Abisuak | 2021eko Azaroaren 11a
Epelondo: Z.
Epelondo
Telebistan ezagun eta famatu bilakatu da Eric Zemmouridazle eta komunikatzailea. Hainbat aldiz epaitu dute, gaztigatuhalaber, bere hitzek gorrotoa hazten dutelako arabarren kontra,emazteen kontra, LGBTQIA+ kutsuko jendeen kontra. Juduaizan arren, antisemitismo zantzuak ere nabaritzen zaizkio, horegiazki, herrarik handiena norberak bere buruari diona bainoindartsuagorik ez dagoela agertzen dela. Liburu berria atera du,Frantzia peko errekara doala erakusteko... eta 2022ko presidentehauteskundeetara presentatuko dela diote bere ingurukoek.Hemengo hormetan kolatzen hasiak dira Z.-en aldekoafixak. Mahai inguru bat egin du jadanik Melanchon tribunoarekin.
Liburuak estadio erraldoietan metatu kide bakoitzari izenpetzendizkio eta zerrendetan sartzen dute, hauteskundeetarako aburuikerketakegiten direnean: orain bigarren dago Macronengibelean eta Le Pen anderearen aitzinean. Fenomeno bereziadela ezin uka, baina kezkatzekoa bada, herritarren ehuneko15ak Zemmourrek bezala pentsatzen duela baieztatzen baldinbada: laburbilduz, immigrazioa geldiarazi behar da, feministeneta gutxiengoen egikerak larriki menderatzeko eta sortzen direnhaurrei izen frantsesak ematea derrigortzeko legeak premiazkoakdira... adio gure Samia, Hodei edo Maiwen txikiak...Ohitura bada Frantzian, presidente bozketarakohautagai arraroekin pataskaz aritzeko. Duela zenbait urte DSKzuten zundatzaileek lehenesten, New Yorkeko itsuskeria huragertatu artean bederen. Z.-en moduan, DSK ere, mass mediekborobildu kandidatua zen... baina Z.-en destinoa ezberdina izandaiteke, konfinamendu garaiek pantailei josirik atxiki gaituztelakoeta errealitatea,dagoeneko, BFMTVtik baizik ez dugulakohurrupatzen








