Ba ote dakixu? | 2021eko Azaroaren 11a
Hiltzeko gaztiguaren ezeztapena, borroka luze bat (2/2)
Gilen Bacho
XX. mendea esperantza handi batekin hasizen. 1906an, Armand Fallières, ezeztapenarenaldekoa zena, Errepublikako presidentebilakatu zen eta, bi urtez, heriotzarakondenatuak ziren guziak barkatu zituen(Presidentearen graziazko barkamena erabiliz).Diputatuen Ganberako aurrekontuenkomisioak gillotinaren mantentzeari buruzkoaurrekontu kredituak kendu zituen.Nicolas Picard historialariak erran bezala,"hiltzeko gaztigua, egiaz, ezeztatua izaitenhasia zen".
Ezeztapena, eztabaidan baina betigibelarazia
Baina, 1907an, "Soleilland aferak" (Soleilland-ek bere auzoen neska bortxatu eta hilzuen eta heriotzara kondenatua izan zen)hiltzeko gaztiguaren aldekoen posizioakberriz azkartu zituen. Fallières-ek presidentearengraziazko barkamena erabili zuen.Horregatik izigarri gogorki kritikatua izanzen. "Le Petit Parisien" kazetak "erreferenduma"egin zuen hiltzeko gaztiguari buruzeta sorpresarik gabeko iritzia agertu zen,hiltzeko gaztiguaren aldekoek "bozkaldia"aise irabazi zuten. Gobernuarentzat presioaazkarra izanik ere, 1908an, AristideBriand-ek, Clémenceauren gobernukojustizia ministroak, hiltzeko gaztigua ezeztatzearenaldeko proiektua defendatu zuenBiltzarrean, hitz horiekin: "Iritzi publikoariburu egiteko kuraia behar da, jendetzarenitsukeriari men egiteko baino gehiago".
Jean Jaurès-en sustengua ukan zuen borrokahorretan. Lider sozialistarentzat, hiltzekogaztigua "giristinotasun izpirituareneta Iraultzaren izpirituaren kontrakoa" zen.Paul Deschanel-ek eskatu zuen "Frantziaez dadila azkena izan urkabea aurtikitzen".Baina, diputatu anitzentzat kazeten presioasobera azkarra zen eta, abenduaren 8an,diputatu gehienek ezeztapenaren kontrabozkatu zuten. 1909an, hiltzeak berriz hasiziren. Ezeztapena eztabaida publikotik aterakozen mende erdi batez. Lehen mundukogerlak heriotza gauza arrunta bilakarazizuen. Hiltzeko gaztigua soldaduen desobedientziagaztigatzeko erabilia izan zen.Okupazio garaian, Vichyko erregimenakerresistente anitz fusilatu zituen. Gainera,hiltzeko gaztigua erabil zitekeen kasuenkopurua emendatu zen. Adibide tragiko bathartzeko, 1943an, Marie-Louise Giraud gillotinatuaizan zen abortuak egin baitzituen.Liberazioaren denboran, berdin, kolaboratzailezonbait hil zituzten. Nazi erregimenekoburuzagiek ber destinoa ukan zuten.Hiltzeko gaztigua zigor justu eta beharrezkoabezala ikusia zen.
Badinter-en borroka "hiltzen duenjustiziaren" kontra
1949an, emazte bat azken aldikoz gillotinatuaizan zen. Baina 30 urtez oraindik,hiltzeko gaztigua erabilia izan zen (azkenaldikoz 1977an). 1970eko hamarkadan,sozialistek, komunistek eta eskuineko politikaribatzuek ere (Pierre Bas edo PhilippeSeguin bezala) bataila eraman zuten ezeztapenarenalde, Parlamenturaino (bainagobernuak ezeztapenaren aldeko proiektuguziak blokatu zituen). 1978an, FrantziakoEliza ezeztapenaren alde agertuzen. Sustut, gizon batek borroka eramanzuen, ezeztapenaren sinbolo bilakatu arte,lehenik abokatu gisa, berantago ministrobezala.
Gizon hori, Robert Badinter dugu.1981ean, François Mitterrand-ek, presidentebilakatu eta, bere biziko borroka aurreraeramateko aukera eman zion. Irailaren18an, justizia ministro gisa, Robert Badinter-ek, famatua bilakatuko zen diskurtsobatekin, hiltzeko gaztiguaren ezeztapenabozkatzea eskatu zuen diputatueri: "Ohoragarrizait, Errepublikako gobernuarenizenean, Biltzar Nazionalari hiltzeko gaztiguarenezeztapena eskatzea Frantzian".Diskurtsoan, Badinter-ek "hiltzen duenjustizia" salatu zuen eta diputatueri "gurejustiziako orrialde odoltsuak behin betikozuztea" galdegin zien. Diputatuek berenahia beteko zuten (363 boz alde, 117kontra) eta, azkenean, borroka zinez luzebaten ondotik, hiltzeko gaztigua ezeztatuzen Frantzian.





