Herriz Herri - Sara (L) | 2021eko Azaroaren 11a

Sara

Beti Gazte elkartearen 30 urteak

Jean Aniozbehere orduko auzapezarenkontseiluan, Anita Suhitsozial saileko axuanta zen,1990eko otsailean erretretadunandana Herriko Etxean elkarretaratuzen. Anita Suhit-en inguruan"Beti Gazte" elkartea sortu zen,Manex Bergarak lehendakaritzahartu zuela. Herriak, DenenEtxean gela prestatu zuen, kidetza5Etan emana izan zen. 1997aarte, asteazken arratsalde guziz,kide andana elkarretaratzen zen,batzuk kartetan... emazte batzuktrikotatzen, arratsalde horiek holapasatzen zituzten, kafe xortabat edanez. Ondotik Jean Elizagoyen-ek lehendakaritza hartuzuen, 1997ko martxoan, kideenkarta 8Etan ezarria izan zen, segituzen asteazken arratsaldetakohitzordua atxikitzen.

Larrun Kantaabesbatzak, Beti Gazte elkartearigaldera egin zion, onesten zuenezhorren izenean kantaldiakegitea, baia erantzun zuen. Geroztik,abesbatzak urtean 2 aldizkantatzen du eta irabazien %20aelkarteari emaiten dio. 2005ekomartxoan, Jean Etcheverrigarayklehendakaritza hartu zuen, kideenkarta 8Etan atxikia izan zen, orainere prezio bera da.

Beti bezala,elkarteak urtean 3 aldiz segitzendu kideak elkarretaratzen. Oraikobulegoan, Etcheverrigaray Jeanlehendakari da, Imaz Maite idazlari,Ayez Colette idazlari-orde,FerrazMichel diruzaina eta BatsAnita diruzain-orde, badira ereLarregle Anne-Marie, OrdoquiPakita eta Pradere Augustine,bulego kide.Gan den urtean 30 urteak ospatubehar ziren, bainan Covid horrengatikezeztatua izan zen, aurtenurtebetetze horren ospatzea ezda dudatu. Hazilaren 6an antolatuaizan da, ez dira usaian bezalakide guziak etorri, bainan halere75 elkarretaratu dira, partaideekgirgileria batzu ukan dituzte etabaso bat. Beti Gazte 30 urte bizidela, Mariane eta Tristan Sagekkaria hortara bazkari ona prestatudute, Ttotte Michelena musikariakeuskal aire ederrak eman ditu etakideek kantuz segitu. Jean Aniozbehereeta Battitt Laborde Lavignettelehengo eta oraiko auzapeza,egun hortara gomitatuakziren. Dena umore onean bukatuda, txanpaina edanez. Biba zuek,anitz urtez segi horrela!

Abisu

Ortzegunean San Martinak dira,beteranoen eguna, hilarrian loreakemanen dira (11:30), ondotikHerriko Etxeak aperitifa ofreitzendu, aurten bazkaria Pikasarian iraganenda.Eskuen Lana elkarteak erakusketahazilaren 21ean antolatzen du,Lur Berri gelan (10:00-18:00). Sarreradohainik da, bistan da maskarekineta dena errespetatuz.Portua-Animaineko oinezkobidearen informazio bilkuraLur Berri gelan, hazilaren 17an,asteazkenez (18:00), eginen da.Departamenduko kontseilutik etaIDEIA enpresako ordezkariak horizanen dira, oinezko bidea egitekoproiektua presentatuko dute. Berazbide hortako ibilkariek, bilkurahortan parte har dezaten garrantzitsuada. Denak gomitatuak dira.Pilota trinketean - Lehen maila:Iribarren Unai À¢'€'" Haroçarene Arnaud29-40 galtzaile Atzarrirenkontra. 2. mailan: Endara DenisÀ¢'€'" Calvet Danielek irabazi dute 40-26 Endaiarrak-en kontra, MougicaIban À¢'€'" Lecuona Aritz irabazle dute40-25 Denek Bat-en kontra, MariluzJulien À¢'€'" Etcheverry Unaik 24-40 galdu dute Zaharrer Segirenkontra. 4. maila: Iribarren OihanÀ¢'€'" Sansinena Xanti galtzaile 34-40Urruñarrak-en kontra. Artekoak:Iriarte Eñaut À¢'€'" Iribarren Oihanekirabazi dute 40-34 Abarratiarenkontra.

Gazteak: Ladebat JulienÀ¢'€'" Lecuona Peiok Noizbait-enkontra 31-40 galdu dute, CottaveMikel À¢'€'" Zozaya Eñaut galtzaile 20-40 Senpereren kontra. Kimuak:Idoate Uhaitz À¢'€'" Marin Imaz Enekoirabazle 40-28 Kanboarren kontra,Vella Barneix Mani À¢'€'" Heredia Unai40-28 irabazle Lau Herriren kontra.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3616. zbk

Gure Hitza | 2021/11/11

Ehun urte

Jean-Louis Harignordoquy

Azaroaren 2an iragan da hilen eguna. Ez baitaOmiasaindu bezala igandetzat hartua, jendegehienak bezperan joan gira gure etxeetakohilobiak loreztatzera, maite gintuenezoroitzera. Gure berriketariei esker, astekarihonek xeheki aipatzen ditu herrietakozenduak. Aurten ere herioak beren familieikendu dizkie herrigintzari oraino asko ekarzezaketen andre eta gizon zonbait, obratuzutenagatik ahantziko ez ditugunak.Suertez, bakar batzuk ehun urtetara heltzendira. Horietan da oraino burua argi daukanFilipe Oihanburu idazlea, euskaltzalea,abesbatza gidari eta Etorki taldeko zuzendariartistiko ohia. Gure goraintziak helaraztendizkiogu.

Komuzki hedabideak baliatzen dira presunaezagunen sortzeko ehungarren urteburuazheietaz berriz mintzatzeko. Jaz, Iratzederolerkariaz eta Xalbador bertsulariazartikulu batzu idatziak, irrati eta telebistaemankizunak zabalduak izan ziren.Aurten, urte bat gazteago ziren langilebalios eta kulturgile batzuen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016