Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2021eko Azaroaren 11a
Aiherra
Ezkontza
Joan den ibiakoitzean AdelyneSallato "Haitzpean" etxeko alabaezkondu zen Alexis Rebergsenpertarrarekin. Ezkontza hauLekorneko Herriko Etxean eginzen, gero bestak Aiherrako DenenEtxean segitu zuen, Holakode Luxe musikari taldeak ezarriumore eta giro hoberenean.Beren egoitza Gerezietan finkatuaduten 2 gazte haueri guregoresmenak.
Antzuolako Julian Iparagirrerenheriotza
Julian 1983 urteaz geroz, Aiherranezagutua zen, hastapenhastapenetik hor baitzen GerbasioLegorburu, Juan Antonio etaJoxean antzuolar adiskideekin,bi herrien arteko harremanensortzen laguntzeko eta halaberondotik bi herrien arteko adiskidantzarenindartzeko. Gizonkuriosa eta argia, aihertarren etaantzuolarren arteko elkarretaratzeakez zituen hutsegiten, ezeta Iparraldean antolatu dantzafestibalak ala Zuberoako pastoralak.Hemengo bizimoldeazeta kulturaz gehiago jakiteazinteresatua baitzen. Gizon diskretuaeta goxoa joan zauku, 89urtetan, harrabots handirik egingabe.Joan den astelehen arratsaldeapalean egin ziren hunen ehorzketak,Antzuolako elizan. Aihertarlagun batzuk azken agurrarenegitera joan ziren Antzuolara.Gure doluminak familiari.
Agenda
Azaroaren 27an, Aiherran, komiteenarteko gaualdia.Abenduaren 3an, dantza errepika(hilabetean behin).Abenduaren 4an, Denen Etxean(20:00), Amua antzerkia
.104820.jpg)










