Herriz Herri - Sara (L) | 2022ko Urriaren 06a

Klasako bazkaria - Pastorala - Usoaren konfraria - Ateraldia - Pilota

Klasako%20bazkaria%20-%20Pastorala%20-%20Usoaren%20konfraria%20-%20Ateraldia%20-%20Pilota

Klasako bazkaria - Aurten 80 urte egin dituztenak, buruilaren 25ean, igandez elkarretaratu dira, Pikasarriko jatetxean, 23 baziren. Bazkari ona zerbitzatua zen, Jean-Jacques sukaldariak prestatua. Etorriak zirenek izigarriko memento ona pasatu dute, lehengo istorioak aipatuz, arratsaldeko 5ak inguru elgarretarik aldatu dira, galdeginez orain bertze holako eguna noiz muntatuko den?

Pastorala - Urriaren 15 eta 16an Zugarramurdiko lezetan izanen da, txartel guziak salduak dira. Aldiz Saran urriaren 22 eta 23an iraganen da, txartelak oraino badira, Herriko Etxeko edantegian salgai direnak.

Usoaren konfraria - Urriaren 16an igandez iraganen da, goizean Lur Berri gelan gosaria hartuko dute, gero meza (10:30) eta bazkaria Zugarramurdiko Azketa jatetxean.Herriko Etxeak antolatzen du erretratuen ateraldia, urriaren 26an, asteazkenez. Autobusa abiatuko da igerilekuko aparkalekutik (8:30), bidean izanen da gosaria, Bankako amuarrain lekua bisitatu, Aldudeko Menta jatetxean bazkaria, gibelatekoan Herriko Etxeko ostatuan azken uztarra. Izen ematea Herriko Etxean, urriaren 21a aitzin, bakotxarentzat 30€ ordaindu beharko da, bikotean baldin bazarete 45€ bakarrik, egun hortan norbaitek zure bila etorri behar badu, abisatu izena ematean. Etorri ahal duzuen guziak, denek elgarrekin egun goxo baten pasatzera.

Pilota trinketean - 2. mailan: Gurruchaga Betti-Calvet Daniel galtzaile 40-16 Airetik-en kontra, Mariluz Julen-Etcheverry Unai irabazle 40-39 Noizbait-en kontra, Mougica Iban-Lecuona Aritz irabazle 40-03 Oztibartarrak-en kontra. 3. mailan: Alfaro Ellande-Elizalde Lauran galtzaile 40-36 Zaharrer Segiren kontra. 4. mailan: Agesta Joan-Mariluz Patrick irabazle 40-23 Kapito Harriren kontra.

Errugbia - Sarako taldeak heldu den larunbatean sasoia hasiko du, Donostiako taldearen kontra. Gan den sasoian txapeldun atera ziren, ikusiko aurten gure basurdeek zer eginen duten, joka finki eta suerte on!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3659. zbk

Gure Hitza | 2022/10/06

Pap Ndiaye, idekiduraren gizona?

Peio Jorajuria

Pazientzia behar da, pazientzia handia. Bai eta fermutasuna. Eta noizbait zerua argitzen da. Hori zaie gertatu 32 urte huntan kartzelaturik ziren bi euskal presori. Urri erditsu huntan libre izanen dira, baldintzapean bada ere. Azkenean! Beren kondena osoki beterik, haien libratzea hainbeste urteren buruan zuzena zaigu. Presoekin bezala, bertze alor frangotan ere zerua goibel dugu, noizbait halere argituko delako esperantzan. Gogoan ditugu, besteak beste, laborantzako lurren prezio ikaragarriak, Arbonan bezala, duela urtea erakutsitako ihardukitzeak ez baitira aski izan zenbaiten burua zentzatzeko. Etxebizitzaren problematika latza ere hor, tokiko gazteak bereziki egoitzarik prezio onestean ezin aurkituz daudela. Eta nola ez aipa euskararen egoera kaxkarra, berezikiago euskararen irakaskuntzarena, eskola sartze huntan berriz ere azpimarratua izan den bezala.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016