Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2022ko Urriaren 06a

Pasaiako Albaolarat - Erle Eguna

Pasaiako%20Albaolarat%20-%20Erle%20Eguna

Pasaiako Albaolarat

Pasai San Pedroko Albaola fabrikan zenbait urte hauetan eraikitzen ari dute San Juan atunontzia, arrunt lehen egiten zen moldean. Fabrika hori itsas museo ere bilakatua da, zinez ikustekoa dena. Hain zuzen, Otxaldetarrak elkarteak haraterainoko ateraldia antolatzen du urriaren 30ean, igandez: goizean fabrikaren bisita gidatua eta eguerditan bazkaria Pasai Donibaneko jatetxe batean (25€). Abiatzea eginen da goizeko 8etan Noblianeko aparkaletutik, autobusez, arratsaldeko 7ak irian itzultzeko. Interesatua denak bere izena baitezpada eman behar du urriaren 16a aitzin (tel. 06.07.56.63.10).

Erle Eguna

Antolatzaileak gustura gelditu dira igandean gure herrian iragan den Erle Beltzaren Egunaren arrakastarekin. Jendea ibili da egun osoan, tokiko ekoizpen merkatuan bereziki (ezti, gasna eta beste). Bi mintzaldiek ere À¢'€'" bata liztor asiatikoaren kontrako borrokaz, bestea erle basa desberdinen inportantziaz polinizazioan À¢'€'" bildu dute jende, aldi oroz 40 bat lagun. Interes handiko solasaldiak izan dira. Ezti hoberenaren lehiaketa ere iragan da. 18 erlezainen eztiak ziren lehian. Epaimahaiaren hautua: 1. Jose Fernandez, Baiona, 2. Joan Hamelin, Bitiriña.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3659. zbk

Gure Hitza | 2022/10/06

Pap Ndiaye, idekiduraren gizona?

Peio Jorajuria

Pazientzia behar da, pazientzia handia. Bai eta fermutasuna. Eta noizbait zerua argitzen da. Hori zaie gertatu 32 urte huntan kartzelaturik ziren bi euskal presori. Urri erditsu huntan libre izanen dira, baldintzapean bada ere. Azkenean! Beren kondena osoki beterik, haien libratzea hainbeste urteren buruan zuzena zaigu. Presoekin bezala, bertze alor frangotan ere zerua goibel dugu, noizbait halere argituko delako esperantzan. Gogoan ditugu, besteak beste, laborantzako lurren prezio ikaragarriak, Arbonan bezala, duela urtea erakutsitako ihardukitzeak ez baitira aski izan zenbaiten burua zentzatzeko. Etxebizitzaren problematika latza ere hor, tokiko gazteak bereziki egoitzarik prezio onestean ezin aurkituz daudela. Eta nola ez aipa euskararen egoera kaxkarra, berezikiago euskararen irakaskuntzarena, eskola sartze huntan berriz ere azpimarratua izan den bezala.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016