Gogoa hazi | 2021eko Azaroaren 11a

Abdelkader joan zaigu

Aurtengo pastorala bukatuzaigu Àƒ'œrrüstoi-Larrabile herritikatera gabe. Pauen etaBaionan emateko xedeabagenuen, bainan ez daburura joan: hiriburu horiekezin gintuzten aurten hartu, etagero berantegi zitzaigun, 2022datorren pastoralaren urteaizanez. Beraz Àƒ'œrrüstoiko azkenagerraldiarekin gelditzen gara.Haatik ez dugu plainitu behar,lau emanaldi ukan baititugu,usaian bi direlarik herrian.Gainera aldi guziez aro hautaukan dugu, ateria eta ez berohandirik.Zer berrikuntza zuenaurtengo pastoralak? Haraurtero egiten zaigun galdea.Lehenbiziko berrikuntzaoraintxe aipatu dudan hori,emanaldi kopuruaren bikoiztea.Baina pandemiaren mehatxuazen larriena. Urte bat ebatsidigu, eta bigarrenean bururainobeldurrez atxiki gaitu.

AzkeneanZerua osoki alde agertu zaigu,jendea ere bai. Honek usaianbaino gehiago sustatu gaitumemento guziez, amultsukizaindu, osoki konplize jarri.Hori ere, parte bederen,pandemiaren eragina, gaitzariburu eginez eta erantzunez.Beste ondorio bat, antzokiedo teatroa ez dugula pentze /soro / belardi batean alimalkiplantatu, baina pilota plazankokatu, beraz leku frankohertsian. Haatik lau emanaldieginez, eta beti jendez mukuru,orotara bost milako batekparte hartu du, haurrak etagomitatuak barne: denetarabeste pastoraletan bezalaxe,baina gastu gutiagorekin,bereziki jargientzat: Urdiñarbeketa Muskildik berenak prestatudizkigute.

Orokorki elkartasun handiaizan de Zuberoako herrienartean, eta lehenik pastoralaeman duten lauren artean:Ainharbe, Ezpeize-Àƒ'œndüreine,Sarrikotapea, eta beraz Àƒ'œrrüstoi-Larrabile. 2008an elkarrekinhasi ginen Xiberoko Jaunatrajeria emanez. Pastoralarenohitura XIX. mendean galdurik,berriz eskuratu du Pettarrak,Maulez petiko eskualde txiki etamespretxatu honek, baita horriesker euskara poxi bat indartu,Maulek munduko bigarrengerlaren ondotik erdi janabaitzion.Taulada lurretik zentimetrogutitan ezarriz, eskalerik gabe,aktoreak arras hurbil genituen,haien ahoak eta begiak bistan,eta hurbiltasun horrek gogobihotzetanberotasun handiapizten zigun. Isiltasun osoajelkadi / jalgialdi denboretan,usaiako kalakarik gabe, gerotxalo sutsuak, eta pieza bukatubaiko brau! denak zutik usaianez bezala... Herriko merakasmatu antzoki mugatu bainaxoragarri horrek imitatzailerikukanen ote du ondoko urteetan?

Berrikuntza nagusiabeharbada, Historiaren isuritikgaurko munduarenerrespetuan, "Kiristi" eta "Türk"labelen baztertzea, "Urdin" eta"Gorrien" fagoretan, eta berezikiAljeriako musulmanak Urdin(hots onen) aldetik agertzea,gu ordea, Frantziako armadansoldadu gazte ginaudenak,Gorrien (beraz gaiztoen)lerroan, baina "gobernuakgezurrez" bilduak, eta bortxazharat igorriak. Heiek etxeenzauden, gu ez ordea. Erranizan da musulman bat lehentze"süjet" zela. Ez. Pastoral zaharbatean "Mustafa türk handia"denen gainetik agertu zuten.Bestalde musulman ez zen "türkerregerik" ere "süjet" ikusi daez aspaldi, hala nola GuillaumeII Alemaniako enperadoreamunduko 1. gerlan, edoberrikiago Iruriko Jauna, "LeComte de Tréville". Bainamusulman bat Urdinen buru,hori bai zinez gauza berria, eta"gu" Gorrietan, hori ere lehentze.Pastoral horretarik zergelditzen zaigu? Adiskidantzagehiago gure lau herrietakojendeen artean, oroitzapenederrak, usaiako tresnak lagun(film, argazki, libret, kantugrabatuak...), ber denboranAbdelkader emirraren mezubaikor eta sustatzailea:musulman eta giristinoenarteko hurbilketa, orokorkiagobake zuzena, neketsua bezainbeharrezkoa mundu lanjeroshonetan:

Bakea gaüzarik ederrenajüstizia lagün düalarik,

Adostasünik ezin da sortüzüzenik gabeko lürretik.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3616. zbk

Gure Hitza | 2021/11/11

Ehun urte

Jean-Louis Harignordoquy

Azaroaren 2an iragan da hilen eguna. Ez baitaOmiasaindu bezala igandetzat hartua, jendegehienak bezperan joan gira gure etxeetakohilobiak loreztatzera, maite gintuenezoroitzera. Gure berriketariei esker, astekarihonek xeheki aipatzen ditu herrietakozenduak. Aurten ere herioak beren familieikendu dizkie herrigintzari oraino asko ekarzezaketen andre eta gizon zonbait, obratuzutenagatik ahantziko ez ditugunak.Suertez, bakar batzuk ehun urtetara heltzendira. Horietan da oraino burua argi daukanFilipe Oihanburu idazlea, euskaltzalea,abesbatza gidari eta Etorki taldeko zuzendariartistiko ohia. Gure goraintziak helaraztendizkiogu.

Komuzki hedabideak baliatzen dira presunaezagunen sortzeko ehungarren urteburuazheietaz berriz mintzatzeko. Jaz, Iratzederolerkariaz eta Xalbador bertsulariazartikulu batzu idatziak, irrati eta telebistaemankizunak zabalduak izan ziren.Aurten, urte bat gazteago ziren langilebalios eta kulturgile batzuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016