Herriz Herri - Urruña (L) | 2021eko Azaroaren 11a

Urruña

Urruñako horma-irudia
Urrunako%20horma-irudia

Horma-irudia.

Udaberriaren hastapenetanurruñar gazte batzuk honakohorma-irudi ederra margotu zuten.Orduz geroztik, urruñarrenmiresmena eta errespetua bereganatuditu. Margolan eta mezuederrak, zinez: Hainbeste sufrituduen herri honi askatasuna zorzaio.

Odei Barroso bertsu finalerakosailkatuta.

Urriaren 30ean jokatu zen IzpuranXilabako azken finalerdia etaOdei Barroso Gomilak irabazizuen. Azaroaren 13an izanenda finala Donibane Lohizunen,eta bertara joateko sei bertsularidaude sailkatuta. Behin-behinekosailkapenean Amets Arzallushendaiarra da nagusi 526punturekin eta Odei Barrosourruñarrabigarren, 516,5 punturekin.Aupa euskal bertsulariak!

Niko Etxarten kontzertua.

Abenduaren 3an, ostiralarekin,kontzertu-afaria izanen daPausuko Xaia ostatuan (20:00).Ohiko menua: bakalau moleta,txuleta eta ardi gasna. Prezioa:35 euro, edaria barne. Jadanikerreserbak egiten ahal dira: 05-47-75-07-02.

Afari korsikarra.

Abenduaren 10ean, ostiralarekin,kontzertu-afari korsikarraizanen da Xaia ostatuan (20:00).Kantari korsikarrek animatukodute afaria.Menua mistoa izanen da, hauda, euskal produktuekin etaKorsikatik ekarritakoekin nahasirik.Prezioa: 35 euro. Erreserbakegiteko: 05-47-75-07-02.

Talo Besta.

Ostegun guziz (19:00-22:00),DJ: Oscar Cia. Giro alaia etaatsegina. Afari mokadu ederra.Telefonoa: 05-47-75-07-02.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3616. zbk

Gure Hitza | 2021/11/11

Ehun urte

Jean-Louis Harignordoquy

Azaroaren 2an iragan da hilen eguna. Ez baitaOmiasaindu bezala igandetzat hartua, jendegehienak bezperan joan gira gure etxeetakohilobiak loreztatzera, maite gintuenezoroitzera. Gure berriketariei esker, astekarihonek xeheki aipatzen ditu herrietakozenduak. Aurten ere herioak beren familieikendu dizkie herrigintzari oraino asko ekarzezaketen andre eta gizon zonbait, obratuzutenagatik ahantziko ez ditugunak.Suertez, bakar batzuk ehun urtetara heltzendira. Horietan da oraino burua argi daukanFilipe Oihanburu idazlea, euskaltzalea,abesbatza gidari eta Etorki taldeko zuzendariartistiko ohia. Gure goraintziak helaraztendizkiogu.

Komuzki hedabideak baliatzen dira presunaezagunen sortzeko ehungarren urteburuazheietaz berriz mintzatzeko. Jaz, Iratzederolerkariaz eta Xalbador bertsulariazartikulu batzu idatziak, irrati eta telebistaemankizunak zabalduak izan ziren.Aurten, urte bat gazteago ziren langilebalios eta kulturgile batzuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016