure eskualdeanbezala, euskaldun gazteakbereziki, aise lerratzen diraerdaraz hitz egitera. Egoera horikontutan harturik, duela hamarbat urte komunitate proiektu integralbaten bidez plantan ezarridute euskaltasunaren aldekoekimen herrikoi ohargarria.Horren deskubritzera gomitatuakgira, baita konferentziarenondotik tragotxo baten hartzera.

Ikastola Drive azaroaren 19an

Zaldubi Ikastolak urte buruariso, proposatzen du ostiralarratsean (18:00-20:00), afaribanatzea Oxtikenian. Iraganekimenak arrakastatsuak zirelakoanerrepikatu nahi ukan dute,oraingoan eskainiak dira, Chilicon carne + gasna + krumble:10€tan. Haatik eskuratzekotan,manaketa azaroaren 14a aitzinbeharrezkoa da, sms delakoaigorriz 06-21-03-47-05 zenbakira.Denen atseginetan, sukaldekolan gutiago eta laguntza pittinbat Ikastolarendako. Hemendiklaster bigarren "Drive" bat iragarrialiteke.

Loto handia Inharrian

Lion's Club elkarteak antolatzendu ekitaldia, azaroaren 12an(20:30), gizarte obren alde. Sekulakosariak irabazteko dira,lekuan bertan edari, ogitarteko,bixkotx eta matahamiak nasaiki.Ateak zabalik dira 18:30etan.

Urriko bizi gertakizunak

Sortzeak: bat baizik ez da seinalatuaizan, Kepa IbarbideIhintza bidean.

Heriotzak: Tristan Alvarez Rufino74 urte, Guénault Hélène etaCastan Michel 82 urterekin.Sail huntan jakin dugu Mayi Lassagarenheriotza, sortzez Etcheverry,100 urteak beteak zituen.Hunen alaba Marie-Jeanne etaMaeva haur ttipiari, baita senideguzieri, dolumin bizienak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3616. zbk

Gure Hitza | 2021/11/11

Ehun urte

Jean-Louis Harignordoquy

Azaroaren 2an iragan da hilen eguna. Ez baitaOmiasaindu bezala igandetzat hartua, jendegehienak bezperan joan gira gure etxeetakohilobiak loreztatzera, maite gintuenezoroitzera. Gure berriketariei esker, astekarihonek xeheki aipatzen ditu herrietakozenduak. Aurten ere herioak beren familieikendu dizkie herrigintzari oraino asko ekarzezaketen andre eta gizon zonbait, obratuzutenagatik ahantziko ez ditugunak.Suertez, bakar batzuk ehun urtetara heltzendira. Horietan da oraino burua argi daukanFilipe Oihanburu idazlea, euskaltzalea,abesbatza gidari eta Etorki taldeko zuzendariartistiko ohia. Gure goraintziak helaraztendizkiogu.

Komuzki hedabideak baliatzen dira presunaezagunen sortzeko ehungarren urteburuazheietaz berriz mintzatzeko. Jaz, Iratzederolerkariaz eta Xalbador bertsulariazartikulu batzu idatziak, irrati eta telebistaemankizunak zabalduak izan ziren.Aurten, urte bat gazteago ziren langilebalios eta kulturgile batzuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016