Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2022ko Urriaren 06a

Heriotze - Mendiari sua - Goxoki etxean - AEK - Esku-huska

Heriotze%20-%20Mendiari%20sua%20-%20Goxoki%20etxean%20-%20AEK%20-%20Esku-huska

Heriotze

Okozeko Felix Barnetche, edo Auxki, Izpurako erietxean pausatu da 84 urtetan, minbiziak bi hilabetez eremanik. Bankarra sortzez, kabala tratulanta izana zen ofizioz. Dolumin bizienak penetan diren Marcelle alarguntsa, Christian semea eta haurride guzieri.

Mendiari sua

Kasu! Mendiari sua emanen dakoteneri oroitarazia zakote Herriko Etxea urriaren 13a aitzin abisatu beharko dutela.

Goxoki etxean

Oroitarazten dugu Aste Urdina edo adinekoen astearen karietara, Goxoki Etxean egiturak egunaldi bat antolatzen duela, ortzirale huntan, Baigorriko Plaza Xokon (10:00-18:00). Partekatze eta deskubritze egun bat izanen da, etxean ongi xahartzearen inguruan.

AEK

Euskara ikasi edo hobetzeko kurtsoak eskainiko ditu aurten ere AEK-ak, Baigorrin. Iniziaziotik hobekuntzara, maila guziak aurki daitezke, baita ere haurrak euskaraz eskolatuak dituzten aitamendako ikastaldi bereziak. Xehetasun gehiago nahi baldin bada, deitu 05-59-37-79-15 zenbakira.

Esku-huska

Herriarena pilota lehiaketa igande huntan, urriaren 9an, hasiko da, Baigorriko trinketean, bi finalerdiekin: Ziarrusta-Ugarte/ Etxeberria-St Paul (16:00) eta Bielle -Lambert/ Olzomendi-Guichandut (17:00). Finala urriaren 23an, igandez (11:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3659. zbk

Gure Hitza | 2022/10/06

Pap Ndiaye, idekiduraren gizona?

Peio Jorajuria

Pazientzia behar da, pazientzia handia. Bai eta fermutasuna. Eta noizbait zerua argitzen da. Hori zaie gertatu 32 urte huntan kartzelaturik ziren bi euskal presori. Urri erditsu huntan libre izanen dira, baldintzapean bada ere. Azkenean! Beren kondena osoki beterik, haien libratzea hainbeste urteren buruan zuzena zaigu. Presoekin bezala, bertze alor frangotan ere zerua goibel dugu, noizbait halere argituko delako esperantzan. Gogoan ditugu, besteak beste, laborantzako lurren prezio ikaragarriak, Arbonan bezala, duela urtea erakutsitako ihardukitzeak ez baitira aski izan zenbaiten burua zentzatzeko. Etxebizitzaren problematika latza ere hor, tokiko gazteak bereziki egoitzarik prezio onestean ezin aurkituz daudela. Eta nola ez aipa euskararen egoera kaxkarra, berezikiago euskararen irakaskuntzarena, eskola sartze huntan berriz ere azpimarratua izan den bezala.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016