Gure Hitza | 2022ko Urriaren 06a

Pap Ndiaye, idekiduraren gizona?

Peio Jorajuria

Pazientzia behar da, pazientzia handia. Bai eta fermutasuna. Eta noizbait zerua argitzen da. Hori zaie gertatu 32 urte huntan kartzelaturik ziren bi euskal presori. Urri erditsu huntan libre izanen dira, baldintzapean bada ere. Azkenean! Beren kondena osoki beterik, haien libratzea hainbeste urteren buruan zuzena zaigu. Presoekin bezala, bertze alor frangotan ere zerua goibel dugu, noizbait halere argituko delako esperantzan. Gogoan ditugu, besteak beste, laborantzako lurren prezio ikaragarriak, Arbonan bezala, duela urtea erakutsitako ihardukitzeak ez baitira aski izan zenbaiten burua zentzatzeko. Etxebizitzaren problematika latza ere hor, tokiko gazteak bereziki egoitzarik prezio onestean ezin aurkituz daudela. Eta nola ez aipa euskararen egoera kaxkarra, berezikiago euskararen irakaskuntzarena, eskola sartze huntan berriz ere azpimarratua izan den bezala.

Mintza gaiten hain zuzen azken pundu hortaz. Euskarak "zonbat traba, dena estakuru eta mintukeria!" zuen idazten Janbattitt Dirassarrek aitzineko astean zutabe huntan berean, "noiz arte hoinbeste molde tzar?" Zenbaki berean, Menane Oxandabaratz gure idazleburuak, haatik, baikortasun zerbait agertu nahi izan du, "Azterketak euskaraz, bide onean?" artikuluarekin, esperantzari leihoa idekiz. Alabaina, balirudike Pap Ndiaye hezkuntza ministro berriarekin eguzki izpi gehixeagoren mentura badukegula. Aitzineko ministroaren ifrentzua dugu berri hau, hura errotik jakobinoa, izpiritu hertsikoa, hau askoz idekiagoa, ikuspegi zabalagokoa. Halakoa dela ematen du segurik. 'Ematen', diot, ministro bezala dena du frogatzekoa. Gisa hortako ministro bat izendatzearekin, Macron presidenteak orain arte ez bezalako aurpegi bat erakutsi nahi ote dauku? Pap Ndiaye ministroaren zerbitzuek onartu dute hemengo hautetsi eta hizkuntza arduradun delegazio baten errezibitzea Parisen, besteak beste ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea ukan dezaten, bai eta irakaskuntzaren murgiltze sistema egonkortua izan dadin. Ministeritzak hori guzia epe onargarrian trenkatuko duela hitzeman du. Alde onera trenkatuko, agian! Gauden beha.

Duela zenbait hilabete, Nazio Batuen Erakundeak (ONU) gaitzetsi du Frantziak tokiko hizkuntzeri buruz daraman politika zapaltzailea. Frantses gobernuak entzunen ote ditu erakunde horren gomendioak? Ministro berriak, eskuak libre baditu, araberako ihardespena behar luke eman. Tokiko hizkuntzen garapenaren aldekoa dela adierazia du. "Gure hizkuntzek urgentziazko politika ausart baten beharra dute, bizirauteko eta indartzeko" dio erran Iñaki Echaniz deputatu gazteak. Ministroak bere eginbidea zintzoki bete dezala, ez dugu bertzerik igurikatzen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3659. zbk

Gure Hitza | 2022/10/06

Pap Ndiaye, idekiduraren gizona?

Peio Jorajuria

Pazientzia behar da, pazientzia handia. Bai eta fermutasuna. Eta noizbait zerua argitzen da. Hori zaie gertatu 32 urte huntan kartzelaturik ziren bi euskal presori. Urri erditsu huntan libre izanen dira, baldintzapean bada ere. Azkenean! Beren kondena osoki beterik, haien libratzea hainbeste urteren buruan zuzena zaigu. Presoekin bezala, bertze alor frangotan ere zerua goibel dugu, noizbait halere argituko delako esperantzan. Gogoan ditugu, besteak beste, laborantzako lurren prezio ikaragarriak, Arbonan bezala, duela urtea erakutsitako ihardukitzeak ez baitira aski izan zenbaiten burua zentzatzeko. Etxebizitzaren problematika latza ere hor, tokiko gazteak bereziki egoitzarik prezio onestean ezin aurkituz daudela. Eta nola ez aipa euskararen egoera kaxkarra, berezikiago euskararen irakaskuntzarena, eskola sartze huntan berriz ere azpimarratua izan den bezala.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016