Herriz Herri - Baiona (L) | 2022ko Urriaren 06a
Alda mugimenduaren biltzar nagusia - "Urri arrosa"
Alda mugimenduaren biltzar nagusia
Zizpa gaztetxean Alda mugimenduak bere urteko biltzar nagusia urriaren 8an antolatzen du (10:00-13:00). Iragan urteko bilana egin ondoan, heldu diren proiektuen inguruan eztabaidatuko da. Edozeinek parte har lezake, aldiz bozkatzeko elkarteko kide izan beharko da. Helbide hunen bidez: www.alda.eus/adherer egin daiteke. Biltzarretik landa, pasa den urtearen ospatzeko besta izanen da, bakoitzak jateko eta edateko ekartzea galdegina da.
"Urri arrosa"
Bularretako minbiziaren kontra joan den larunbatean mobilizazioak hasi badira, urriaren 8an "Zuperfete" deitu ekimena antolatua da, leku desberdinetan ikusgarri anitz antolatuak dira. Bestalde, Ametzondon, Belharra klinikako Bularreko Institutuko eta Minbiziaren Aurkako Ligako ordezkariek informazio gunea atxikiko dute (14:00- 17:00).











