Han eta Hemen | 2021eko Azaroaren 11a

EHLG diru bilketa kanpaina berria

Daniel Barberarena, Francis Poineau eta Antton Cabanne (ARG: Euskal Irratiak)
Daniel%20Barberarena_%20Francis%20Poineau%20eta%20Antton%20Cabanne%20(ARG:%20Euskal%20Irratiak)

Euskal Herriko Laborantza GanbarakoDaniel Barberarena etaFrancis Poineau ordezkariek eta"EHLGren Lagunak" elkartekoAntton Cabannek, joan den asteandiru bilketa kanpaina batenberri eman dute.Euskal Herriko LaborantzaGanbarak, 2020an, 80.000euro edo(ta) eusko biltzea lortuzuen, dohaintza-deialdiarenkanpainaren bidez. Horri esker,laborariekin lanean segitzekoahala eman dio, nahiz osasun-krisiak eta Lurrama ez egiteakzailtasunak sortu dituen.Partikularren diru ekarpena baliabidebaliosa da, ekintza etaanimatzaile postu batzuk berenosotasunean finantzatzekoahala emaiten baitio. Adibidez,etxaldeen segidari buruz laborariekineramana den laguntzalanareninguruan, elkarteak ardatzgarrantzitsu hori garatzeko,2019an, lanpostu berezia sortuzuen.

Emaitzek EHLG moldeeraginkorrean lagunduko dute,segidarik ez duten etxaldeeksegida ukan dezaten, laborariberriak instalatzen laguntzeko.Beharrak gero eta handiagoakdirela adierazi dute ordezkariek.Emaitza egiteko www.ehlgbai.org gunetik edo txekez EuskalHerriko Laborantza Ganbararenizenean, Zuentzat À¢'€'" 64220Ainhiza-Monjolose helbideraigorri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2021/11/11

Integrazio Batzordearen alde izai salmenta

Integrazio%20Batzordearen%20alde%20izai%20salmenta

Ohartu gabean Eguberri hurbiltzenari zaigu!Integrazio Batzordeak, ikastoletaneskolatuak diren ahalmenurriko haurren buraso etaadiskideen elkarteak, izai salmentaabiatu du. Nordmannmotakoak dira, "France SapinsBio" enpresak, Ariège Piriniobihotzean kokatua dena, ingurumenarenerrespetuz lantzendituen izaiak ekoizten eta saltzenditu.Interesatua denak, azaroaren30a aitzin izaiak2021@gmail.com helbidearen bidez manatubehar ditu.Prezioak:

- 28€: 120/150 zentimetrokoizaia.

- 35€: 150/200 zentimetrokoizaia.Banaketa Hazparne, Baiona,Donibane Garazi eta DonibaneLohizuneko ikastoletan eginenda.


...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2021/11/11

Zokoako fauna eta flora aipagai....

Piarres Larazbal Kolegioa

Zokoako%20fauna%20eta%20flora%20aipagai....

Urriaren 18 eta 19an,seigarreneko ikasleak Ziburukoinguruak aztertzeko, lehenikZiburuko oihantxora igo diraeta bertan landare bildumaeraikitzeko 8 hosto bildu dituztebakoitzak: huntza, iratzea, sasiakazia, gaztainondoa, lizarra,haritza eta hirusta.Geroxago, kostaldera abiatudira, han marea behera baliatuz,arroketan bizi diren animaliaezberdinak bildu dituzte halanola karramarro ermitarioa,anemona, itsas luzokerra...Ikasleak ohartu dira bizidunakinguruko ezaugarri fisikoeilotutako bizi baldintzakzituztela. Ohartu dira ere,irakasleek erranik urtero,animalia gutxiago atzematenzela eta zuzenki ondorioztatudute kutsadura eta oinezkoarrantzarengatik gertatzen zela.

Goiza bukatzeko, elkarrekinUntxin parkean piknikatu dute,lana bukatu eta jostatu dira,arratsaldeko kurtsoak aitzin!


...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2021/11/11

Eskolarteko Bertsulari Gazten Txapelketa

Haira Aizpurua Ibargarai
Haira%20Aizpurua%20Ibargarai

Berriz txapela Iparraldera!

Urriaren 24an Bizkaiako Abadiñoherrian, Euskal Herri osokoeskolarteko bertsulari gaztentxapelketa jokatu da, 14-18urte artekoena. Saio bikainaegin ondoan, Saran bizi denHaira Aizpurua Ibargarai denerinagusitu da. Haira oso ezagunaden Karlos Aizpuruarenalaba da. Oraino 16 urteak be-tetzekoak ditu. Txapeldun ordegelditu zen Maddi Agirre EpeldeGasteizkoa. Beste bi ordezkarizituen iparraldeak final hortan:Oneka Artaga Kanbokoa etaAetz Etxart Urdiñarbekoa.Goresmen eta zorionak txapeldunberriari, oraino ikusiko baitahau plazetan.



...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2021/11/11

Xiberoko Bozak bilkürako kümita

Xiberoko Botzako ekipa
Xiberoko%20Botzako%20ekipa

Heltü bada entzün dükezüegure kronika baten bidez XiberokoBotzak 40 urte, 2022anospatüko dütüala. Urte hortannahi günüke presentzia haboroerakutsi hainbat ekimen edoantolaldi desbardinen bidez,Xiberoan gainti. Horrentakobai alkarte desbardiner, baieta lagüntzaleer jünta batetanpartehartzeko deia zabaltzendeizüegü, azaroaren 17an(18:30), Mauleko zerbütxügüneko

Ahüzki gelan.Animazione talde bat sortünahi günüke ekitaldi desbardinenhontzeko eta antolatzeko.Jakitez Xiberoko alkartenahiantek beren aldetikgaüzak antolatzen ahalkodütüela urtebürü honen kari.Agertüko zidela esperantxarekin.


...

Irakurri segida

3616. zbk

Gure Hitza | 2021/11/11

Ehun urte

Jean-Louis Harignordoquy

Azaroaren 2an iragan da hilen eguna. Ez baitaOmiasaindu bezala igandetzat hartua, jendegehienak bezperan joan gira gure etxeetakohilobiak loreztatzera, maite gintuenezoroitzera. Gure berriketariei esker, astekarihonek xeheki aipatzen ditu herrietakozenduak. Aurten ere herioak beren familieikendu dizkie herrigintzari oraino asko ekarzezaketen andre eta gizon zonbait, obratuzutenagatik ahantziko ez ditugunak.Suertez, bakar batzuk ehun urtetara heltzendira. Horietan da oraino burua argi daukanFilipe Oihanburu idazlea, euskaltzalea,abesbatza gidari eta Etorki taldeko zuzendariartistiko ohia. Gure goraintziak helaraztendizkiogu.

Komuzki hedabideak baliatzen dira presunaezagunen sortzeko ehungarren urteburuazheietaz berriz mintzatzeko. Jaz, Iratzederolerkariaz eta Xalbador bertsulariazartikulu batzu idatziak, irrati eta telebistaemankizunak zabalduak izan ziren.Aurten, urte bat gazteago ziren langilebalios eta kulturgile batzuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016