Herriz Herri - Ezpeleta (L) | 2021eko Azaroaren 11a

Ezpeleta

Ezpeleta

Herrian Kantuz

Gozatuz koruak, Ezpeletako20 emaztek osatu taldeak,joan den urrian ideia ukan du"Herrian Kantuz" ekimena antolatzea,hilabetean behin kantuareninguruan ezpeletarrakbiltzeko aitzakiarekin. Egitasmoakbide egin du, ostalerrakkontaktatuak izan dira eta egu-tegia plantan jarri dute. Printzipioasinplea da, hilabeteko lehen larunbatean(20:00-21:30), itzulikatuzhitzordua ostatu batean emanada. Kantatzea gustukoa dutenhaur, nerabe eta heldu guzieri idekiada, dei berezia egina da gitarraeta akordeoi joleak baldin badirahurbil daitezela, atseginago baitamusikarekin kantatzea.Lehen hitzordua, abenduaren4an Pottoka ostatuan emana da,ondotik: urtarrilaren 8an Euskadin,otsailaren 5ean Etxemendi,martxoaren 5ean Aintzina, apirilaren2an Farniente, maiatzaren 7anChilhar eta ekainaren 6an Pikaostatuan... eta itzulia berriz hasi!Xehetasun gehiagorentzat deituPascale: 06-83-20-61-44.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3616. zbk

Gure Hitza | 2021/11/11

Ehun urte

Jean-Louis Harignordoquy

Azaroaren 2an iragan da hilen eguna. Ez baitaOmiasaindu bezala igandetzat hartua, jendegehienak bezperan joan gira gure etxeetakohilobiak loreztatzera, maite gintuenezoroitzera. Gure berriketariei esker, astekarihonek xeheki aipatzen ditu herrietakozenduak. Aurten ere herioak beren familieikendu dizkie herrigintzari oraino asko ekarzezaketen andre eta gizon zonbait, obratuzutenagatik ahantziko ez ditugunak.Suertez, bakar batzuk ehun urtetara heltzendira. Horietan da oraino burua argi daukanFilipe Oihanburu idazlea, euskaltzalea,abesbatza gidari eta Etorki taldeko zuzendariartistiko ohia. Gure goraintziak helaraztendizkiogu.

Komuzki hedabideak baliatzen dira presunaezagunen sortzeko ehungarren urteburuazheietaz berriz mintzatzeko. Jaz, Iratzederolerkariaz eta Xalbador bertsulariazartikulu batzu idatziak, irrati eta telebistaemankizunak zabalduak izan ziren.Aurten, urte bat gazteago ziren langilebalios eta kulturgile batzuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016