Herriz Herri - Ziburu (L) | 2021eko Azaroaren 11a

Ziburu

Hitzaldien tenorean
Hitzaldien%20tenorean

Hunkigarri

Guy Poulou auzapez ohiarenehorzketak bildutasun handieneaniragan dira, Ziburuko JondoniBixintxo elizan. Euriak eurimundu bat bildu da. Denek erakutsinahi hautetsi zenaren alderatekoatxikimendua. Prefetahan zen, hautetsi frango harenitzulian. Kantu ederrak entzundira, kartsuki emanak. PhilippePoulou mintzatu da bere bihotzarenzolatik oroitaraziz bereaitaren mereximenduak, nolakolanak akuilatu dituen, sail desberdinaskotan, nolakoa zenegun guzietako bizian, zoin atxikiabereziki bere herriari.

"Gure urratsak haien urratsetan"

Joan den larunbat goizeanestreinatu da Ziburun, HerrikoEtxearen aitzineko plazan, erakusketaarras berezia eta guzizinteresgarria. Deitzen da "Gureurratsak haien urratsetan" etairaunen du Urtats iria arte. HerrikoEtxea sustatzaile, "Asteurdina" delakoaren ildo beretik,hor goraipatzen da nolazpaitbelaunaldien arteko atxikimendua,omenduz adin batetarahelduak diren hogeita zonbaitlagun. Horien argazkiak handizezarriak, Séverine Dabadieartista ezagutuari esker. Bakoitzarenbiziaz argitasun parrastabatekin. Bada hor denetarik,apez bat, Mikel Epalza, ministroohi bat, Nicole Péry, sukaldaribat, Yvonne Dhérin, arrantzalebat, Angel Etcheveste, berriketaribat, zuek pentsa nor izandaitekeen. Hor dira ere besteakbeste Max eta Carmen Fischer,luzaz herriko poteria famatuazarduratu zirenak. Bai eta FifineCastet gerla denboran ihardukitzailekartsu eta atrebituizana. Ahantzi gabe denetakoxaharrena, Marcelle Cartayrade,102 urte beteak, Bordele aldetiketorria senar zena Donibanekogeltokira izendatua izan zelarik,bainan aspaldian arrunt hemengotua.Aurkezpena egin da euskarazeta frantsesez, Emilie Dutoya,Leire Larassa, Sabrina Ber-rouet eta Jean-Michel Dirassarmintzatuz herriaren izenean,Séverine argazkilariak kondatuzholako saila nola eremanden, gazte eta ez hain gaztedenek kar berarekin maitatzekoZiburu. Dei bera du ere zabaldueta zoin ederki, Amets Arzallusbertsulariak.

"Euskal kostaldea, mugitzenden itsas hegia"

Euskararen Urtaroa kari, EuskalElkargoarekin elkarlanean,"Euskal kostaldea, mugitzenden itsas hegia" erakusketa,azaroaren 23tik abenduaren10a arte, hiriko kontseilukogelan, ikusgai izanen da. Euskalkostaldearen eta haren erabilpenenbilakaera ezagutzekoparada emana da, erakusketajostagarri eta interaktiboa da,lau modulu baliatzen dituztejokoan diren fenomeno horiekazaltzeko. Ikusle bakoitza berebisitaren eragile bilakatzen da,baita, bide batez, bere ingurumenarenaldeko eragile ere.Euskal itsasbazterrean CPIErenbidez bisita gidatuak egindaitezke, azaroaren 24an frantsesez(14:30-15:30) eta euskaraz(15:30-16:30). Argibidegehiago eta lekua atxikitzeko:06 10 75 45 61 / animations@mairiedeciboure.com.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3616. zbk

Gure Hitza | 2021/11/11

Ehun urte

Jean-Louis Harignordoquy

Azaroaren 2an iragan da hilen eguna. Ez baitaOmiasaindu bezala igandetzat hartua, jendegehienak bezperan joan gira gure etxeetakohilobiak loreztatzera, maite gintuenezoroitzera. Gure berriketariei esker, astekarihonek xeheki aipatzen ditu herrietakozenduak. Aurten ere herioak beren familieikendu dizkie herrigintzari oraino asko ekarzezaketen andre eta gizon zonbait, obratuzutenagatik ahantziko ez ditugunak.Suertez, bakar batzuk ehun urtetara heltzendira. Horietan da oraino burua argi daukanFilipe Oihanburu idazlea, euskaltzalea,abesbatza gidari eta Etorki taldeko zuzendariartistiko ohia. Gure goraintziak helaraztendizkiogu.

Komuzki hedabideak baliatzen dira presunaezagunen sortzeko ehungarren urteburuazheietaz berriz mintzatzeko. Jaz, Iratzederolerkariaz eta Xalbador bertsulariazartikulu batzu idatziak, irrati eta telebistaemankizunak zabalduak izan ziren.Aurten, urte bat gazteago ziren langilebalios eta kulturgile batzuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016