Mundu zabalean | 2022ko Urriaren 06a

Iranen emazteen egoera dorpetzen

Iranen%20emazteen%20egoera%20dorpetzen

Teheranen, Mahsa Amini segurtasun indarrek arrastatu zuten, lege islamikoaren irizpideen arabera ez zelakoz behar den bezala beztitua. Egoera ez argi batzuen ondorioz, 22 urteko emazte gaztea ospitalean hil da, hiru egun koman egon ondoan. Emazte gaztearen lagunek eta familiak bere heriotza susmagarritzat jo dute, pleinta pausatuz. Teherango poliziak dio agenteen eta biktimaren artean ez dela deus gertatu. Nazioarteko hedabideek Mahsa Aminiren buru-hezurreko eskaner baten irudiak agertu dituzte, hezur haustura, hemorragia eta garuneko edema erakusten dituenak, indarkeria gogorren ondorioz heriotza egiaztatzen dutena.

Gertakari larri horren gaitzesteko, manifestazio anitz iragan dira, poliziak bortizki erantzunez. Bestalde protesta bezala Iraneko emazteek aurpegia estali gabe beren burua filmatu dute, hijab-a errez, ileak mozten zituztela. Sare sozialen bidez, mundu guzian agertu irudiek, Iraneko egoera politikoa zein-nolakoa den jakinean izaiteko baliagarri izan da. Oihartzun handia ukan du, mundu guzian manifestazioak iragan dira.

2021ean Ebrahim Raisi presidentearen kargu hartzeak, Iraneko emazteen zapalkuntza indartu du. Behartuak dira buru-oihala ekartzea, basektomiak eta abortuak debekatuak dira. Politika publikoak ezkontza goiztiarrak eta behartuak bultzatzen ditu.

Gertakari latz hunen ondorioz, herritarrak altxatzen dira, manifestazio kopurutsuak eraginez, emazteen ausartzia frogatuz.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2022/10/06

Errusiarrak Putinen mobilizazio deiarekin ez ados

Frontex, Europako Muga eta Kosta Guardia Agentziak, joan den astean agertu txostenean Europar Batasuneko muga pasatu duten errusiarren kopuruaren berri eman du. Putinek mobilizaziorako deia zabaldu duenetik, 300.000ko bat lirateke. Informazioen arabera, herrialdeen artean, Finlandiak du jende gehien errezebitu 42.349 pertsona, ondotik Lituaniak 10.000 sartzerekin eta Estoniak 9.000.

Zenbaki "ofizial" horiez gain, errusiar gehienak mendebaldetik dira pasatzen, Moskutik edo San Petersburgotik. Ihes egiten duten gehienak Georgia, Armenia, Turkia, Kazakhstan eta Uzbekistan herrietara dira abian, lurralde horietan sartzeko ez baitute bisa beharrik.

Putinen mobilizatzeko deialditik landa, berehala hegazkin txartelak salduak izan dira, auto-lerroak mugetan ikusi dira eta Interneteko sareak biderkatu dira.

Errusian berean Putinen aurka protestak antolatuak dira, poliziak arrastatze bortitzak egiten ditu. OVD-Info errusiar Gobernuz Kanpoko Erakundeak...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2022/10/06

Italia eskuin muturraren esku

Irailaren 25eko hauteskundeetan, ADN post-faxista duen "Fratelli d'Italia", Giorgia Melonik kudeatzen duen alderdia garaile agertu da, %26 ko emaitzarekin. Ahalkerik gabe 45 urteko emazte honek Mussolini goresten du. Kanpaina garaian argiki Italiako mugak emigranteeri hestearen alde agertu da, homosexualen kontra borrokatuko dela adierazi du, europar ituna berriz ikustea aipatu du eta abortatzearen kontra da. Hots lehen ministro kargua hartzerakoan Italiak aldaketa handiak jasaiten ala lituzke.

Legebiltzarrean eskuin muturreko koalizioak hauteskundeak irabazi baditu, gobernu berria izendatu beharko du. Italiako konstituzioan Senatuko eta Legebiltzarreko hautetsi berriak bildu beharko dira, 20 egun barne talde bakoitzak bere presidentea izendatu beharko du. Prozesu hori iragan eta, gobernua muntatuko da.

Italian estatuko presidenteak ohorezko kargua betetzen du, nazioaren kudeaketa ez da bere esku, baina bai gobernamenduaren gain. Presidenteak eskumen mugatuak ditu,...

Irakurri segida

3659. zbk

Gure Hitza | 2022/10/06

Pap Ndiaye, idekiduraren gizona?

Peio Jorajuria

Pazientzia behar da, pazientzia handia. Bai eta fermutasuna. Eta noizbait zerua argitzen da. Hori zaie gertatu 32 urte huntan kartzelaturik ziren bi euskal presori. Urri erditsu huntan libre izanen dira, baldintzapean bada ere. Azkenean! Beren kondena osoki beterik, haien libratzea hainbeste urteren buruan zuzena zaigu. Presoekin bezala, bertze alor frangotan ere zerua goibel dugu, noizbait halere argituko delako esperantzan. Gogoan ditugu, besteak beste, laborantzako lurren prezio ikaragarriak, Arbonan bezala, duela urtea erakutsitako ihardukitzeak ez baitira aski izan zenbaiten burua zentzatzeko. Etxebizitzaren problematika latza ere hor, tokiko gazteak bereziki egoitzarik prezio onestean ezin aurkituz daudela. Eta nola ez aipa euskararen egoera kaxkarra, berezikiago euskararen irakaskuntzarena, eskola sartze huntan berriz ere azpimarratua izan den bezala.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016